Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2014ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3264

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 9koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, Ikerketa Kooperatiboko Zentroen kategoria egiztaturik izanik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako esparruan 2014ko ekitaldirako laguntzetarako deialdia ezagutarazten duena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduak (2008ko abuztuaren 21eko EHAA, 158. zk.) Industria, Merkataritza ea Turismo sailburuarena, Kooperatiba-Ikerketarako Zentroetako txertatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak arautzen ditu.

Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2014ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontuko partidatik aterako dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2008ko abuztuaren 4an emandako Aginduaren bitartez arautu zen Ikerketa Kooperatiboko Zentroen kategoria egiztaturik izanik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteei laguntzeko programa. Agindu horretan, laguntza batzuk aurreikusita zeuden, eta 2014ko ekitaldirako laguntza horietarako deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

Diru-laguntzen helburu diren jarduerak 2014. urtean epean eramango dira aurrera.

Deialdia finantzatzeko, 8.250.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Deialdi honi lotuta emango diren laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, ez eta, indarrean dagoen legeriari jarraituz kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, prozedura ebatzi aurretik kopuru hori handitzearen ondorioz sortutako diru-kopurutik gorakoa ere. Zenbateko hori handituz gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

2. artikulua.– Baldintzak.

Beherago zehaztutako aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horren berorren 4. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek: Zientzia, Kooperatiba-Ikerketarako Zentroetako txertatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteei laguntzeko programa arautzen duen Agindua.

3. artikulua.– Eskaerak eta epeak.

1.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak emango ditu eskabidearen eta inprimakien ereduak, hain justu ere (ISEBI) Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren bitartez, behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez laguntzetarako deialdia eginda gero.

2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak, ISEB, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Herri Baltzuan aurkeztu beharko dira (Bilbao, Urkixo Zumarkalea 36, 4. solairua, Bizkaia Plaza eraikina), zuzenean zein Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako bideren bat erabilita.

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2014ko irailaren 12an amaituko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 9a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala