Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1750

384/2014 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia Hernando Uzkudun andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren lanpostutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 687/2012 Ebazpenaren bidez (uztailaren 10eko EHAA, 134. zk.), Amaia Hernando Uzkudun andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Amaia Hernando Uzkudun andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren lanpostutik kentzea, eta, egindako lanagatik, eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2014ko otsailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuari, Donostia Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala