Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1990eko uztailaren 3a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lana eta Gizarte Segurantza
2059

ERABAKlA, 1990.eko ekainaren 28koa, Lan Zuzenda riarena, zeinen bidez «Gatazkak erabakitzeko borondatezko prozedurei buruzko konfederazioarteko akordioak (ll. AURREHI.)» direlakoak erregistratzea eta argitaratzea xedatzen bait da.

C.C.O.C. 76/90 espedientea.

Zera ikusita: «Gatazkak erabakitzeko borondatezko prozedurei buruzko konfederazioarteko akordioak (Il. AURREHl.)» direlakoei buruzko aipatutako espediente hori, eta

Hau honela: Lan Zuzendaritza honetan, 1990eko ekainaren 25ean, eremutzat Euskal Autonorni Elkartea duten eta CONFEBASK enpresarien elkarteak eta ELA-STV, UGT eta CC.OO. zentral sindikalek 1990eko ekainaren 22an izenpetu zituzten direlako konfederazioarteko akordio horien testua aurkeztu zen.

Kontutan izanik: Langileen Estatutoari buruzko martxoaren 10eko 8/80

Legeko 90. atalean xedatutakoa betez, maiatzaren 22ko 1041/81 Errege

Dekretuak, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 2ko 39/81 Dekretuak, eta hori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduak eta Lan eta Gizarte

Segurantzarako Egitura Organikoa finkatzen duen ekainaren 16ko 240/87

Dekretuak xedatzen dutenarekin bat eginik, eta dagozkion izapideak egin ondoren, aipatutako Konfederazioarteko Akordio horiek erregistratzea eta argitaratzea bidezkoa dela.

Aipatu lege agindu horiek eta guztiek erabiltzeko diren gainerakoak ikusi ondoren,

Lan Zuzendariak honako hau ERABAKI DU:

1.- Hitzarmen Kolektiboen Euskadiko Erregistroaren Organu Nagusian inskriba dadila agintzea, eta hori izanpetzen duten enpresari elkarteari eta sindikatuei horren berri ematea.

2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatzea.

Gasteiz, 1990.eko ekainak 28. Lan Zuzendaria,

GENARO GOMEZ EGHEVARRIA.

GATAZKAK ERABAKITZEKO BORONDATEZKO PROZEDUREI BURUZKO

KONFEDERAZIOARTEKO AKORDIOAK (II AURREHI)

ATARIKOA

Autonomi kolektiboak geroz eta joko gehiago izan dezan, lan-harremanen sistema bultzatzea beharrezkoa dela uste dute akordio hau izenpetzen dutenek, hots, ELA, UGT eta CC.OO, alde batetik eta

CONFEBASK, bestetik.

Antolakunde hauen eritziz, autonomi kolektiboan areagotzeko, alderdi bien arteko elkarrizketa eta negoziaketa lan-harremanen sistemaren oinarrizko elementu lez hartzea eta bultzatzea, derrigorrezkoa da.

Printzipio-mailako erizpen horretatik abiatuz, lanalorrean gerta daitezen gatazkek, elkarrrizketari sozialen arteko akordioz finkatutako prozeduretan soluziobideak aurkitu ahal ditzaten, bideak ezartzea premiazkotzat jotzen dute antolakunde izenpetzaileek.

Horregatik, bada, antolakunde izenpetzaileek, Euskal Autonomi

Elkarteko langile eta enpresari gehiengoaren ordezkari direnez, gure lan-harreman sistemari, gatazkak erabakitzeko borondatezko prozedurak eskeintzeko iniziatiba eta erantzukizuna bereganatu behar dutela uste dute. Prozedurok, gaurregun, gatazka kolektiboak bakarrik hartzen dituztenarren, gatazka indibidualak ere har ditzakete, baldin eta gatazka indibidualak erabakitzeari buruzko akordioa gertatzeko prozesuak azken zoriontsua lortzen badu, izan ere, horri ekin nahi diote antolakunde izenpetzaileek.

Gatazkak erabakitzeko prozedurok indarra hartzeak, hainbat hitzarmenek alor honetan hitzarmenetako berdineango batzordeen alde izendatuta dituzten eskuduntzak baliorik gabe utzi ez ditzan, adierazi egiten da akordio horretan, batzordeok euren egitekoei ekingo dietela; hala ere, berdineango batzordearen iharduna aldibaterako mugatu behar dela uste dute antolakunde izenpetzaileek, akordio honetan itunepetutako gatazkak erabakitzeko prozedurez baliatzea eragozteko erabil ez dadin.

Elkarrizketari sozialen artean etengabeko negoziaketa eta elkarrizketarako erakunde instituzional bat ere badagoenez, Lan

Harremanetarako Kontseilua alegia, Kontseilu horrek, akordio horrek indarra hartu eta aurrera egin dezan giza-baliabideak eta baliabide materialak eskeiniko dituela uste dute antolakunde izenpetzaileek, azpiegitura sortu eta indartzeko.

Hori horrela, ELA, UGT eta CCOO, alde batetik eta CONFEBASK, bestetik, elkarren arteko ordezkotza eta gaitasuna aitortzen dute, eta akordio hauek izenpetzen dituzte Bilbon, mila bederatziehun eta larogeitamarreko ekainaren hogeitabian.

CONFEBASKeko lehendakaria

Izp.: Jose M. Vizcaino Manterola ELA-STVEKO idazkari nagusia Izp.:

José Elorrieta Aurrekoetxea Euskadiko UGTko idazkari nagusia Izp.:

Josu Frade Odriozola

Euskadiko CC.OO Konfederazio Sindikaleko idazkari nagusia

Izp.: Santiago Bengoa Bengoa.

GATAZKA KOLEKTIBOAK ERABAKITZEKO BORONDATEZKO PROZEDUREI BURUZKO

KONFEDERAZIOARTEKO AKORDIOA

1. ATALBURUA.- AKORDIOAK HARTZEN DUEN LUR-EREMUA

I. atala.- Akordioak hartzen duen lur-eremua Akordio honek hartzen duen lur-eremua Euskal Autonomi Elkartearena da.

II. ATALBURUA.- BERDINEANGO BATZORDEEK HITZARMENAK ETA ITUNEAK

INTERPRETATZEA ETA APLIKATZEA.

2. atala.- Hitzarmeneko Berdineango Batzordeen eskuduntza-eremua.

Hitzarmenen edo ituneren bat interpretatzeak edo aplikatzeak ekarri dituzten gatazka kolektiboak, eta horrek, efektiboki berdineango batzordea sortzea ekarri baldin badu, akordio honetan jarritako instantzaietara edo administrazioedo jurisdikzio-mailako prozeduretara jo aurretik, Batzorde horren erizpenpean jarri beharko dira.

3. atala.- Berdineango Batzordearen iharduna Batzordeak partehartzea idatziz eskatuko da hitzarmenean edo itunean izendatutako egoitzan edo, horren ezean, Lurralde Zerbitzuaren Batzordeko edozein kideri entregatuko zaio; horrek, gatazka lurralde bakar baten gainetikoa izanez gero, Zerbitzu Zentralari igorriko dio, berehalaxeko deialdia egin beharko duela honek.

Indarrean dauden arauei jarrai, gatazka kolektiboa aurkezteko legitimarurik daudenek eska dezatenean, eskatu zaion interpretazioa edo aplikazioa egin beharko du batzordeak.

4. atala.- Berdineango Batzordearen erabakia Berdineango batzordeak, hitzarmenak edo ituneak eskura diezazkion egitekoen kaltetan gabe, gatazkok ebazteko egitekoa izango beregain, alderdi bakoitzeko gehiengoz hartutkao erabakiz gauzatuko duelarik.

Hartutako akordioa indarrean jartzeko nahiko izango balitz alderdi bakoitzaren gehiengoa, hitzarmenean edo itunean jaso beharko da erabakia eta horrek dituen ondorio juridiko berdinak izango ditu, ofizialki inskribatu eta argitaratu beharko dela, beseterik erabakitzen ez baldin bada.

5. atala.- Berdineango Batzordearen aurreko prozedura amaitzea.

Batzordeak erabaki bat onartzea ez badu lortzen, edo eskabidea egin eta 30 egun igaro ondoren batzordeak ez badu aurkeztu bere erabakia erregistro ofiziaIean, Batzordearen aurreko izapideketa amaitutzat joko da, eta aktan jaso beharko da eta horren kopia eman interesatu guztiei.

Laneko oporraldia ez da kontutan hartuko aurreko idazatian aipatutako epeari dagokionez, baldin eta oporrok hitzarmenak hartzen duen eremurako orokorrak badira.

III. ATALBURUA.- GATAZKAK ERABAKITZEKO BORONDATEZKO PROZEDURAK.

6. atala.- Prozeduren helburua

Interesen gatazka kolektiboak, edo itune kolektiboa interpretatzeari edo aplikatzeari buruzkoak eta erabakitzeari edo enpresa praktikari dagozkienak, atal honetan ohartemandako kontziliazio, bitartekotza edo arbitraia prozeduren gai izan daitezke. Hitzarmena edo itunea inrerpretatzeari edo aplikatzeari dagokion zerbait izanik, eta aurreko atalburuan xedaturakoaren arabera derrigorrezkoa bada, berdineango batzordeari aurkeztu beharraren izapideketa bete beharko da.

7. atala.- Prozeduren kudeaketa.

Prozeduren euskarri izango diren lurralde zerbitzu bana sortu da

Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Historikoetan. Zerbitzuok, prozeduren ondoriozko idazkiak eskuratuko dituzte, zitazioak eta jakinerazpenak burutuko dituzte, sortutako agiriak erregistraruko dituzte, eta, orohar, prozeduren iharduera egokia bideratzeko eta errazteko behar diren egitekoez arduratuko dira.

KONTZILIAZlO PROZEDURA

8. atala.- Kontziliaziorako legitimatutako sujetoak. Gatazkaren beraren eremuan negoziaketa kolektibo batetan partehartzeko legitimatuta dauden sujeto kolektiboak egongo dira legitimaturik prozedura hau suspertzeko, akordio hau izenpetzen duten antolakundeen bidez eta dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztu beharko zuketen agiria antolakunde horiei aurkeztuz, zerbitzu horrek, lurralde bat baino gehiago hartzen baditu gatazkak, zerbitzu zentralera igorriko du; antolakundeek, akordio honetan oharternandako izapideak beteko dituzte agiria horrekin.

9. atala.- Kontziliazioa

Dagokion lurralde zerbitzuan agiria aurkeztuz emango zaio hasiera kontziliazio prozedurari, eta lurralde bat baino gehiago hartzen baditu gatazkak, zerbitzu zentralera igorriko du.

Agiriak adierazi beharrekoak:

- Gatazkaren xedea, nola sortu den eta izan duen garapena adieraziz, eta horren oinarri diren xedea eta argudioak. - Gatazkak haren gain eragina dueneko kolektiboa eta horrek hartzen duen lurralde eremua. - Gatazkak hartzen duen eremu beraren barruan, negoziaketarako legitimitatea duten kolektibo guztiak identifikatzea.

Sustatzailea denak edo direnek, beren aldetik, gehiengoaren ordezkaritza ez baldin badute gatazka barruan, lurralde zerbitzuko arduradunak, gehiengoa ren adostasuna bilatuko du alde bereko kideen artean prozedurari ekin ahal izateko.

Gehiengo hori lortu ondoren, gatazkan artez sartuta dauden alde bateko eta besteko kolektibo guztiei, gatazkan parte hartzen duten patrono erakundeetako eta sindikatu zentraleko edo zentraleetako ordezkariei dei egingo zaie, Kontziliazio Batzordea euren artean sortu dezaten.

Gatazkaren eremuaren barruan negoziazio batzordea osatzeko hainbateko gaitasuna guztien artean dutenek parte hartzen baldin badute, gauzatu egingo da Kontziliazioa, dagokion akta izenpetuko dela eta

Kontziliazio Batzordea sortuko dela ondoren. Era berean, bitartekaria izendatuko da zerbitzuko arduradunaren laguntzaz. Guztien adostasunezko akordioa ez lortzea gertatuko balitz, dagokion lurralde zerbitzuak, biratekarien zerrenda inpar bat aurkeztuko luke eta, zerrenda horretatik, bai alde batekoek eta bai bestekuek, %60ko gehiengoz, izenak kenduko dituztela izen bakarra gelditu arte.

10. atala.- Konziliazioari amaiera ematea. Kontziliatzaileak, izendatua izan ondoren, dei egingo dio Kontziliazio Batzordeari hiru asteguneko gehienezko epearen barruan. Era honetan emango zaio amaiera izapideari:

- Alderdiak bat etortzea, prozeduran parte hartzen dutenen ordezkarien %60aren adostasuna lor dadinean eta guztientzako indarra duen hitzarmen kolektibo baten indarra izango lukeela horrek, honako baldintza hau eman dadinean: Onartu dutenen guztirakoa, kategoria hori emateko hainbatekoa izan dadila gatazkak hartzen duen eremu barruan. Horretarako, erregistratu eta argitalpen ofiziala egingo da. - Alderdiak bat ez etortzea. Aktan jasoko da hori. - Arbitraia edo bitartekaritza prozedurari ekitea, alderdiek onartzea. Azken kasuan, izendapenaren gai izan den bitartekariak, artekaritza lana hartuko du, kontrako akordiorik hartzen ez baldin bada behintzat. - Kontziliazio Batzordearen lehenengo batzarra egin zenetik 15 egun igarota izatea, aurrean aipatu diren kasu bat bakarra ere eman gabe.

BITARTEKARITZA PROZEDURA

11. atala.- Bitartekaritzarako lege indarra dutenak. Gatazka batek hartzen duen eremuaren barruan. hitzarmen kolektibo batetan parte hartzeko legezko indarra duten kolektibo batek edo batzuk izango dute lege indarra Bitartekaritza prozedura sustatu ahal izateko, akordio honen izenpetzaile diren erakundeen bidez. Lurralde zerbitzuan aurkeztu beharreko agiria erakunde horiei aurkeztuko zaie. Lurralde zerbitzuak, zerbitzu zentralera bidaliko du agiri hori lurralde baten baino gehiagoren gain eragina baldin badu gatazkak eta akordio honetan ezartzen den bideetan jarriko da aipatu den agiri hori.

Gatazkan parte hartzen duen alderdi bakoitzaren ordezkaritzaren gehiengoa sustatzaileak edo sutatzaileek ez izatea gerta dadinean, lurralde zerbitzuko arduradunak, alderdi bakoitzaren gehiengoaren adostasuna eskatuko die gainontzekoei eta, adostasuna ematen baldin bada, bitartekaritza eman dadineko bateratutako agiria izenpetuko da.

12 atala. - Bitartekaritza eskabidea

Gatazkan parte hartzen duten alderdi bakoitzaren ordezkarietatik gehienek izenpetutako agiri bat dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztuz emango zaiu hasiera bitartekaritza prozedurari. Lurralde zerbitzuak, zerbitzu zentralera bidaliko du, lurralde baten baino gehiagoren gain eragina baldin badu gatazkak.

Honako hauek jasoko dira agirian:

- Gatazkaren edukina, jatorria, nahiaren garapena eta oinarritzat hartzen diren zergatiak zehaztuz. - Gatazkak eragina dueneko kolektiboa eta hartzen duen eremua. - Gatazkak hartzen duen eremu berean, negoziaketarako lege indarra duten kolektibo guztien identifikazioa.

Lurralde zerbitzuak, dei egingo die legezko partaide guztiei, laster azaldu daitezela eskatuz. Aurkezten direnek, bitartekaria izendatuko dute zerbitzuko arduradunaren laguntzaz. Guztien adostasunik lortzen ez baldin bada, birartekarien zerrenda inpar bat aurkeztuko du dagokion Iurralde zerbitzuak, bai alderdi batekoek eta bai bestekoek, %60ko gehiengoz, izenak kenduko dituztela izen bakarra gelditu arte.

10. atalean ezartzen den bideari jarraituz emango zaio hasera bitartekaritza prozedurari.

13. atala. - Bitartekaritza prozeduraren izapideketa.

Izendatua izan dadineantxe emango dio hasera bere, lanari bitartekariak. Bitartekariak egokitzat jo ditzan izapideak burutuz garatuko da prozedura eta bere lana burutzeko beharrezkotzat jo dezan informazioa bilatuko du. Parte hartzen duten guztien entzutealdi-eskubidea bermatu beharko da beti, berdintasun eta kontradikzio printzipioari eutsi behar zaio eta ez dadila eman indefensiorik.

14. atala.- Epea bukatu baino lehen, Bitartekaritza amaitzea.

Epea bete baino lehen amaitu ahal izango da bitartekaritza, parte hartzen duten hainbatek, arrazoi eta guzti, hori uztearen erabakia hartu dezatenean eta, gainontzekoen ustetan eta, hori ezean, bitatekariaren ustetan, horri eustea onurarik gabekotzat jo dadinean.

Era berena, bitartekaritza beste gabe amaitu egingo da, lehen ematen ez ziren grebak sortzea gerta dadinean bitartekaritza egite garaian, bi alderdiek, alderdi bakoitzaren gehiengoz, prozedurari jarraitzea erabaki dezatenean izan ezik.

15. atala.- Bitartekaritza amaitzea.

Bitartekariaren proposamena, arrazoi eta guztizkoa izango da eta izendatua izan zeneko egunetik hasi eta hilabeteko gehienezko epearen barruan emango da horren berri.

Idatziz egin beharko den proposamena, parte hartzen dutenek onartzean edo horri uko egitean amaituko da bitartekaritza prozedura. Hala ere, onartu egiten dutela ulertuko da, berri eman zen egunaren biharamunetik hasi eta bost eguneko epearen barruan, proposamenari uko egiten zaionaren idazkia bitartekariari aurkezten ez baldin bazaio lurralde zerbitzuan.

Proposamenari uko edin diotenak bertan aipatuko direneko azken akta idatziko du bitartekariak eta, ondorioz, zeintzuk gelditzen diren proposamenari atxikita.

Azken akta horren indarra, gehiengoarentzako indarra duen hitzarmen kolektibo batek duena hainbatekoa izango da, onartu dutenen guztirakoa, indar hori emateko hainbatekoa izan dadinean gatazkaren eremu barruan. Erregistratu eta publikazio otiziala egingo da.

ARBITRAIA PROZEDURA

16. atala.- Arbitraia eskatzea

Honako hau egin beharko da arbitraia eskatu ahal izateko, hau da, legezko sujetuek izenpetutako eta 8. atalean ezartzen denaren arabera izapidetutako sometimendu akta dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztu, gatazkak lurralde bat baino gehiagoren gain eragina baldin badu.

Legezko sujetu horien ordezkaritza nahikoa izango litzateke, eremu horren barruan gehiengoaren indarra emateko.

Honako hauek jasoko dira gutxienez sometimendu aktan:

- Gatazkaren edukina, jatorria, nahiaren garapena eta oinarritzat hartzen diren zergatiak zehaztuz. - Gatazkak eragina dueneko kolektiboa eta hartzen duen eremua. - Gatazkak hartzen duen eremu berean, negoziaketarako lege indarra duten kolektibo guztien identitikazioa.

Honako hauek ere jasoko dira:

- Arbitroaren lana mugatuko deneko arazo zehatzak. - Garatzen ari diren edo horietarako deialdia egin deneko grebaldietarako deiak edo jabearen aldetiko enpresa isketak bertan behera uztea, prozedurak iraun dezan bitartean fede onez jokatu eta legeak errespetatuko direnaren bi alderdien konpromezua. - Horretaz baliatu denaren erizpidea (eskubideak edo ekitatea). - Arazoei ebazpena emateko epailaritza edo administrazio bideei ez zaiela ekingo eta arbitroaren ebazpena bete beharrekoa eta betearazi beharrekoa dela onartzea. - Izenda dadin arbitroa edo ondoren zehazten den prozedurari jarraituz izenda dadinari men egingo zaiola.

Esanetaratze aktan izendapena egiten bada zein egiten ez bada, gatazkaren esparruan negoziatzeko legitimatuta dauden guztiei dei egingo die lurraldeko zerbitzuak, luze gabe guztiak batera bere aurrera ager daitezen. Agertzen direnak parte bilakatuko dira, eta esanetaratze aktari formalki atxikiko. Arbitrorik izendatu ez bada. esanetaratze akta hasieran aurkeztu dutenak eta horri atxiki zaizkionak aho batez izendatzen saiatuko dira, zerbitzuaren arduradunaren laguntzaz. Bat etortzea lortzen ez badute, 9. atalaren azken idazatian adierazi den sistema erabiliko da.

17. atala.- Arbitraia prozeduraren izapideketa. Izendatzen duten bezain laster hasiko da arbitroaren iharduera. Arbitroak berak egokitzat jotzen dituen izapideen araberako bilakaera izango du prozedurak. Parte egin diren guztiek entzunak izateko duten eskubidea bermatu egin beharko da beti ere, eta halaber berdintasun eta kontrakoa esateko eskubideak, ez dezan inor defendatzeko aukera galdu.

Arbitroak, parte batek hala eskatuta edo bere kabuz, egokitzat jotzen dituen ekintzak burutuko ditu eta bere zereginak burutzeko beharrezkotzat jotzen dituen argibideak jasoko ditu.

18. atala.- Arbitraia aurretiaz bukatzea.

Arbitroa, ebazpena eman aurretik, parteek, elkarrekin bat etorriz, gatazkari amaiera eman diezaioten ahaleginduko da uneoro, prozedura bukatutzat ematearren. Bat etortze hori izan badagoela esan ahal izango da eta eraginkortasun orokorreko hitzarmen kolektibo baten eraginak izango ditu baldin eta akordioa hartu dutenen kopurua aski handia bada eraginkortasun hori gatazkaren esparruan ezartzeko; horretarako, erregistratu egin beharko da eta ofizialki argitaratu.

19. atala.- Arbitraia bukatzea.

Arrazoiak azalduz eman beharko du arbitzoak bere ebazpena; arbitroa izendatu zenetik hilabete bat igaro aurretik jakinerazi beharko du ebazpen hori.

Arbitroaren ebazpenaren aurka arrazoi hauetakoren batengatik bakarrik tartejarri ahal izango da errekurtsoa: arbitraiaren esanetara jarritako gaietatik urrundu izanagatik, inor defentsarik gabe utzi izanagatik edo zuzentzako arbitraien kasuan legea edo Íege-doktrina hautsi izanagatik.

Ebazpenaren berri ematen denetik aurrera bost eguneko epea izango da aurkezteko, eta lurraldeko zerbitzuan aurkeztu beharko da; honek ondorengo idazatian adierazten den arbitraiarako epaimahaiari bidaliko dio.

Aho bateko izendapenez edo ordezkotzaz, edota bestela lurraldeko zerbitzuan egingo den zozketaz, zeinetara parteei dei egingo bait zaie, hiru arbitro izendatuko dira, parte hartu duena salbu utzirik.

Parteei entzungo diete horiek eta segidan emango dute ebazpena.

Errekurtsoa aintzat hartzen badute, konpondu egingo dute aurkitutako defektua. Konponketa hori egitea ezinezkoa gertatzen bada, arbitraia prozedura berri bati segidan ekitea erabakiko dute, aurrekoa baliogabetuz; holakoetan arbitro berria izendatuko da, 9. atalaren azken idazatian adierazitako sistemaren bidez, eta hori ezinezkoa gertatuz gero, errekurtsoa bideratu duten arbitroen artean zozketa eginez. Arbitroaren ebazpenaren eraginkortasuna indarrik gabe geratuko da errekurtsoa ebatzi arte.

Arbitroen ebazpen finkoek eraginkortasun orokorreko hitzarmen kolektibo baten eraginak izango dituzte; horretarako, erregistratu egin beharko dira Pta ofizialki argitaratu.

PROZEDUREN KUDEAKETA 20. atala.- Informazioa.

Hasten diren prozedura guztiei buruzko informazioa emango diete zerbitzu zentralak eta lurraldeetakoek akordio hau izenpetzen dutenei, eta baita horien azken emaitzaren berri ere.

21. atala.- Konfederazioarteko Akordioko Berdineango Batzordea.

Akordioa interpretatzea, ezartzea eta bertan aldaketak egitea hau izenpetzen duten erakunde sindikaIen, hots, ELA, UGT eta CC.OOen ordezkariek, beren ordezkapen mailaren arabera, eta CONFEBASKen ordezkariek -kopuru berean- osatuko duten Berdineango Batzordearen gain geratzen da.

Gutxienez ere urtean behin bilduko da Batzordea, akordioaren funtzionamendu ebaluatzeko eta egokitzat jotzen diren aldaketak egitearren.

Aho batez hartuko ditu erabakiak Berdineango Batzordeak.

22. atala.- Kontziliatzaile-Bitartekarien Kolegioa eta Arbitroena.

Kontziliatzaile-Bitartekarien Kolegio bat eratuko da eta beste bat

Arbitroena, akordio honetan araupetzen diren prozeduretan parte har dezaten.

Kolegio horietako kideak hau izenpetzen duten erakundeen ordezkarien aho bateko erabakiz izendatuko dira. Bi urtetik behin, izenpetzen duten erakundeetako bakoitzak bi kolegio harietako bi kideri uko egin ahal izango diote, batekoak eta bestekoak batera hartuta.

23. atala.- Lan Harremanetarako Kontseilua osatzeko eskabidea.

Hau izenpetzen duten erakundeek zera eskatzen diote Lan

Harremanetarako Kontseiluari, lurralde historikoetan Lurraldeko

Zerbitzu bana ezartzeko, eta baita Zerbitzu Zentral bat ere, giza-baliabideei, baliabide materialei eta baliabide ekonomikoei dagokionez behar bezala hornitua, akordio honetan ezarritako prozeduren kudeaketa bere gain hartuko duena.

Izenpetzen duten erakundeek, halaber, Kontziliatzaile-Bitartekarien eta Arbitroen Kolegioak ekonomikoki horni ditzaten eskatuko diote Lan

Harremanetarako Kontseiluari.

Azken xedapenetatik lehena

Berdineango Batzordearen eskuhartzea zein akordio honetan ezarritako izapideen arabera egindako Kontziliazio edo Bitartekotza ahaleginak

Kontziliazio ahalegintzat hartuko dira apirilaren 27ko 521/90

L.E.D.aren 153.1. atalean ezarritakoari dagokionez.

Azken xedapenetatik bigarrena

Greba kasuetan, prozeduren izapideketa presazko izaeraz egingo da.

Azken xedapenetatik hirugarrena

Sei hilabete igarotzen delarik hitzarmen kolektibo batetarako negoziaketak hasi zirenetik eta akordiorik lortzen ez delarik, gatazkako parteetako batetako gehiengoak, baldin eta azken 60 egunetan negoziaketarik izan ez bada, bitartekotza prozedura batetarako deia egin dezan eskatu ahal izango dio Lurraldeko

Zerbitzuaren arduradunari, eta deitutako gainerako sujetuek horretara bildu beharra izango dute, eta aurrera eramango da bertara biltzen direnen kopurua dena dela ere.

Bitartekotza prozedurara biltzea derrigorrezkoa izango da hitzarmen edo itun kolektibo batek, bertan adierazten diren gatazka kolektiboei buruz, espreski hala ezarri duenetan.

GATAZKA INDIBIDULAK EBAZTEKO BORONDATEZKO PROZEDUREI BURUZKO KONFEDERAZIOART'EKO

AKORDIOA Atal bakarra.

Hau izenpetzen duten erakundeak, Lan Harremanetarako Kontseiluan dituzten ordezkarien bitartez, eratzen denetik hasi eta gehienera ere urte beteko epean lan izaerako gatazka indibidualak ebazteko prozedurak aztertu eta proposatuko dituen Batzordea eratzera konprometitzen dira.


Azterketa dokumentala