Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1990eko uztailaren 3a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Merkataritza
2060

ERABAKlA, 1990eko maiatzaren 29koa, Industriako Bizkaiko Lurralde ordezkaritzarena, «lzurza-Mañaria Sarea» izeneko industri erabilpenetarako gas naturalaren banaketarko gas-hodiaren proiektuari dagozkion instalazioak eraikitzeko, Euskadiko Gas Baltzua, A.B.-ri baimena emateko dena.

Hau ikusita: «Gas naturalaren Izurza-Mañariako banaketa Sarea» izeneko proiektua eraikitzeari dagokion administrazio baimenaren eskean 48001-Bilboko San Vicente kaleko 8 zk.an, Edificio Albia 1-15. oinean egoitza duen Euskadiko Gas Baltzua, A.B.k eskatuta Eusko jaurlaritzaren industria eta Merkataritza Sailaren Lurralde

Ordezkaritza honetan hasitako espedientea.

Hauek ikusita: Ekainaren 15eko 10/1987 Legea, urriaren 26ko 2913/73

Dekretuz onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoaren Arautegia, utsailaren 25eko 378/77 Errege Dekretua eta uzeailaren 22ko 1775/67 dekretua eta horretan erabili beharreko gainerako Iegeria.

Industriako Lurralde Ordezkaritza honek. Industria eta Merkataritza

Saila organikoki eta funtzionalki berregituratzen zuen apirilaren 7ko

109/1987 Dekretuko 20. atalean ematen zaizkion eskuduntzen arabera, hau

ERABAKI DU:

Aurkeztu den proiektuarekin eta, informazio aldiaren ondoren egon den alegaziearen ondorioz egin den aldaketasekin bat eginik «lzurza-Mañaria Sarea» izeneko proiektuaren instalazioak eraikitzeko baimena ematea Euskadiko Gas Baltzua, A.B.ri eta baimen hori ondorengo baldintza hauei loturik gelditu dela:

1.- Urriaren 26ko2913/1973 Dekretuz onartutako Gas Erregaien Zerbitzu

Publikoaren Arautegi Orokorrak, 1976eko azaroaren 11ko Industri

Ministeritzaren Aginduz onartutako gasezko erregaien Sare eta

Estekaketen Arau eta Arautegiek eta 1983ko urriarea 26ko Ministeritza

Aginduak agintzen duten guztia bete beharko da beti.

2.- Baimenaren xede diren instalazioak ihardunean jartzeko epea hogeitalau (24) hilabetekoa izango da, eraginpeko finketaz jabetzeko egunetik hasita.

3.- Ingeniari Industriala den Rosa Ortiz Cirion andreak izenpetu eta

Ingenieri Industrialen Bizkaiko Elkarte Ofizialak 002545 zenbakiz

1989eko urriaren 5ean onetsitako «IZURZA-MAÑARIA» izeneko

Proiektuaren esanera gauzatu beharko dira Erabaki honen bidez baimentzen diren instalazioak:

a) Instalazioei buruzko azalpena:

Fundiciones Onena enpresarekikoan, Durango-11. Fasearen Sarean dagoen

V-44-0 erpinean du bere hasiera, Izurza udalerrian, eta amaiera

Fundiciones Mugarra enpresaren alboan, Mañaria udalerriakin duen mugan.

Hodiek, 4» (101,6 mm) eta 2» (50,4 mm) diametroko API-5L-GrB altzairuzkoak izango dira eta 2.131 eta 78 m. luzerakoak eta 3,58 mm. lodierakoak.

Zerbitzu unean izango duen gehienerako presioa 16 kg/zm2.

Aipatutako 4»ko sare orokorretik abiatuta, ondorengo estekagune hauek hasten dira:

- GALVANIZADOS IZURZA Y ESTAMPACIONES BIDEKO-rako estekagunea, hasiera V-29an 34 eta 7 m.ko luzerakoa eta 2n diametrokoa. - LAMIZUL-erako estekagunea, hasiera V-36an 7 m.ko luzerakoa eta 2» diametrokoa. - SIDEPAL-erako estekagunea, hasiera V-55ean 14 m.ko luzerakoa eta 2» diametrokoa. - FOSROC-erako estekagunea, hasiera V-56an 10 m.ko luzerakoa eta 2» diametrokoa. - FUNDIClONES MUGARRA-rako estekagunea, hasiera V-58an 6 m.ko luzerakoa eta 2» diametrokoa. b) Administrazio baimen honen xede diren insta laziotarako aurrekontua 18.154.213 pezetakoa da.

4.- Onartutako proiektuan dauden oinarrizko datuetan eraginik ekarriko dituzten aldaketak sartu ahal izateko, Lurralde Ordezkaritza honen baimena lortu beharko da.

5.- Aldez aurretik eta behar hainbat denboraz jakinerazi beharko dizkio Kontzesiodunak lndustriako Lurralde Ordezkaritza honi indarrean dauden xedapenen arabera kontzesioaren eremuan dauden instalazioetan egin behar diren saiakera eta aproba orokor edo zatikakoak.

6.- Lurralde Ordezkaritza honek, instalatze obrak amaitu ondoren, dagozkion saiakera eta aprobak egingo ditu eta ahalmena duen Goi mailako Teknikari batek izenpetu eta dagokion Elkarte Ofizialak onetsitako Obra-Zuzendariaren amaiera-egiaztigiri bat eskatuko du eta, agiri horretan konstarazi beharko da, aurkeztutako proiektuaren eta horretan bete beharreko gainerako Arau teknikoen arabera egin dela instalazioen eraikuntza eta muntaia.

7.- Behin-betiko onartua izan dadin eta Ihardunean jartzearen Agiria egin ahal izateko, Euskadiko Gas Baltzua. S.A.k instalakuntza amaitu denaren berri emango dio Lurralde Ordezkaritza honi eta eginkizun hori bete gabe ezingo da ihardunean jarri.

Ondorio horietarako, Lurralde Ordezkaritza honek, taiuketaren edozein aldetan kanalizazioak agertaraztea eskatu ahal izango du Erabaki honetan adierazten diren baldintza teknikoak betetzen dituen jakiteko.

8.- Erabaki honetako gainerako baldintzetan ezarritakoaren kaltetan izan gabe, baimentzen diren instalazioek ondorengo hau bete beharko dute:

Hodi bideetarako - 4 m.ko lur zerrendan, sare-taiuketaren luzeran eta simetrikoki golde lanak egitea debekaturik dago eta besteak ere bai 50zm. baino gehiagoko sakoneran. - Taiuketaren ardatzetik kontatzen hasi eta bi alboetarako 2 m.t'erdi baino gutxiagoko tarte batean zuhaitzak edo enbor altuko zuhaixkak aldatzea debekaturik gelditzen da.

Taiuketaren ardatzetik eta bere bi alboetarako bost (5) metro baino gutxiagoko bitartean, debekaturik egongo da etxe edo edozein eraikintza mota jasotzea nahiz eta behin-behingoa edo aldi baterakoak izan ez eta sarearen eta berari erantsitako elementuen ihardun on, zaintza eta iraunerazpenari kalte egin edo nahasketa sortzen dion gainerako ekintzarik ere ezingo da egin. Hala ere, kasu berezietan eta benetako arrazoiak direla medio, sarearen ardatzetik lehen esandako distantzia baino txikiagora eraiki beharra dagoenean, lehen aipatutako Lurralde Ordezkaritzari baimena eskatu ahal izango zaio eta horrek, horri dagozkion informeak jaso ondoren, erantzun bat emango dio. - Sor ditzaten kalteak ordainduz, instalazioak jartzeko, zaintzeko, iraunerazteko, konpontzeko edo berritzeko, sarrera librea izango dute langileek eta horretarako elementuek.

Obren gauzaketari darion behar bat bezala, partzela planoetan eta eraginpeko ondasun eta eskubideen bakarkako eta zehaztutako zerrendan finka bakoitzarentzat adierazten diren lurretaz jabetzea aldi baterako eta ondorengo ekintza hauek egiteko behar den aldirako:

a) Sarea eraikitzeko beharrezko izan daitezen pertsona, kamioi eta gainerako ibilgailuak ibiltzeko, pista edo bide bat ezartzea.

b) Zanjatik ateratako lurra uztea, sarea jarri ondoren lehengo lekura itzultzen den arte.

c) Sarearen eraikitze, iraunerazte eta konponketa lanetan erabili beharreko material eta elementuak bertan edukitzea.

9.- Ezarritako baldintzak ez direla bete azal dadin unean, aurkeztutako xehetasunak oker daudelako edo hori bidezko egiten duen aparteko beste arrazoiengatik, Autonomiako Administrazioak beretzat gordetzen du baimena indarrik gabe uzteko eskubidea.

Obrak egiteko beharrezko izan daitezen udal eta probintzia edo beste mailetako ahalmenen baimen eta haizugoen kalterik gabe eta horietatik berezian ematen da baimen hau.

Indarrean dagoen Administrazio Prozeduraren Legeko 122 atalean eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat eginik erabaki honen aurka gorajotze errekurtsoa tartejarri ahal izango duzue Industria eta

Merkataritza Saileko Industria, Merkataritza eta Berregituraketa

Administrazioko Sailburuorde jaun txit argiaren aurrrean eta errekurtso hori hamabost eguneko epearen barruan arkeztu beharko da bere argitalpen egunetik hasita kontatu behar dela epe hori eta aipatutako Agintaritza horren aurrean edo Lurralde Ordezkaritza honen aurrean.

Bilbo, 1990.eko maiatzak 29. Lurralde Ordezkaria,

JAVIER MOLINERO GARCIA.


Azterketa dokumentala