Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3470

AGINDUA, 2013ko uztailaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2013ko maiatzaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aditzera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetakoa. Lekualdatze-lehiaketa hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko unibertsitatekoak ez diren irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (urriaren 31ko EHAA). Larraitz García Hernando andreak parte hartu zuen lehiaketa horretan, praktiketako funtzionarioa zen aldetik.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, aipatutako lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak jakinarazi ziren, eta, lehiaketa horretan, Larraitz García Hernando andreak destinoa lortu zuen IES Antonio Trueba LHI ikastetxean, Heziketa Fisikoaren espezialitatean –2. hizkuntza-eskakizuna– (maiatzaren 14ko EHAA).

Bestalde, lekualdatze-lehiaketarako deialdi horretako 2. paragrafoaren zortzigarren oinarrian ezartzen denez, praktiketako funtzionarioei dagokien destinoa praktikaldia gainditzeak eta karrerako funtzionario izendatzeak baldintzatuko dute.

Praktikaldia bukatu ondoren, fase hori ebaluatzeko eratutako Batzorde Kalifikatzaileek erabaki zuten EZ GAI kalifikazioa ematea Larraitz García Hernando andreari.

Ondorioz, aipatutako oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 9ko Agindua, zeinen bidez aditzera eman baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetakoa. Lekualdatze-lehiaketa hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen. Hona aldaketa horren ondorioak:

● Indarrik gabe geratzen da Larraitz García Hernando andreari IES Antonio Trueba LHI-n emandako destinoa, Heziketa Fisikoaren espezialitatean –2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko 13.4 paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, «Ez gaitzat jotzen diren izangaiek hurrengo promozioko aukeratutakoekin sartzeko aukera izango dute, eta praktika-fasea behin bakarrik errepikatu ahal izango dute. Kasu horretan, aukeratu den azken pertsonaren hurrengo lekua beteko dute, sartu den promozioko espezialitatean. Hurrengo urtean deituko ez balitz kidego eta espezialitate bererako hautaketa-prozesurik, ez gai-tzat zer ikasturtetan jo dituzten, hurrengo ikasturtean egingo dute praktika-aldia».

Hori dela-eta, Larraitz García Hernando andreak berriro egingo ditu praktikak 2013-2014 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan.

Hirugarrena.– Larraitz García Hernando andreak ezinbestean parte hartu beharko du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturak Sailak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzinarioentzat 2014-2015 ikasturtean deitzen duen hurrengo lekualdatze-lehiaketan, eta praktikaldia gainditzeak eta karrerako funtzionario izendatzeak baldintzatuko dute praktiketako funtzionario gisa lortu lezakeen destinoa.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala