Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1764

EDIKTUA, 713/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 713/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Adoracion Iglesias Berriobeña.

Abokatua: Eneko Olano Louvelli.

Prokuradorea: Aramburu.

Demandatua: Natalio Aramayo Cruz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-02-24an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Aramburu prokuradoreak Adoración Iglesias Berriobeña andrearen ordez aurkeztu duen demanda, Natalio Aramayo Cruz jaunaren aurkakoa. Beraz, demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 21.752 euro, eta ebazpen honen egunetik hara sortzen diten legezko interesak. Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Zenbakia hauxe da: 0049 3569 92 000 5001274 0699 0000 00 0713 13. Sarrera-ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Natalio Aramayo Cruz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko otsailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala