Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3467

AGINDUA, 2013ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Euskal Autonomia erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituen irailaren 28ko 249/2010 Dekretuak dioenarekin bat etorriz eta Ogasuna eta Finantzak Sailak dagokion espedienteari aldeko informea eman diola, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoen zenbatekoa zehaztea da.

2. artikulua.– Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza zerbitzuak.

1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxeetako unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen zerbitzuen prezio publikoak eranskinean zehazten direnak izango dira.

2.– Interesduna matrikulatzeko unean, prezio publiko horien diru-zenbatekoa aurretik ordainduta izatea eskatu ahalko da.

Hala ere, Musika Kontserbatorio Profesionaletako ikasle ofizialen matrikulagatik, hiru ordainketa antzeko epeetan ordaindu ahal izango dira prezio publikoak: lehenengoa matrikula egitean, bigarrena abenduko lehenengo astean eta hirugarrena otsaileko lehenengo astean.

3.– Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

4.– Salbuespenak eta hobariak.

a) Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek, eta Terrorismoaren biktimak laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, prezio publiko guztia salbuetsita izango dute.

b) Bekadunaren izaera daukaten kirol-irakaskuntzetako eta musikako oinarrizko eta erdiko mailako ikasleek prezio publiko osoa salbuetsita edukiko dute.

c) Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek prezio publikoren % 50 salbuetsita izango dute.

3. artikulua.– Eibarko Hezkuntza Esparruan emandako zerbitzuak.

3.1.– Eibarko Hezkuntza Esparruko ikasleei ematen zaizkien jantoki eta ostatuko prezio publikoak hauek izango dira (BEZa barne):

Kontzeptua Prezioa

A) Ostatua (astelehenetik ostiralera) (Bazkaria barne)

– Gorbea eraikinean (Logela bikoitza) 3.015,08 euro/Ikasturtea

– Gorbea eraikinean (Bakarkako logela) 3.493,98 euro/Ikasturtea

– Urkiola eraikinean (Logela bikoitza) 3.702,37 euro/Ikasturtea

B) Ostatua (astelehenetik igandera) (Bazkaria barne astelehenetik ostiralera bakarrik)

– Gorbea eraikinean (Logela bikoitza) 3.442,54 euro/Ikasturtea

– Gorbea eraikinean (Bakarkako logela) 4.012,14 euro/Ikasturtea

– Urkiola eraikinean (Logela bikoitza) 4.275,71 euro/Ikasturtea

C) Bazkaria (ez egoiliarrentzat) 5,60 euro

2.– Ostatuari dagokion prezioa ikasturtea bukatuko den urteko maiatzaren 31 baino lehen ordaindu behar izango da eta gehienez ere hiru epetan egin daiteke, hiruhileka. Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

3.– Ez egoiliarrentzako jantoki-zerbitzuaren prezioa aurretik ordaindu behar izango da. Zenbatekoa dirutan ordainduko da.

4.– Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25 artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek ez dituzte ordaindu beharko ostatuko prezio publikoak.

4. artikulua.– EGA lortzeko azterketa-eskubideak.

1.– EGA lortzeko azterketetarako sarrera–zerbitzuaren prezio publikoaren zenbatekoa 18 eurokoa da deialdiko.

2.– Interesduna matrikulatzen den unean ordaindu beharko da prezio publiko hori.

3.– Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

4.– Salbuespenak eta hobariak.

a) Espetxeetan dauden pertsonek, kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek, eta Terrorismoaren biktimak laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, prezio publiko guztia salbuetsita izango dute.

b) Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek prezio publikoren % 50 salbuetsita izango dute.

5. artikulua.– Berariazko Lanbide Heziketako Teknikariaren eta Goi Mailako Teknikariaren tituluak lortzeko azterketa-eskubideak.

1.– Ondorengoak izango dira Berariazko Lanbide Heziketako Teknikariaren eta Goi Mailako Teknikariaren tituluak lortzeko probetarako aplikatuko diren prezio publikoak:

a) Gaitasuna ebaluatu eta aitortzearen bidez egiten diren probak:

1) 24 euro aholkularitza-prozesurako, matrikula egitean ordainduko direnak.

2) Egiaztatze-prozesurako edo gaitasun-probetarako 12 euro, aitortzea nahi duten gaitasun unitate bakoitzeko. Aholkularitza-fasearen ondoren ordainduko dira eta, betiere, probak egin aurretik.

b) Gainontzeko probak: 18 euro, matrikula egitean ordainduko direnak.

2.– Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

3.– Salbuespenak eta hobariak.

a) Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek, eta Terrorismoaren biktimak laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, prezio publiko guztia salbuetsita izango dute.

b) Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek prezio publikoren % 50 salbuetsita izango dute.

6. artikulua.– Lanbide Heziketako Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probetarako azterketa-eskubideak.

1.– Lanbide Heziketako Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probetarako aplikatuko den prezio publikoa 18 eurokoa izango da, matrikula egitean ordainduko direnak.

2.– Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

3.– Salbuespenak eta hobariak.

a) Lanbide Hastapen bigarren kurtsoko ikasleek prezio publiko guztia salbuetsita izango dute.

b) Halaber, kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek, eta Terrorismoaren biktimak laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, prezio publiko guztia salbuetsita izango dute.

c) Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek prezio publikoren % 50 salbuetsita izango dute.

7. artikulua.– Multimedia-sistemaren bidez hizkuntza-ikaskuntza.

1.– Ondorengoak izango dira multimedia-sistemaren bidez hizkuntzak ikasteko matrikula egiteko eta material didaktikoaren salmentarako aplikatuko diren prezio publikoak:

a) Matrikula 45 eurokoa izango da.

b) Material didaktikoaren salmenta CD euskarrian. Hizkuntza bakoitzeko (ingelesa, frantsesa, alemana edo italiera) 29 euro (BEZa barne) ordainduko da.

c) Ikasmateriala onlineko behera-kargatzea: 10 euro (BEZa barne).

d) Euskara ikasteko urrutiko tutoretza: 60,90 euro.

2.– Dagokion prezio publikoaren zenbatekoa matrikula formalizatzen den unean ordainduko da.

3.– Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

8. artikulua.– Musika Kontserbatorio Profesionaletan antolatzen diren musika-lehiaketetan matrikulatzea.

1.– Ondorengoak izango dira Musika Kontserbatorio Profesionaletan antolatzen diren musika-lehiaketetan matrikulatzeko prezio publikoak:

– Banakako lehiatzaile gisa: 20 euro.

– Ganbera-talde edo bestelako kolektibo gisa: 60 euro.

2.– Prezio publiko horren zenbatekoa matrikula formalizatzen den unean ordainduko da.

3.– Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

9. artikulua.– Testu-liburuak eta beste curriculum-material batzuk erabiltzea.

1.– Lehen Hezkuntzako etapako ziklo bakoitzerako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako testuliburuak eta beste curriculum-material batzuk erabiltzeagatiko prezio publikoak honako hauek izango dira:

– Lehen Hezkuntzako 1. zikloa: 27 euro

– Lehen Hezkuntzako 2. zikloa: 30 euro

– Lehen Hezkuntzako 3. zikloa: 31 euro

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. kurtsoa: 41 euro

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. kurtsoa: 45 euro

2.– Ikasturtearen hasieran egingo da ordainketa.

3.– Ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan adierazitako moduen bitartez eta kreditu-erakunde laguntzailearen bitartekotzaren bidez gauzatu ahal izango da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestatzen dituen zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituena, eta aurrekoa aldatzen dituzten aginduak indargabeturik gelditzen dira, bai eta agindu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 10a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala