Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1754

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 19koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, 2013ko ekitaldian emandako zenbait diru-laguntzaren onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean eman dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren 7.7 artikuluak dioenez, laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta, horretaz gainera, publizitatea egiteko, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez, dekretu honetako laguntzen onuradun gertatu diren pertsonen zerrenda eta laguntzen zenbatekoa abeltzaintza arloko organo eskudunaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez, Esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzak emateko deialdia egin zen, 2013ko ekitaldirako. Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta hala xedatzen dutenez azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalak (dekretu horren bidez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zen) eta urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren 25.4 artikuluak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzak jaso dituztenen zerrenda. Abeltzaintzaren eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan emango da argitara, interneteko helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 19a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala