Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1994ko ekainaren 9a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2081

160/1994 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Euskal Autonomi Elkarteko unbetsitateaz kanpoko ikstetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokiona.

Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko den uztailaren

3ko 8/1985 Lege Organikoak, Konstituzioak aitortzen eta babesten duen hezkuntzarako eskubideaz ikasleek baliatzea arautzean, oinarrizko eskubide eta betebeharren multzo bat ezartzen du eta horiek osatzen dute aipatutako oinarrizko eskubide haren funtsezko muina.

Beste xedapen arauemaile batzuk, Oinarizko eskubide eta betebeharretatik sortzen diren aldeak zati batean arautzen dituzte, esaterako, Euskeraren Erabilpena arauzkotzeko den azaroaren 24ko 10/1982 Legeak eta Euskadiko Eskola-Kontseiluei buruzko urriaren

28ko 13/1988 Legeak, gero, lege horiek, dagozkien araudi eta osagarrizko xedapenen bidez garatu ziren.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren

19ko 1/1993 Legearen 15.1 atalak, Euskadiko

ESKOLA-KONTSEILUAK informea eman ondoren, baimena ematen dio Jaurlaritzari ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzeko dekretu bidez, beti ere, ikaslegoko norbanakoen eta taldeen eskubideak errespetatuz.

Dekretu honek, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleei dagozkien eskubide eta betebeharrak era sistematuan jasotzen eta garatzen ditu eta, Eskola-elkarteko kideen kontrolmekanismoak jarriz, eginkizun horiek betetzen direla bermatzen du.

Halaber, ikaslegoaren disziplinaaraubidea arautzen du dekeretu honek, Arau-hausteak eta horiei dagozkien zigorrak tipifikatzeari ekinez, bai eta edozein zigortzearaubideri eskatu behar zaizkion gutxienezko bermeak betetzea ziurtatuko duen jardunbide egoki bat ezarriz.

Bai dekretu hau eta, beren arautegiaren bidez ikastetxe bakoitzak gauzatu behar duen dekretu horren garapena ere, gure gizartearen baloreek eta hezkuntzajardun guztia gidatu behar duten printzipioek markatutako eremuaren barruan sartu, interpretatu eta aplikatu beharko dira. Ikastetxeak, elkarrekin bizi diren unitateak dira, elkarte demokratikoak eta, hezkuntza sistemak sustatu behar dituen baloreetan oinarritu behar du eskolako elkarbizitza horrek. Horrela, askatasuna, errespetua, tolerantzia, integrazioa, partehartzea edo kritikarako gaitasuna bezalako printzipioek izan beharko dute ikastetxeen bizitza arautuko duten elkarbizitzarako eta disziplinarako arauak eta esparru hori zuzenduko dituztenak. Bestalde, eskubideen eta betebeharrenjarduna zehazteko giltzarrieragileak, ikastetxeak bakarrak hartu ahal izango ditu, hau da, ikasleen edadea edo beren gizarte- edo familiingurumaria.

Horrela, dekretu honen xede diren ikaslegoaren eskubide eta betebeharrak araupetzea lortzeko, demokrazi printzipioen arabera, oinarrizko helburua den elkarbizitzeharremanei laguntza ematea lor dezan, ikastetxe guztiek, beren ikasleek bizi duteneko ingurumaria,

Eskola-elkarteko kide desberdinen eskubide eta betebeharren izaera elkarreraginezko eta osagarrizko izaera eta edozein ikasketak duen izaera progresibo eta sistematikoa ere kontutan hartu beharko dute, eta, beraz, eskubideaz baliatzea eta eginkizunak betetzea ere.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko EskolaKontseiluak informea eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1994ko apirilaren 19an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

I. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleei aplikatuko zaie dekretu hau.

2. atala.- Ikasle guztiek eskubide eta betebehar berdinak dituzte. Horietan jardutea, edadeari eta egon daudeneko irakaskuntzen ziklo edo mailari egokituko zaio.

3. atala.- Hezkuntzarako eskubidea arautzeko den uztailaren 3ko 8/1985 L.O.ak, hezkuntzasistemaren antolamendu orokorrerako den urriaren 3ko 1/1990

L.O.ak eta euskal eskola publikoaren otsailaren 19ko

1/1993 Legeak hezkuntzajardunari ematen dizkioten helburuen esparruan burutuko da eskubide eta betebehar horien jarduna.

4. atala.- 1.- Hezkuntzako gizartearen gainerako kideen eskubideak aitortu eta errespetatzearen kaltetan izan gabe baliatuko dira beren eskubideez ikasleek.

2.- Eskola-elkarteko kide guztiek dekretu honetan jasotako ikasleeskubide guztiak aitortu eta errespetatu egin beharko dituzte.

5. atala.- Hezkuntza administrazioak eta ikastetxeetako agintedun organoek, beren eskuduntzaeremuen barruan, ikasleen eskubide eta betebeharrak egoki erabili eta Zehatz-mehatz gordeko direla bermatuko dute.

