Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3476

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 11koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2013ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen.

Aginduaren horren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi hau ebazteko jarritako kreditua agortu egin dela jakinaraziko da.

Agortu egin da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2013ko ekainaren 26ko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak emateko funtsa; ebazpen horrek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egin zuen 2013ko ekitaldirako –agindu horren bidez– turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen-. Beraz, eta aurrez azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehena.– Argitaratzea 2013ko uztailaren 5ean agortu egin zela turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programako laguntzak emateko 2013an jarritako aurrekontu-kreditua. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez arautu zen programa hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 11.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala