Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3323

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 3ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinen bidez, Euskal Turismo Sariak emateko 2013ko ekitaldiko deialdia iragartzen baita, Euskal Turismo Sariak arautzen dituen 2011ko martxoaren 16ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak Euskal Turismo Sariak arautzen ditu.

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da horretan finkatutako sarietarako 2013ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Euskal Turismo sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan aurreikusitako sarien 2013ko deialdia egitea.

2. artikulua.– Betekizunak.

Aurkeztutako hautagaitzek Industria, Berrikuntza. Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan aurreikusitako sariak eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bertan adierazitako aginduaren betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Hautagaitzak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Turismo Zuzendaritzara bideratu beharko dira eta Lurralde Historiko bakoitzeko Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztu.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 3a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala