Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2959

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 12koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinen bidez argitara ematen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzak jasoko dituztenen zerrenda (2013ko ekitaldia). Agindu horretan, teknologia-zentroei eta beren korporazio eta itun teknologikoei laguntzeko programa arautzen da (Emaitek programa).

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, teknologia-zentro eta beren korporazio eta itun teknologikoei laguntzeko Emaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduak dioenez, laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie interesdunei; hori horrela eginda ere, erakunde onuradunen eta onartutako diru-zenbatekoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Teknologia-zentroei eta beren korporazio eta itun teknologikoei laguntzeko Emaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduaren 13. artikuluaren 1. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Teknologia-zentroei eta beren korporazio eta itun teknologikoei laguntzeko Emaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduan eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2012ko abenduaren 5eko deialdi-ebazpenean (zeina 2013ko otsailaren 13ko Ebazpen baten bidez aldatu baitzen) 2013. ekitaldirako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, sailburuorde horren ebazpenaren arabera. Diru-laguntzak honekin batera doan eranskinean zehazten dira, eta esleipendunei jakinarazi zaizkie.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 12a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala