Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 1983ko uztailaren 19a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza eta Kultura
1433

Uztailaren 11ko 138/1983 DEKRETUA, Euskal Herriko irakaskuntza ez unibertsitarian hizkunaza ofizlalen erabilera araupetuz.

Euskal Herriko Autonomi Estatutuak dioenez, euskarak, Euskal Herriko berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialaren maila izango du Euskal

Herriko Autonomi Elkartean gaztelaniarekin batean, eta biztanle guztiek dute hizkuntza biak ezagutu eta era biltzeko eskubidea.

Autonomi Elkarteko Erakunde Amankomunek, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren aniztasuna kontuan izanik, bi hizkuntzen erabilera segurtatuko dutela agintien du bestalde, haien ofizialtasuna arautuz eta haien ezaguera segurtatzeko heharrezko neurri eta baliabideak ezarriz eta arautuz.,

Irailaren 26ko 2.808/1980 eta Abenduaren 30ko 3.195/1980 Errege

Dekretuen indarrez, irakaskuntza ez unibertsitariaren mailako funtzio eta zerbitzuak Estaturik Euskal Herriko Autonomi Elkartera eskualdátu ziren.

Azkenik, Azaroaren 24eko 10/1982 Legeak, euskararen erabilera normaltzeko sortuak, azalpen sendo eta eragingarriak eskaintzen ditu

Euskal Autonomi Elkarteko irakasmunduan euskararen erabilera zuzena bideratu eta sustatzeko. Lege horretako 15. atalak, bide horretatik, ikasle orok bere ikasketak edozein irakasmailatan euskaraz zein gaztelaniaz egiteko eskubidea duela ezartzen du. Eta 17. atalak, bestalde, honetara behartzen du Eusko JaurlaritTa: ikasle orok bere derrigorrezko ikasketak amaitzerakoan euskaraz nahiz gaztelaniaz aritzeko behar adinbateko ezaguera-maila praktikoa izan dezan baliabideak eratu eta neurri eragingarriak hartzera.

Horrekin batera eskakizun gehigarri bat ere badakar atal horrek berorrek: Jaurlaritzak beharrezko medioak jarriko ditu ikastetxe mailako ingurugiroa euskalduntzeko, eskola barruko nahiz kanpoko langintzetan eta administraziogorabeheretan gaztelaniaren pareko adieraipide arrunt bilakatuz.

Beharrezko da, beraz, aipatutako legezko erabakiez eta eskuratutako esperientziaz babesturik, Autonomi Elkarteko ikastetxe ez unibertsitarietan hizkuntza ofizialen erabilera -irakasgai zein irakasbide moduan harturik-arautzea.

Egoera soziolinguistikoaren aniztasunak, gizarte-sail zabalek adierazten duten interesak, irakaslegoaren prestakuntza eta lanak duen garrantzi nagusiak honako Dekreto hau bi Atalburutan taxutzera daramate.

Guzti hau dela eta, Hezkuntza eta Kulturarako Sailburuaren proposamenaz eta Gobernuak 1983ko Uztailaren 11ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT: LEHENENGO ATALBURUA Klase-emankizunak

Lehenengo Atala.-Euskal Autonomi Elkartean kokatutako ikastetxeetan

Eskolaurre, OHO, BBB, UBI eta LHko irakasmailetan hizkuntza ofizialen erabilera Dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

Bigarren Atala.-Euskara eta gaztelania derrigorrezko irakasgaiak izango dira lehenengo atalean aipatutako irakasmailetako ikastetxe guztietan.

Hirugarren Atala.-1. Hizkuntza ofizialek irakaskuntza ez unibertsitarian izango duten erabilera Dekretu honen I eta II

Eraskinetan deskribatzen diren irakaskuntza elebiduneko A, B eta D ereduen araberakoak izango dira.

2. Edozein modutan ere, euskalduntze-prozesua hasi dutenei jarraipena garantizatuko zaie.

3. Hezkuntza eta Kultura Sailak lehen pasartean aipaturiko irakaskuntza elebiduneko B eta D ereduen ezarpena aurrera eramango du, irakaslegoaren ahalbideak eta Sail honek ezarritako euskalduntze-plangintza kontuan izanik, eta guraso edo tutore-talde batek aldez aurretik hala eskatu edo onartu ondoren, beti ere talde hau aipatu Sailak irakasmaila bakoitzerako zehazten dituen ratioen araberako talde bat gutxienez osatzeko ikasle-kopurura iristen bada.

4. Aurreko pasartean aipatutako ezatpena ikastetxeko klaustroaren eta

Zuzendaritza-Kontseiluaren eritzia eta kasuan kasuko irakasmailako

Ikuskaritza Teknikoaren txosten arrazoitua kontuan hartu ondoren egingo da.

Laugarren Atala.-Derrigorrezkoak diren beste irakasgai edo arloetarako erabili ohi diren erizpideak eta arauak erabiliko dira euskararen irakaskuntzan ere, bai ebaluazioan eta bai ikaslearen espedientean emaitzak jartzerakoan.

Bostgarren Atala.-OHOko bere ikasketak Euskal Herriko

Autonomi-Elkartetik kanpo hasita eduki edo bere ohizko egoitia

Autonomi Elkartean ez dutela egiazta dezaten ikasleei, euskara 'ikastea barkatu ahal izango die Hezkuntzarako Lurralde Ordezkariak, ikasleek, gurasoek edo tutoreek eskabide arrazoitua egin badute, eta kasuan kasuko irakasmailarako Ikuskaritza Teknikoak egindako txostena aldez aurretik jaso ondoren. Edozein modutan ere, ikasturtea hasi aurretik, edota, Autonomi Lurraldeaz kanpvtik etorria bada, ikastetxean sartu eta handik hilabete barruan aurkeztu behar da eskabidea.

Seigarren Atala.-Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu material didaktikoa dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten.

Zazpigarren Atala.-Irakaskuntza elebiduneko ereduen arabera bi hizkuntza, Ofizialetariko bakoitza edota bakoitzean irakasteko programa eta ordu-kopuruak Hezkuntza eta Kultura Sailak ezarriko ditu, irakasmaila desberdinetarako.

BlGARREN ATALBURUA Irakaslegoa

Zortzigarren Atala.-1. Jaurlaritzak euskaldundu ditzakeen lanpostu edo irakas-unitateetara sartzeko, orobat Dekreto hau indarrean sartu baino lehenago euskaldunduriko lanpostuetara sartzeko, 9. atalak ezartzen dituen baldintzak ezinbestean bete beharko ditu irakasleak.

2. A ereduko irakas-unitateetan ari diren irakasleek euskaraz ez dakiten kasuetan, 9. atalak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituen irakasle euskaldun batek emango du euskara irakasgaia.

3. Hezkuntza eta Kultura Sailak ezartzen duenaren arabera beteko dira euskal irakaspostuak.

Bederatzigarren Atala.-Euskara bera edo irakasgaiak euskaraz irakasteko, ondoko betebeharrak izango ditu edozein irakaslek:

a) Indarrean dagoen legeriak kasuan kasuko mailarako eskatzen duen titulazio akademikoaren jabe izatea.

b) Bi eskakizun hauetariko bat bederen betetzea:

- Hezkuntza eta Kultura Sailaren Irailaren 20ko 1.693/1982 Aginduak arauzkotzen duen Euskararen Gaitasun Agiriaren jabea izatea, edota

Agindu horren arabera baliokidatu edo konbalidatutako agiri edo diplomaren bat edukitzea, edo Agindu horrekiko balio-aitormenetariko bat eskuratua izatea. - Titulazio akademikoa euskara espezialitatean lortúa izatea.

c) Hezkuntza eta Kultura Sailak, indarrean dagoen legeriaren arabera, ezartzen duen heste edozein betebehar. Hamargarren Atala.-Irakaslegoa euskalduntzeko prestakuntza eta hobekuntza programak ondoko eredu hauen araberakoak izango dira:

1. Euskal irakaskuntzan arituko diren irakasleen hizkuntz gaitasuna lortzeko ikastaroak, Euskararen Gaitasun Agiria edo ordezkoa eskuratzeko eratuak.

2. Hainbat irakasgai euskaraz eman ahal izateko irakasleak trebatzeko ikastaroak.

ALDI BATERAKO ERABAKIAK

Lehena.-Dekretu honetan ezartzen diren betebeharrak hiltzen dituen irakaslegoa eduki arte, euskara benetan irakasgai gisa ematen den ikastetxe hatean eta gela batean ikasten duenean bakarrik sartuko da euskara ikaslearen espedientean. Bestelakoetan, euskararen ikastea barkatutzat dauka ikaslPak.

Bigarrena.-Behin-behingoz, Dekretu hau indarrean jarri eta handik bost urterarteko epean ondoko irakasle hauek euskara edo euskaraz irakatsi alnal izango dute:

a) 9. ataleko h) pasartean zehaztutako baldintzak ez bete arren

Dekretu hau indarrean jarri baino lehenagotik esandako irakaslanean dihardutenak.

b) Dekretu hau indarrean jartzerakoan erdarazko irakaslanean dihardutenak, baldin Hezkuntza eta Kultura Sailak euskal irakaslanerako onesten baditu, Sail honek horretarako antolatutako ikastaroak gainditu ondoren.

Edozein modutan ere, Hezkuntza eta Kultura Sailak aurreko pasarteetan aipaturiko irakasleei beharrezkoak diren baliabideak eskainiko dizkie, bost urteko epearen barruan "Euskararen Gaitasun Agiria" lortu ahal izan dezaten.

ERABAKI GEHIGARRIAK

Lehena.-Hezkuntza eta Kultura Sailak hitzarmenak egin ahal izango ditu EITBrekin eta beste komunikabideekin, entzun-ikusizko komunikabideen ahalbideak irakaskuntza ez unibertsitaria euskalduntzeko aprobetxatzearren.

Bigarrena.-Hezkuntza eta Kultura Sailak, Hizkuntz Politikarako

Idazkaritzarekin elkarlanean, irakaskuntza elebidunaren ereduen aplikazioan jasotako emaitzen kontrolerako beharrezko ikerketabideak ezarriko ditu.

Hirugarrena.-Hezkuntza eta Kultura Sailari baimena ematen zaio

Dekretu honen garapen eta aplikaziorako hehar izango diren erabakiak har ditzan.

ERABAKI DEROGATZAILEA

Dekretu honetan ezarritakoaren aurka legokeen maila bereko edo beheragoko beste edozein erabaki indargeturik geratzen da.

AZKEN ERABAKIA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983ko Uztailaren l lan.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza eta Kulturarako

Sailburua,

PEDRO MIGUEL ETXENIKE LANDIRIBAR. I. ERASKINA Eskolaurrean eta oinarrizko hezkuntza orokorrean

A eredua.- Irakasgai guztiak -euskara bera izan ezikoinarriz gaztelaniaz landuko dira. Euskara irakasgai eran beste edozein gai bezala emango da, Hezkuntza eta Kultura Sailak erabaki dezan ordu-kopurua eskainiko zaiolarik astero eginkizun horri. OHOko goi-mailetan beste irakasgaietako zenbait gai ere euskaraz landu ahal izango dituzte, baldin eta ikasleak beren euskara mailaz nahiko trebaturik baleude.

B eredua.-Bai gaztelania eta bai euskara, biak beste irakasgaiak lantzeko erabiliko diren hizkuntzak dira. Gaztelania, berez, irakurketa-idazketa eta matematika bezalako irakasgaietarako erabiliko da. Euskara beste arloetako gaiak lantzeko: experientziak, plastika eta dinamika bereziki. Euskara eta gaztelania irakasgai eran ere landuko dira, astero eginkizun horri Hezkuntza eta Kultura Sailak erabaki dezan ordu -kopurua eskaini beharko zaiolarik.

D eredua.-Irakasgai guztiak -gaztelania ezik-oinarriz euskaraz landuko dira. Euskara bera ere irakasgai moduan landuko da, astero eginkizun horri Hezkuntza eta Kultura Sailak erabaki dezan ordu-kopurua eskaini beharko zaiolarik.

Gaztelania, eskolako beste edozein irakasgai bezala emango da eskolaketaren hasieratik.

II. ERASKINA B.B.B., U.B.I. eta L.H.n

A eredua.-Irakasgai guztiak, Euskal Hizkuntza eta Literatura eta

Hizkuntza Berriak izan ezik, oinarriz gaztelaniaz emango dira.

Euskara irakasgai komun eta obligatorioa izango da, astero Hezkuntza eta Kultura Sailak ezarritako ordu-kopurua eskainiko zaiolarik.

Euskararen ezaguera-maila on bat eskuratu duten ikasletaldeekin zenbait gai euskaraz ere landu ahal izango dira.

D eredua.-Irakasgai guztiak, Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura eta beste Hizkuntza Berriak izan ezik, oinarriz euskaraz emango dira.

Euskara ere, gaztelania legez, irakasgai gisa emango da, horretarako

Hezkuntza eta Kultura Sailak ezarritako programa eta orduak jarraituz.


Azterketa dokumentala