Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1990eko uztailaren 3a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura eta Turismoa
2058

AGINDUA, 1990.eko ekainaren 22koa, Kultura eta Turismo Sailburuarena, 1990.eko Euskal Letretako Merezimenduzko Saria emateko Epaimahaia osatze-moduaren eta horrek ebatzitakoaren berri ematen duena.

Euskal Letretako Merezimenduzko Saria sortzen zuen Kultura eta

Turismo Sailaren 1986.eko martxoaren 6ko (martxoaren 13ko EHAAn)

Aginduko 1. eta 4. atalek diotenaren arabera, Sail honek erabaki du aurtengo sarirako Epaimahaiaren osatze-modua eta horrek emandako ebazpena herri-argipideketara ateratzea.

Lehenengoa.- Epaimahaia honako modu honetara osatu zen:

Epaimahaiburua: Joseba Arregi Aranburu Jauna, Kultura eta Turismo Sailburua.

Epaimahaikideak: Josu Legarreta Bilbao Jauna, Euskararen

Sustapenerako Zuzendaria.

Miren Azkarate Villar Anderea, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenenan.

Itziar Turrez Agirrezabal Anderea, Deustuko Unibertsitatearen izenenan.

Pello Salaburu Etxeberria Jauna, Euskaltzaindiaren izenenan.

Juan Mari Lekuona eta Alfontso Irigoien Jaunak, Euskal kultur munduaren ordezkapenean.

Idazkaria: Carlos Aiestaran jauna.

Bigarrena.- Horrela eratutako Epaimahaiak, 1990.eko Euskal Letretako

Merezimenduzko Saria Aita SANTI ONAINDIAri emateko erabakia hartu zuen.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori. Gasteiz, 1990.eko ekainak 22.

Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala