Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2979

IRAGARKIA, EAEko Garraio Jasangarriaren Plan Zuzentzailea (2020) idazteko informazioaren eta dokumentazioaren prozesamendua eta zerbitzu osagarriak egiteko laguntza teknikorako zerbitzu-kontratua esleitzeko prozedura bertan behera uzten dela argitara emateko dena (Espedientea: 001SV/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 001SV/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko Garraio Jasangarriaren Plan Zuzentzailea (2020) idazteko informazioaren eta dokumentazioaren prozesamendua eta zerbitzu osagarriak egiteko laguntza teknikoa.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2014ko martxoaren 5eko EHAAn (44. zenbakia) argitaratu zen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogei mila (120.000) euro gehi hogeita bost mila eta berrehun (25.200) euro BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta berrogeita bost mila eta berrehun (145.200) euro.

5.– Esleipena.

a) Atzera egin da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala