Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2013ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3480

IRAGARKIA, Euskadiko errepide-sare nagusian, elurte handietan ibilgailu astunei laguntza teknikoa emateko zerbitzu-kontratu administratiboaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: T-099/13).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-099/13.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: bai, 3 lote:

1. lotea: Arabako Lurralde Historikoa.

2. lotea: Bizkaiko Lurralde Historikoa.

3. lotea: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi karatularen 10. puntua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: esleipena egin eta hurrengo egunetik harako 24 hilabetekoa izango da kontratuaren iraupena.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 336.000 euro (277.685,96 euro, gehi 58.314,04 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: mt-sololuze@ej-gv.es

g) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko irailaren 6a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: finantza erakunde baten txostena.

– Betekizunak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adierazi kontratuaren aurrekontukoaren adinako kaudimena duela (kasua bada, lote bakoitzeko zenbatekoa).

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak:

● Kontratua betearazteko dauden materialen eta ibilgailu ekipatuen gaineko adierazpena, beren ezaugarri teknikoak zehazten dituena.

● Antzeko lanetan esperientzia dutenen CVa, kontratua betearazteko lanetan parte hartuko dutenena.

● Lehenago egindako antzeko lanei buruzko erreferentziak.

– Betekizunak:

Ikusten da enpresak baduela kontratua betearazteko behar den gaitasun teknikoa baldin eta honako ekipamendu hauek baditu:

● Kontratuko garabi astunak izango dira: garabi mugikor autopropulsatuak (30 tonatik gorakoak) eta operatzaileak izango dituztenak.

● Enpresa lizitatzaileek, gutxienez, ondoren zehazten den beste garabi izan beharko dute lizitatzen duten lote bakoitzeko, gorago aipatu ezaugarri guztiekin:

1. lotea: Arabako Lurralde Historikoa. 3 unitate.

2. lotea: Gipuzkoako Lurralde Historikoa: 2 unitate.

3. lotea: Bizkaiko Lurralde Historikoa: 2 unitate.

Ikusten da enpresak baduela kontratua betearazteko behar den gaitasun profesionala baldin eta honako baldintza hauek betetzen baditu:

● Zerbitzua emateko eskainitako garabiak erabiltzeko beste teknikari izan beharko dituzte Trafiko Zuzendaritzaren Neguko Bide Plana aktibaturik dagoen egun guztietan, baldin eta CGTE-ETKZek hala eskatzen badu. Edonola ere, gutxienekotzat jotzen dira honako hauek:

1. lotea: 6 garabi-operatzaile, behar den prestakuntza dutenak.

2. lotea: 4 garabi-operatzaile, behar den prestakuntza dutenak.

3. lotea: 4 garabi-operatzaile, behar den prestakuntza dutenak.

● Ibilgailuaren kategoriari dagokion gida-baimena izan beharko dute garabi-operatzaileek, eta behar bezala prestaturik egon beharko dute bai euren jarduera burutzeko, eta bai laneko arriskuei aurrea hartzeko ere, eta indarrean den legeriako betekizunak konplitu beharko dituzte betiere.

● Burututako 3 zerbitzuk, behintzat, kontratu honen antzeko xedea izan behar dute (Euskadiko errepide-sare nagusian, elurte handietan ibilgailu astunei laguntza teknikoa ematea).

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko irailaren 6a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: «C» gutun-azala, 2013ko irailaren 18a; eta «B» gutun-azala: 2013ko irailaren 25a.

e) Ordua: 12:00ak, egun bietan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala