Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3474

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 2koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzaren idazkariak 2000ko maiatzaren 24an emandako ebazpena zati baten aldatzen duena. Ebazpen haren bitartez, erakunde-nortasunaren eskuliburuko zehaztasunak papertzan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaletan nola aplikatu behar diren onartu zen.

Abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautu zuen. Dekretu horren azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera, Lehendakaritzaren idazkariak ebazpen bidez zehaztuko du nola aplikatu behar diren erakunde nortasunaren oinarrizko zehaztasun eta arauak papertzan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaleetan.

Horrela, Lehendakaritzaren idazkariaren 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bitartez, Erakunde Nortasunaren Eskuliburuko zehaztasunak papertzan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaletan nola aplikatu behar diren onartu zen.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2002ko ekainaren 11n egindako bilkuran, berariazko nortasun-ikur bat onartu zuen Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta zabalkunde-jarduera guztietan aplikatzeko. Ikurra mezu bateratzaile edo «ikurritz» bat zen –Un país en marcha/Aurrera doan herria– eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde-markaren goialdean txertatuko zen. Ondorioz, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2002ko ekainaren 12an emandako Ebazpenaren bitartez, lehenago aipatutako 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpena zati batean aldatu zen, eskuliburu haren publizitate euskarrian sartzeko ikurritza.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2013ko ekainaren 11n egindako bilkuran, berariazko beste nortasun-ikur bat onartu du, aurrekoa aldatzen duena, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta zabalkunde-jarduera guztietan aplikatzeko. Ikurra mezu bateratzaile edo «ikurritz» bat da –«COMPROMISO CON LAS PERSONAS-PERTSONA HELBURU»– eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde-markaren goialdean txertatuko da.

Horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehendakaritzaren idazkariak 2000ko maiatzaren 24an emandako Ebazpena zati batean aldatzea. Ebazpen haren bidez, Erakunde Nortasunaren Eskuliburuko zehaztasunak papertzan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaleetan nola aplikatu behar diren onartu zen.

Bigarrena.– Eskuliburuaren publizitate-euskarrian mezu bateratzaile edo «ikurritz» bat txertatzea –COMPROMISO CON LAS PERSONAS/PERTSONA HELBURU–, eranskinean zehaztu bezala.

Hirugarrena.– Indarrik gabe uztea Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2002ko ekainaren 12an emandako Ebazpena, Lehendakaritzaren idazkariaren 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpena zati batean aldatzen duena. Lehendakaritzaren idazkariaren 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bitartez, Erakunde Nortasunaren Eskuliburuko zehaztasunak papertzan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaletan nola aplikatu behar diren onartu zen.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 2a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala