Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2980

IRAGARKIA, Donostialdeko metroko Herrera-Altza zatiaren komunikazio proiektuaren idazketarako zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Donostialdeko metroko Herrera-Altza zatiaren komunikazio proiektuaren idazketarako zerbitzua.

c) Loterik: ez.

d) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko otsailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 22. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogei mila (60.000) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko ekainaren 12a.

b) Esleipenduna: Sener, Ingenieria y Sistemas, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamaika mila (51.000) euro, BEZik gabe.

e) Egiteko/entregatzeko epea: lau (4) hilabete.

6.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko ekainaren 24a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala