Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2967

EBAZPENA, 2013ko irailaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez, EAEn lurraldea zaintzeko akordioetan jasotako natura-ondarea kontserbatzeko jarduerak finantzatzeko 2013ko laguntzak ematea ebazten da.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez (2013ko ekainaren 18ko EHAA, 116. zk.), lurraldea zaintzeko akordioetan jasota dauden natura-ondarea zaintzeko jarduerak finantzatzeko laguntzetarako deialdia egin zen.

2013ko ekainaren 5eko Agindu horretan ezartzen denaren arabera, eta berariaz eratu den balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, hauxe

EBAZTEN DUT:

1.– Diru-laguntza hauek ematea: I. eranskina.

2.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2013an egin beharko dira, eta, betiere, 2013ko abenduaren 31 baino lehen garatu eta bukatu behar dira.

Diru-laguntzaren ordainketa, 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz egingo da, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.– Diru-laguntza hauek baztertzea: II. eranskina.

Baztertuak izateko arrazoien azalpena honako hau izan da:

(1) Proiektuak ez du loturarik lurraldea zaintzeko akordioetan jasota dauden natura-ondarea kontserbatzeko jarduerekin.

(2) Ez daude erregistroetan legez eratuta eta jasota, gutxienez Agindua argitaratu zen eguna baino urtebete lehenagotik.

(3) Epez kanpo egin da eskaera.

(4) Aurkeztutako eskabideko akatsak ez dira zuzendu epe barruan:

(a) Ez dira zaintza erakundeak.

(b) Ez dute aurkeztu lurraldearen zaintza hitzarmena.

(5) Puntu gutxiegi lortu ditu proiektuak.

4.– Esleitutako diru-laguntzen zerrenda bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten, diru-laguntzen deialdiaren aginduko 13.4 artikuluaren arabera.

5.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 18a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala