Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2982

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko martxoaren 26ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez Inmaculada Urquiza Yañez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena 2014ko martxoaren 26koa ezin izan zaio jakinarazi Inmaculada Urquiza Yañez andreari, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Inmaculada Urquiza Yañez andreari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era). Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Inmaculada Urquiza Yañez andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala