Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1990eko uztailaren 3a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2054

164/1990 DEKRETUA, ekainaren 19koa, Euskal Auto nomi Elkarteko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea garatuz Euskal Autonomi Elkarteko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretua aldatzen duena.

Martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 2. atalean, zera ezartzen da, Hezkuntzako

Sailburuak izendatuko duela Euskal Autonomi Elkarteko Eskola Kontseiluko

Lehendakaria, Kontseiluko kide direnen artetik; eta horri dagozkion funtsezko egitekoak ere zehazten dira bertan. Hori horrela izanik ere, bere egitekoak betetzeko eragimenari buruzko zehaztasunik ematen ez denez Dekretu horretan, beharrezkoa da, gabezia hori betetzea, Kontseiluak emankortasuna izan dezan.

Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko ekainaren 19an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 2. atala aldatu egiten da, honako era idatzita geldituko dela:

«2. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak izendatuko du Kontseiluko Lehendakaria, Kontseiluko kide direnen artetik. Bera izango da Euskal Autonomi Elkarteko Eskola

Kontseiluaren buru, batzarretako gaizerrenda finkatuko du, batzarretarako deia egin eta batzarrak gidatuko ditu, akordioak bete daitezenaren ardura izango du eta botaketei ebazpena emango die berdinketa eman dadinean. Kontseilua sortzeari buruzko

Legean Kontseiluari ematen zaizkion egitekoak betetzeari dagozkionetan, Kontseiluaren ihardunak bultzatu eta koordinatuko ditu. Era berean, aipatutako organu horren iharduera egokiek eska ditzan egitekoak ere, garatu beharko ditu.

Bere egitekoak betetzen ihardun dezan bitartean. aldibaterako langile bati dagokion soldata izango du, Euskal Autonomi Elkarteko

Administrazioko Zuzendarientzako ezarrita dagoen zenbateko berdinez.

Administrazioko Goi Kargudunei aplika dakizkiekeen Xedapenetan ezartzen dena izango da dedikazio eta inkonpatibilitate erregimena, inkonpatiblitatearen peko iharduna, Kontseiluko kide izendatua izatearen zergatiaren oinarriaren baldintza izan dadinean izan ezik».

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren AIdiZkaritan argitara dadin egunaren biharramunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1990.eko ekainak 19.

Lehendakaria. JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.

JOSE RAMON RECALDE DIEZ


Azterketa dokumentala