Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2964

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 2koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragarri da. Aipatutako ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akadeiaiko aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartu dira.

Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpenak Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak ezarri zituen; eta horren arabera, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2014ko uztailaren 2an Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpena ezarriko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Ebazpen horren bidez, lehentasun handieneko lan-poltsetarako behin-behineko zerrenda onartzen da, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko jardunbidean.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaierara ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko dute Segurtasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala