Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3469

AGINDUA, 2013ko uztailaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez agindu hau aldatzen baita: «Agindua, 2013ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aditzera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetakoa. Lekualdatze-lehiaketa hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen».

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko unibertsitatekoak ez diren irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (urriaren 31ko EHAA). Eta Marta García Ariño Berasalucek borondatez parte hartu zuen.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Aginduak lekualdatze-lehiaketa horretako destinoen behin betiko esleipena argitaratu zuen.

Marta García Ariño Berasalucek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2013ko maiatzaren 9ko Agindu horren aurka, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren bidez, baietsi egin ditu errekurtso-egilearen uziak, eta, beraz, aitortu egin dio eskubidea duela bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoko Fabrikazio mekanikoaren antolakuntza eta proiektuak espezialitatean destinoa izateko, betiere lekualdatze-lehiaketan eskatutako lanpostuen eta emandako puntuazioaren arabera.

Agindu horretan xedatutakoa betez, Marta García Ariño Berasaluce andreak destinoa du IEFPS Zornotza GLHBI ikastetxean, Fabrikazio mekanikoaren antolakuntza eta proiektuen espezializazioan (1. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun datarik gabe).

Ondorioz, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua, zeinen bidez aditzera eman baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetakoa. Lekualdatze-lehiaketa hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen:

– Behin betiko destinoa ematen zaio Marta García Aríño Berasaluce andreari, IEFPS Zornotza GLHBI ikastetxean, Fabrikazio mekanikoaren antolakuntza eta proiektuak espezializazioan (1. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun datarik gabe).

– Alaitz Bastida Martínez de Bujo andreari kendu egiten zaio IEFPS Zornotza GLHBI ikastetxean –Fabrikazio mekanikoaren antolakuntza eta proiektuak espezialitatean– emandako behin betiko destinoa (1. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun datarik gabe).

Bigarrena.– Marta García Ariño Berasaluce andrea izendatu egiten da, 2013ko irailaren 1etik ondorio ekonomiko eta administratiboak dituela. Jatorri-ikastegiko kargu-uzteak, ordea, 2013ko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu.

Lanpostu baterako eskatutako baldintzak bete ez arren lanpostu horren destinoa eman bazaio, bere izendapena deuseztatu egingo da.

Agindu honen bidez lortutako lanpostuari ezin zaio uko egin.

Hirugarrena.– Alaitz Bastida Martínez de Bujo andrea behin-behineko destinoan geratzen da, bere behin betiko destinoa galdu duelako, administrazio-errekurtsoa ebatzi delako, 2013ko irailaren 1eko ondorioak dituela.

Laugarrena.– Alaitz Bastida Martínez de Bujo andreak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko du, harik eta behin betiko destinoa lortu arte, herri edo barruti jakin baterako lehentasun-eskubideaz baliatzeko eskubidea izango duela.

Merezimenduak barematzean, parte hartzen dueneko ikastegian behin betiko destinoa duen funtzionario gisa lortutako puntuak zehazte aldera, postua galdutzat jo den ikastegia joko da parte hartzen dueneko ikastegitzat, eta horri erantsi beharko zaizkio gerora edozein ikastegitan emandako behin-behineko zerbitzuak.

Behin-behineko destinorik lortzen ez duen bitartean, ikasturte hasieran destinoak esleitzeko antolatzen diren ekitaldietan hartu beharko du parte, behin-behineko destinoa lortzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 11.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala