Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 1987ko irailaren 15a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa
1989

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuaren 1987.eko Uztailaren 30eko AGINDUA, 1987.ean ospatzekoa den Euskadiko III. Argazki Lehiaketarako dei eginez...

Balore kulturalak eta artistikoak gazteenganatzeko beharra kontutan izanik, eta aurreko urteetan antolatutako ekintzei jarraiki.

Horren ondorioz,

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo atala.- 1987.ean ospatzekoa den Euskadiko III. Argazki

Lehiaketarako dei egitea.

Bigarren Atala.- Bertan, 16tik 30 urtera bitarteko gazteek eskuhartu ahal izango dute, baldin eta beren lurralde eremuan 1987.eko

Urtarrilaren 1a baino lehen erroldaturik badaude. Dagokion Udalak egindako errolda-agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.

Hirugarren Atala.- Lehiaketak honako modalitateok izango ditu:

a) Zuri beltzean. b) Koloretan.

Laugarren Atala.- Lehiaketak bi kategoria izango ditu: a) 16tik 20 urtera bitartekoentzakoa.

b) 21etik 30 urtera bitartekoentzakoa.

Bostgarren Atala.- Aurkeztuko diren obra guztiek oinarritzat hartuko duten gaia zera izango da: «Euskal Gazteria gaur».

Seigarren Atala.- Lehiaketagai izango diren argazkiak, 18x24 eta

40x50 arteko edo balio bereko formatoetan aurkeztu beharko dira.

Egile bakoitzeko gutxienez 3 eta gehienez 5 argazki aurkeztu beharko dira.

Obren atzekaldean eta leku agerian, aurkezten den obraren lema edo izenburua jarriko da.

Zazpigarren Atala.- Argazkiak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dute.

Zortzigarren Atala.- Obrak aurkezteko epea, honako Agindu hau

E.H.A.A.-n argitaratuko den egun berean zabalduko da eta 1987.eko

Azaroaren l3an itxiko da.

Bederatzigarren Atala.- Lanak, Kultura eta Turismo Sailaren Lurralde

Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dita. Gutunazal itxi batean, inskripzio buletina eta egilearen datu pertsonalak sartuko dira, gutunazalaren kanpokaldean berriz, Euskadiko III. Argazki Lehiaketa eta aurkezten diren lanen lema edo izenburua jarri beharko da.

Hamargarren Atala.- Epaimahaiaren osaketa, E.H.A.A.-ren bidez jakinaraziko da, Gazteria eta Komunitate Ekintzarako Zuzendaritzak horretarako emango duen Erabakian. Aurkeztutako obren aintzin-aukeraketa egin ondoren, Epaimahaiak dagokion ebazpena emango du, aurkeztutakoen artean obraren bat sarituz, edo hala balegokio, lehiaketa betegabetzat aldarrikatuz. Ebazpena, 1987.eko Abenduaren

31a baino lehen eman, eta Gazteria eta Komunitate Ekintzarako

Zuzendaritzaren Erabakiaren bitartez, E.H.A.A.-n argitaratuko da.

Hamaikagarren Atala.- Hautatuak izan ez diren obrak lehiatzaileen esku izango dira Kultura eta Turismo Saileko Lurralde

Ordezkaritzetan, Lehiaketa ebatsi eta ondorengo 15 egunetan. Epe hori igaro ondoren, egileek beren lanei uko egiten dietela ulertuko da.

Hamabigarren atala.- Lehiaketa honetan aukeratu nahiz irabazle suertatutakoek, 1988.an zehar ospatzekoa den estatu mailako »Los jóvenes vistos por los jóvenes« izeneko lehiaketan partehartuko dute, baldin eta deialdi horretako oinarri-arauei atxikitzen bazaizkie.

Hamairugarren Atala.- Epaimahaiak kategoria eta modalitate bakoitzeko hiru sari emango ditu, eta hauexek izango dira:

a) Kategoria:

1go Saria: 30.000,- Pzta. materialean. 2gn. Saria: 20.000,- Pzta. materialean. 3gn. Saria: 10.000,- Pzta. materialean. b) Kategoria:

1go Saria: 40.000,- Pzta. dirutan. 2gn. Saria: 30.000,- Pzta. dirutan. 3gn. Saria: 20.000,- Pzta. dirutan.

Hamalaugarren Atala.- Saritutako obren jabegoa Eusko Jaurlaritzako

Kultura eta Turismo Sailak izango du, argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea ere bere egingo duelarik.

Hamabostgarren Atala.- Lehiaketa honetan eskuhartzeak, honako oinarri-arauok onartzea dakar.

Gasteiz, 1987.eko Irailaren 3an Kultura eta Turismo Sailburua. JOSEBA

ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala