Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3477

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 10ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Donostiako 3 zenbakiko Administraziorekiko Auzien Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (158/2013 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (158/2013 prozedura laburtua) aurkeztu da, administrazio-bideari amaiera ematen diona, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2013ko apirilaren 23ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bitartez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren praktika aldia gainditu duten praktiketako agente lehenen zerrenda argitaratzen da. Donostiako 3 zenbakiko Administrazio Auzien Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2013ko uztailaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala