Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2958

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 9koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Consorcio Centro de Laboratorios y Servicios Industriales de Madrid SLU metrologia-sistemak, IPFAk, tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, gas-analizatzaileak eta opazimetroak egiaztatzeko erakunde baimendu izendatzeko dena.

Erref.: 01-OV-1016.

AURREKARIAK

1.– 2014ko martxoaren 20an, José Manuel López Mejías jaunak, Consorcio Centro de Laboratorios y Servicios Industriales de Madrid SLUren izenean, eskatu zuen enpresa hori metrologia-sistemak, modu ez automatikoan funtzionatzen duten pisaketa-tresnak, tenperatura-erregistragailuak, ihes-gasen analizatzaileak eta opazimetroak egiaztatzeko erakunde baimendu izendatzeko.

2.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduaren izendapena lortzeko, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratu duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete behar ditu. Horretarako, ENACek emandako OC-I/131 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, 2013-10-04ko eranskin teknikoarekin batera (9. berrikuspena), honako tresna hauek, besteak beste, biltzen dituena:

150 kg arteko pisaketa automatikoa.

1 eta 2 motatako tenperatura-erregistragailuak, eta 25 ºC-tik -25 ºC-ra arteko 1 eta 2 motatako termometroak, berezko bitarteko isotermoak eta bezeroarenak dituztenak.

Txinparta bidezko pizte-sistemadun motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen isurketa neurtzeko tresnak.

Konpresio bidezko pizte-sistemadun motorra duten ibilgailuen ihes-gasen opazimetroak.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDE-OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa gauzatzeko bitartekoak ezartzen dituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenez, industria-arloko erakunde eskudunak egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).

3.– Neurketa-tresnen kontrol metrologikoko oinarrizko legeria arautzailea Metrologiako 3/1985 Legean eratua dago; lege hori honako hauek aldatu zuten: ekainaren 28ko 1296/1986 Errege Lege Dekretuak; abenduaren 30eko 13/1996 Legeak; abenduaren 30eko 66/1997 Legeak; uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak –pisaketa-tresnetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoak–, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– ITC/1922/2010 Agindua, uztailaren 12koa, ponderazio-hautagailuen gisako funtzionamendu automatikoko pisaketa-tresnen gaineko kontrol metrologikoa arautzekoa.

5.– Konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen azaroaren 22ko ITC/3749/2006 Aginduak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu IV. eranskinean.

6.– Azaroaren 22ko ITC/3722/2006 Aginduak, txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu II. eranskinean.

7.– Azaroaren 22ko ITC/3701/2006 Agindua, tenperatura kontrolatuan, produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta kontrolatzeko termometro eta tenperatura-erregistragailuen gainean Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzen duena.

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– CLM SLU (Valentín Beato kalea, 16 - Madrid) honako hauen egiaztatze metrologikoa egiteko erakunde baimendu izendatzea:

150 kg arteko pisaketa automatikoa egiteko tresnak.

1 eta 2 motatako tenperatura-erregistragailuak, eta 25 ºC-tik -25 ºC-ra arteko 1 eta 2 motatako termometroak, berezko bitarteko isotermoak eta bezeroarenak dituztenak.

Txinparta bidezko pizte-sistemadun motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen isurketa neurtzeko tresnak.

Konpresio bidezko pizte-sistemadun motorra (diesel) duten ibilgailuen ihes-gasen opazimetroak.

Izendapen horren irismena ENACek emandako egiaztapenean eta OC-I/131 Eranskin Teknikoan (9. berrikuspena) bildutako tresnetan oinarritzen da.

2.– Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo du.

– Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinarekin bat etorriz. Halaber, egiaztatzea gainditu ez duen tresnaren berri emango zaio, berehala, tresna dagoen lekuko lurralde-ordezkaritzari.

– Dagokion egiaztatzea egin ondoren, CLM SLU sozietateak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada, eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor auto-suntsigarrien bitartez. Ez dira inolaz ere berunezko zigiluak edo antzekoak erabiliko; zigiluok jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

3.– CLM SLU sozietateak urtero emango dio zuzendaritza honi baimendutako entseguei dagozkien tarifen berri.

4.– EAEko erakunde baimenduen erregistroan, zenbaki hau ematen zaio CLM SLU sozietateari: 01-OV-1016.

5.– CLM SLU enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, izendapen hau berritzeko oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 27ko Ebazpena, eta bai Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.

6.– Izendapen hau 2019ko ekainaren 9an iraungiko da, eta, egun hori baino lehen, interesdunak beste berritze bat eskatu ahal izango du, egiaztapen metrologikoko erakunde baimenduak izendatzeko den 2007-11-29ko Ebazpenean xedatutako baldintza guztiak betetzen baditu.

7.– Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Gainera, baimen hau ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

9.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko, zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiekin bat seinalatzen diren jarduerak ere.

10.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo errebokatzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere.

11.– Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztatze metrologikoko erakunde baimendua zehapenpean izatea ere.

12.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion lurralde-ordezkaritzari, sei hilabeterik behin.

Horretaz gain, 48 orduko aurrerapenarekin, jardun-esparruaren arabera dagokion lurralde-ordezkaritzan jakinaraziko du zein diren egin beharreko egiaztatzeak, mezu elektroniko edo fax bidez jakinarazi ere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 9a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala