Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1760

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 29koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurle hautatzeko 2014ko martxoaren 13ko deialdiko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Oinarria: Ebazpena, 2014ko martxoaren 13koa, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko dena.

Aintzat hartu da, 2014ko martxoaren 13ko ebazpenaren 9. artikuluaren arabera, deialdira aurkeztutako eskaeren ebaluazioa eta ebazpen-proposamena egitea zein berau Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari jakinaraztea deialdi honetarako osatutako Balorazio Batzordeari dagokiola.

Hori dela bide, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2014ko martxoaren 13ko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez argitaratutako deialdiari dagokion Ebazpen-proposamena egin eta jakinaraziko duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea, bai eta Batzordeak osatuko dituzten kideak ezagutzera ematea ere. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

Bokalak:

– Nerea Madariaga Pisano andrea, EHUko irakaslea.

– Koldobika Josu Bijuesca Basterretxea jauna, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

– Kizkitza Galarza Arregi andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Idazkaria: Joseba Epelde Bereziartua jauna, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2014ko martxoaren 29a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala