Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1744

EDIKTUA, 649/12 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia (4. Sekzioa).

Errekurtsoa: 649/12 ezarritako neurrien aldaketa.

Errekurtso-egilea: Idoya Martinez Rey.

Abokatua: Javier Viaña De la Puente.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Alderdi errekurritua: Ministerio Fiskala eta Barrie Stevenson.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da 2012ko abenduaren 13an. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

783/12 EPAIA

Magistratuak:

Ana Belén Iracheta Undagoitia

Ignacio Olaso Azpiroz

Jose Angel Odriozola Fernandez

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabiko azaroaren seia.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. Sekzioak ikusi ditu Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Familia) ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko apelazioaren gainean bideratutako LEC 2000 667/2011 prozedura zibilaren autoak. Auto horietan honakoak izan dira parte: demandatzaile apelatzaile Idoya Martinez Rey, prokuradore Ana Teresa Rodriguez Fernandezek ordezkatua eta Javier Viaña De la Puente abokatuak defendatua; Barrie Stevenson apelatu demandatua –auzi-ihesean–, eta Ministerio Fiskala; eta hori guztia, betiere, epaitegi horrek 2012ko otsailaren 21ean emandako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoaren ondorioz.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartu egiten dira.

EPAITZA

Baietsi egiten dugu zati batean Idoia Martinez Rey-ren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio errekurtsoa. Epaia 2012ko otsailaren 21ean Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 667/11 autoetan –erroilu hau ere hartzen dutenetan– emandako epaiaren aurkakoa da. Ezeztatu egiten dugu apelatutako epaia, eta Barrie Stevenson jaunak adingabekoaren gastuetarako hilero 100 euro jarri beharko dituela ezartzen da. Auzialdi honetan izandako kostuez ez da ezer erabaki.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Barrie Stevenson demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez eta auzitegiko iragarki-taulan jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko otsailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala