Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2013ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4531

AGINDUA, 2013ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Honen bidez, 2013ko ekitaldirako, 2010eko abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda, arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzen (Lehiatu-Arrantza Programa) deialdia egiten da.

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzei buruzko 2010eko abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuak (Lehiatu-Arrantza programa) arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen erregimena ezarri eta arautzen du, Europako Arrantza Funtsari (EAF) buruzko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduaren esparruan eta 2007ko abenduaren 13an Europako Batzordearen C(2007) 6615 Erabakiaren bidez onartutako Espainiako arrantza-sektorerako 2007-2013 EAF Programa Eragilearen esparruan.

Mikroenpresa edo enpresa txikia edo ertainei diru-laguntzak ematea posible egiten du araubide horrek, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denarekin bat, zeinetan honako enpresa hauek definitzen baituira: mikroenpresa, enpresa txiki edo ertainak, edo, kategoria horren barruan izan barik, 750 langile baino gutxiago dituztenak edo 200 milioitik beherako negozio-bolumena dutenak.

Arestian aipatutako dekretuaren 14. artikuluak ezartzen du urtero bertan ezarritako laguntzak deituko direla eta artikulu horretan jasotzen diren puntu batzuk zehaztuko direla.

Batetik, laguntzen kudeaketaren barruko administrazio eragingarritasuna hobetzeko, eta bestetik, herritarrek Administrazioarekin dituzten harremanak errazteko, agindu honen bidez 2013rako deitutako laguntzak bide telematikoen bitartez izapidetzeko aukera eskaintzen da. Aukera horren lege euskarriak ondokoak dira: Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroen sarrerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua.

Bestalde, 2011ko EAEko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak aldaketa partzial bat ekarri zuen EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. eta 51. artikuluetan. Hain zuzen ere, baliabide telematikoen erabilera errazten du laguntzak izapidetzeko orduan.

EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean EAEko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen diru-laguntzak emateko arauak eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea aintzat hartu da, eta Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko indarreko legezko xedapenen Testu Bateginaren IX. tituluan xedatutakoa –aurrekontu luzapenaren erregimena jasotzen duen Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa– aplikatu da.

Arau bi horiek aplikatuaz, urte honi dagokionez, (Lehiatu-Arrantza Programa) elikagaiak eta nekazaritzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzetrako deialdia egiten da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Agindu honen xedea 2013ko ekitaldirako, 2010eko abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginda, arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzen (Lehiatu-Arrantza Programa) deialdia egitea da.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

1.– Abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean emango diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, agindu honek ondorioak dituen egunetik zenbatzen hasita.

2.– Abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 14. artikuluak dioena gorabehera, laguntza-eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dira.

3.– Eskabide-inprimakia eskuragai egongo da www.nasdap.ejgv.euskadi.net helbidean.

4.– Bertara joanda edo baliabide telematikoak erabiliz laguntza eskatu duen pertsonak berariazko baimena eman ahal izango du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak zuzenean lortu edo egiazta dezan nortasun-agiri, bizileku eta hirugarrenei buruzko dokumentazioa. Aukera hori eskabide-inprimakian sartuko da.

Hirugarrena.– Aurrekontu kreditua.

1.– 2013ko ekitaldi honetan 800.000 euro erabiliko dira, guztira, laguntza-programa finantzatzeko. Aipatutako abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren helburua bete dadin erabili beharreko kredituei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik jarri diren aurrekontu-kredituak 544.400 eurokoak dira. Horietatik 119.768 euro 2013ko ordainketa-krediturako dira, 339.569,50 euro 2014ko konpromiso-krediturako, eta 85.062,50 euro 2015eko konpromiso krediturako.

2.– Espainiako arrantza sektorea 2007/2013an sustatzeko AEF programa eragilearen babespeko AEF erkidegoko funtsari dagokionez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren xedea betetzeko kredituen zenbatekoa 255.600 euro da; horietatik, 756.232 euro 2013ko ordainketa-krediturako dira, 159.430,50 euro 2014ko konpromiso-kredituako, eta 39.937,50 berriz, 2015eko konpromiso kredituako.

Laugarrena.– Inbertsioen iraupena.

1.– Inbertsioak eta gastuak urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezke, eta 2013ko, 2014ko eta 2015eko ekitaldiei egokituko zaizkie, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta.

Bosgarrena.– Proiektu-motak.

2013ko ekitaldian, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat datozen proiektuak izango dira diruz laguntzeko modukoak.

Seigarrena.– Laguntzen balorazio- eta kuantifikatze-irizpide objektiboak.

Laguntzak zenbatzeko irizpide objektiboak abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 12. artikuluak dira, 1.m) eta 2.e) izan ezik.

Zazpigarrena.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Laguntzak eskatzen dituztenek, eskabide-orriarekin batera, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztuko dute.

Zortzigarrena.– Diruz laguntzeko moduko zenbatekoa.

1.– 7.2 artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko inbertsioa kalkulatzeko moduluaren zenbatekoa 630 euro/m2 da.

2.– 7.1. i), j), k) eta l) artikuluan jasotako gastuetarako, eskatzaile bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa 100.000 euro da.

Bederatzigarrena.– Laguntzak elektronikoki izapidetzea.

1.– Eskatzaileek eta onuradunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte agindu honen bidez ezarritako laguntzak izapidetzeko. Bitarteko horiek erabiltzea borondatezkoa izango da, eta laguntza eskatu duenak, hala nahi badu, adierazi beharko du lehentasuna ematen diela bitarteko horiei, edo berariaz onartzen dituela. Aipatutako onarpen hori eskabidean adierazi beharko du.

2.– Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta EAEko Administrazio Orokorraren erregistroen sarrerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dute baliabide elektronikoen erabilera laguntza horien izapidetzean.

3.– Prozedura amaitu bitartean egin beharreko baliabide guztiak egiteko erabili ahal izango dira baliabide elektronikoak. Eskaera egiterakoan bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko horiek erabili beharko direnik eta, era berean, jakinarazpenak bitarteko telematikoz egiteko emandako oniritzia baliogabetu ahal izango du interesdun erakundeak; horretarako, laguntzen kudeaketarako zuzendaritza eskudunari horren berri eman beharko dio eta jakinarazpenak jasotzeko beste leku bat adierazi beharko du, Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera.

4.– Honako helbide honetan argitaratuko dira laguntza horiek izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko argibideak eta dagozkion ereduak: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Hamargarrena.– jakinarazpena bitarteko telematikoen bidez egiteko aukera.

1.– Laguntzaren eskaeran, prozeduraren izapidetzea egiteko, baliabide elektronikoak erabiltzea lehenetsi eta onartu badu espresuki onuradunak, jakinarazpena modu telematikoan egingo da.

2.– Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo baimendunak jaso izana elektronikoki sinatzen duen unean.

Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako prestatu duen web-orrian, jakinarazpenaren xede den ekintza interesdunaren eskueran jartzen denetik egutegiko hamar egun igaro ondoren, interesduna ez bada jakinarazpenaren edukian sartzen, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da. Izapidea gauzatutakotzat hartuko da prozedurari jarraituz, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edozein modu erabilita jakinaraziko dio interesdunari Eusko Jaurlaritzak horretarako atondutako wb-gunean jakinarazpena dagoela. Jakinarazpen hori informazio hutsa da, beraz, egiten ez bada, ez du eraginik izango jakinarazpenaren bidezko praktikan.

Hamaikagarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Hamabigarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala