Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1740

AGINDUA, 2013ko martxoaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Honen bidez jakinarazten da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduan ezarritakoaren ildotik esleitutako laguntzak 2012ko ekitaldian jasoko dituzten entitate onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, EAEko Kluster nagusietan sartuta dauden enpresen elkarteei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean betebehar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduaren babesean 2012ko ekitaldian emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, EAEko Kluster nagusietan sartuta dauden enpresen elkarteei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez ezarritako laguntzen 2012ko onuradunen zerrenda argitaratzea (zerrenda agindu honen eranskinean ageri da), betiere EAEko Kluster nagusietan sartuta dauden enpresen elkarteei diru-laguntzak emateko modua arautzen duen agindu horren 12. artikuluaren bigarren paragrafoaren arabera, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 26a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala