Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5520

AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza programa (Nets Programa) arautzen duen agindua bigarrenez aldatzen duena.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak –Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatutakoak– oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen du, NETs programa.

2014an, Gaur egungo I+D+b esparruan programari jarraipena eman nahirik, eta laguntzaren sustapen-efektua bermatzeko, artikuluetan zenbait aldaketa egin beharra ikusi da.

Hori dela eta, hau,

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– ondoko aginduaren 2. artikulua aldatu egiten da: Agindua, 2008ko azaroaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bitartez, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko NETs laguntza programa arautzen da; eta aurrerantzean idazketa hau izango du:

« 2. artikulua.– Iraupena.

Laguntza-programa hau indarrean egongo da estatuko Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako erkidegoko laguntza-esparruak indarrean dirauen artean (DOUE, C 323, 30-12-2006).»

Bigarren artikulua.– Ondoko aginduaren 12. artikuluko 3. paragrafoa aldatu egiten da: Agindua, 2008ko azaroaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bitartez, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko NETs laguntza programa arautzen da; eta aurrerantzean idazketa hau izango du:

«3.– Programa honetan, gainera, laguntzaren sustapen-efektua bermatzeko, erakunde eskatzailearen laguntza-eskariaren dataren ondoren hasten diren proiektuek baino ezin izango dute jaso laguntza.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGI.


Azterketa dokumentala