Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2013ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5521

AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen duen Agindua bigarren aldiz aldatzeko dena. Gaitek programa.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak burutzeko Gaitek laguntza-programa arautzen da (2008ko abenduaren 23ko EHAA, 245. zenbakia), eta Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez aldatu zen, aurreneko aldiz (2010eko urtarrilaren 15eko EHAA, 9. zenbakia).

Gaur egungo I+D+b esparruan programari jarraipena eman nahirik, eta laguntzaren sustapen-efektua bermatzeko, artikuluetan zenbait aldaketa egin beharra ikusi da.

Hori dela eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Agindua aldatzen da (agindu haren bidez, produktu berriak garatzeko proiektuak burutzeko Gaitek laguntza-programa arautzen da). Honela geratzen da idatzita:

«2. artikulua.– Iraupena.

Laguntzen programa hau ikerkuntza, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzen esparru komunitarioak indarrean dirauen bitartean iraungo du laguntza-programa honek».

Bigarren artikulua.– Produktu berriak garatzeko proiektuak burutzeko Gaitek laguntza-programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abenduaren 27ko Aginduaren 12. artikuluaren 3. idatzi-zatia (Laguntzen kontrola) aldatzen da. Honela geratzen da idatzita:

«3.– Programa honetan, gainera, laguntzaren sustapen-efektua bermatzeko, erakunde eskatzailearen laguntza-eskariaren dataren ondoren hasten diren proiektuek baino ezin izango dute jaso laguntza».

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala