Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2969

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 253/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 253/13 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak:

70/14 EPAIA

Epailea: Borja Llona García.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Bera Lahbib.

Abokatua.

Prokuradorea: José Alberto Amilibia Múgica.

Alderdi demandatua: Ammi Larose (auzi-ihesean).

Judizioaren gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Amilibia epaitegietako prokuradoreak Bera Lahbibren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Ammi Laroseren aurkakoa, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzkoa. Horrenbestez, XXXXX adingabeari dagokionez, behin betiko neurri hauek ezartzen ditut:

a) Amak izango du seme adingabekoaren zaintza eta babesa; guraso-ahala, aldiz, bi gurasoena izango da.

b) Demandatuak 175 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, hilero, auzi-jartzaileak horretarako izendatzen duen kontuan, eta aurreratuta ordaindu ere, 12 ordainketatan eta hileko lehenengo 7 egunetan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, aurreko urteko KPIren arabera, modu automatikoan.

c) Aitarentzako bisita-erregimen hau ezartzea: asteburutik bat, 17:00etatik igandeko 20:00etara, larunbatetan eta igandeetan, amarenean hartu eta jaso beharko du adingabea.

d) Aitak eta amak erdibana ordainduko dituzte bien seme adingabeak dituen ezohiko gastuak.

Kostuak ez zaizkie ezartzen alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1877. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2014ko maiatzaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala