Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2014ko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1766

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak batera prestatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen Dekretuaren proiektu bat.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluak dioenez, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea izango dute. Halaber, xedapenaren izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko da.

Horretarako, zirriborroa hogei egun baliodunetan jendaurrean jarriko da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektuaren testua herritar guztien eskura egongo da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean, alegia, Euskadi.net-en.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala