Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3468

AGINDUA, 2013ko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez agindu hau aldatzen baita: «Agindua, 2013ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aditzera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetakoa. Lekualdatze-lehiaketa hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen».

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko unibertsitatekoak ez diren irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (urriaren 31ko EHAA).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Aginduak irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen lekualdatze-lehiaketa horretako destinoen behin betiko esleipena argitaratu zuen.

Lidia Jaca Alonso andreak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2013ko maiatzaren 9ko Agindu horren aurka, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2013ko uztailaren 1eko Aginduaren bidez, baietsi egin ditu errekurtso-egilearen uziak, eta, beraz, aitortu egin dio eskubidea duela bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientabidea espezialitatean destinoa izateko, betiere lekualdatze-lehiaketan eskatutako lanpostuen eta emandako puntuazioaren arabera.

Agindu horretan ezarritakoa betez, Lidia Jaca Alonso andreak destinoa dauka IES Anaitasuna Ikastola BHI ikastetxean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientabidea espezialitatean (2. hizkuntza-eskakizuna).

Ondorioz, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua, zeinen bidez aditzera eman baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetakoa. Lekualdatze-lehiaketa hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen.

– Lidia Jaca Alonso andreari behin betiko destinoa ematen zaio IES Anaitasuna Ikastola BHI ikastetxean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientabidea espezializazioan.

Bigarrena.– Lidia Jaca Alonso andrea izendatu egiten da, 2013ko irailaren 1etik ondorio ekonomiko eta administratiboak dituela. Jatorri-ikastegiko kargu-uzteak, ordea, 2013ko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu.

Agindu honen bidez lortutako lanpostuari ezin zaio uko egin.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 9a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala