Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1745

EDIKTUA, 102/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 102/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Llorente.

Demandatua: Juan Jose Orive Padierna.

Gaia: Betebeharrak (zenbateko bat erreklamatzea).

Judizio horretan, 56/12 epaia eman da, eta honako hau da bere epaitza:

Baietsi egiten dut Josefina Llorente López epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordezkaritzan jarri duen demanda, Juan José Orive Padiernaren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 44.904,14 euro tronkoarenak, gehi 11.008,57 euro zenbateko horrek –% 17,25eko interes-tasa aplikatuz– sortutako berandutze-interesengatik, hiru kontuetako bakoitza ixten den egunetik 2011ko martxoaren 1era artekoak, baita egun horretatik zorra guztiz ordaintzen den egunera arte tronkoak –% 17,25eko interes-tasa aplikatuz– sortzen dituen interesak ordaintzera ere. Prozeduran eragindako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1837 0000 04 0102 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Jose Orive Padierna demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2012ko martxoaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala