Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3471

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Lan Harremanen U.E.ko zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2013ko maiatzaren 14ko Ebazpenean (2013ko ekainaren 3ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maria Carmen Cabero Camargo andrea izendatzea, behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: kargudunaren idazkaria.

– Erreferentzia: F 610.

– Eskala: Administraria/Administrazio laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 27.a.

– Maila: 18.a.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

– Langunea: Lan Harremanen U.E.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera eman dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2013ko uztailaren 11.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala