Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1738

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 13koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hezkuntzako Hizkuntza Eskakizunetako Azterketa-Batzordeko kide batzuk izendatzen dituena.

Hezkuntzako sailburuordearen 2012ko azaroaren 21eko Ebazpenak (2012-12-17ko EHAA) Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako azterketa-batzordeak izendatu zituen lurralde bakoitzerako. Honako ebazpen honen xedea azterketa-batzorde horietako kide berri bat izendatzea da.

Honen ondorioz:

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasleen Hizkuntza Eskakizunen Azterketa-batzorderako ondoko kide hau izendatzea:

Gipuzkoan:

Zubillaga Zurutuza, Arrate.

2. artikulua.– Aztertzaile hau bi urterako izendatuta gelditzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Nolanahi ere, epe hori amaituta izendapen hau luzatu ahal izango da.

3. artikulua.– Azterketa-batzordeetako partaideek beharrezko isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak etab.). Atal honetan ezarritakoa ez betetzea hutsegite larritzat hartuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 13a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala