Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3475

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honenbidez, SATSE-Sindicato de Enfermería de Euskadi entitateari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Nuria Rivada Rosales andreak, SATSE-Sindicato de Enfermería de Euskadi entitatearen izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko Entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– SATSE-Sindicato de Enfermería de Euskadi entitateak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak –emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuen– ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– SATSE-Sindicato de Enfermería de Euskadi entitateak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hara; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala