Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1749

IRAGARKIA, Laneko zuzendariarena, «Euskadiko Sagardogileen Federazioa / Federación Vasca de Elaboradores de Sidra Natural» enpresaburuen elkartearen eratze-agiriak gordailatu direla jakinarazteko dena.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez, eta interesdunek, idatziz eta iragarki honen egunetik aurrera 8 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten, jakinarazten da ezen, Unai Agirre Goia jaunak (NAN: 44148807-P) «Euskadiko Sagardogileen Federazioa / Federación Vasca de Elaboradores de Sidra Natural» enpresaburuen elkartearen eratze-agiriak aurkeztu zituela, 2013ko otsailaren 6an, Lan Zuzendaritzan:

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, eratze-aktaren sinatzaileak honako hauek direla jasotzen da:

María Aranzazu Eguzquiza Beobide andrea (NAN: 15939241-B), Asociación de Empresarios Fabricantes de Sidra Natural de Gipuzkoa /Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen izenean (lehendakaria).

José Antonio Zamalloa Garamendi jauna (NAN: 14939881-R), Asociación de Sidrerías de Bizkaia / Bizkaiko Sagardogileen Elkartearen izenean (lehendakariordea).

Juan Antonio Arechaga Urquiola (NAN: 16258728-M), Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartearen izenean (idazkaria-diruzaina).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 13a.

Laneko zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala