Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1759

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 3koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariaren 2011ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez, berritu egin zen Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari emandako egiaztagiria (urriaren 14ko EHAA, 196. zenbakia).

Gurutzetako Ospitaleko IKEB Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko lehendakariak eskaera egin du, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 11. artikuluan, eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingrid Estevez Coro andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua– Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Bigarrena.– Maria Extremiana Eguía andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua– Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Marta Álvarez Rincón andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua– Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 3a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala