Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1758

AGINDUA, 2014ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.

Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak, seigarren artikuluan, honako hau esaten du:

1.– Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion modalitatean.

2.– Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek euren jardun-eremuetan izen handia izan behar dute; bost kidetik zazpira bitartean izango dira, eta horietako zaharrena epaimahaiburua izango da.

Epaimahaiko osatzerakoan, ahal den neurrian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2013. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikide izendatzea, Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.

2. artikulua.– Agindua honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ERANSKINA

2013. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Gizarte Zientziak eta Humanitateak modalitatean:

Teresa Cabré

Víctor Gómez Pin

Miguel Herrero Rodríguez de Miñón

Nuria Sebastián

Jean Michel Uhaldeborde


Azterketa dokumentala