II. ATALBURUA

IKASLEEN ESKUBIDEAK

LEHENENGO SEKZIOA

KALITATEZKO HEZKUNTZA INTEGRALERAKO

ESKUBIDEA

6. atala.- 1.- Beren nortasunaren garapen osoa emango dien heziketa bat hartzeko eskubidea dute ikasleek. Horretarako bideratuko dira beti ikastetxeen curriculumdiseinuak, hezkuntza- eta curriculumproiektuak eta halaber, irakaskuntzako programazio orokorra ere.

2.- Aurreko idazatiak aipatzen duen heziketak ondorengo hauek hartzen ditu:

a) Eskubide eta askatasunen errespetuan hezitzea eta elkarbizitzako demokraziaprintzipioen barrauan, tolerantzia eta askatasuna erabiliz.

b) Lanerako ohitura intelektual eta teknikoak hartzea, halaber zientzia, teknika, gizadi, historia eta estetika mailako ezagutzak ere.

c) Nortasuna askatasunean garatzea eta demokraziazko elkarbizitza ahalbidetuko duten balioetan oinarrituz osabetezko heziketa ematea ikasleei.

d) Irakasleek, beren historia eta kultura ezagutuz,

Euskal Herriko kide diren aldetik, beren geografi, gizarte eta ekonomi eta kultur ingurumarian sustraitzea sustatuz beren kultur nortasuna aurkitzea.

e) Ikasle guztiek, baldintza berdinetan, derrigorrezko irakaskuntza aldia bukatzean, bi hizkuntza ofizialen ezagutza praktikoa izatea, horrela, euskeraren erabilpena indartuz eta normalkuntzari laguntza emanez.

f) Afektibotasunaren garapen armonikoa, autonomia pertsonalarena, autoestimarena eta besteekin harremanetan izateko gaitasunarena.

g) Lanbidezko ekintzak, intelektualak eta ludikoak gauzatzeko gaitasuna.

h) Osasunaren babesa eta gaitasun fisikoen garapena ziurtatuko duen hezkuntza.

i) Irakaskuntzaren kalitatea hobetuko duen parte hartzea.

j) Bakerako, askatasunerako eta herrien arteko elkarlan eta solidaritaterako heziketa.

3.- Bere ahalmenak osoro garatu ahal izateko, ikaslegoaren adinari eta heldutasunari egokituko zaio eskola jardunaldiaren barruan lana antolatzea. Horretarako, eskolajardunaldia antolatzea, besteak beste, ikaslegoaren proposamenak eta interesak kontuan harturik egingo da. Gai horri dagokionez, ikasleek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte beren ordezkarien bitartez.

7. atala.- 1.- Ebaluaziorako zein erizpide egongo den eta ikasturte edo eskolaziklo bakoitzean gainditu beharreko gutxienezko helburuak ezagutzeko eskubidea dute ikasleek. Irizpide horiek, ikastetxeko curriculumproiektuaren barruan egongo dira, zentru bakoitzean ikasturtea hasteko unean ezagutarazi beharko dira eta indarrean dauden ikasketa-planekin eta ikastetxeari aitortzen zaion autonomia gauzatzerakoan hartzen dituen aukerekin bateragarriak izan beharko dute.

2.- Jarduera akademikoen eta ebaluazio partzialen edo azkenekoen kalifikazioei buruzko argibideak eskatzeko eskubidea dute ikasleek edo beren guraso edo tutoreek.

3.- Ikastetxeek beren antolamendu- eta funtzionamenduaraudietanedo barne araubidean ezarritako jardupidearen arabera, ikasleek edo beren legezko ordezkariek erreklamazioak egiteko eskubidea dute aipatutako abaluazio horietako kalifikazioen aurka.

8. atala.- 1.- Beren kontzientziaskatasuna eta ideologi, erligio-, etika- eta moral- uste sendoak errespeta dakizkiela eskatzeko eskubidea dute ikasleek halaber, horiekiko intemitatea ere.

2.- Honako hauek izango dira bermatuko dutenak eskubide horretaz baliatzea:

a) Legeordenamenduan agindutako mugen barruan gauzatuko den adierazpenaskatasunaren kaltetan izan gabe, ikaslegoaren propaganda- edo ideologimanipulazioa saihestuko duen irizpide objektiboetan oinarritutako irakaskuntza ematea.

b) Ikasleen gaitasun eta jarrera kritikoa sustatzea.

c) Legez agindutako baldintzen barruan, ikasleek, edo beren guraso edo tutoreek beren semeentzat, nahi dezaten erligioirakaskuntza aukeratzea.

d) Matrikulazioa egin aurretik, ikastetxearen hezkuntzaproiektuariburuzko edo, hala bada, beren titularrek hori jarri duten kasuan, ikastetxearen idearioari buruzko informazioa.

9. atala.- 1.- Beren osotasun fisiko, psikiko eta morala eta beren duintasun pertsonala errespetatuak izateko eskubidea dute ikasle guztiek eta inola ere ezingo zaie tratu laidogarri edo degradatzailerik eman ez eta tratu txar fisiko edo morala duten zigorrik eman ere.

2.- Beren jardun akademikoa segurtasun eta higiene baldintza egokietan garatuko denaren eskubidea dute ikasle guztiek.

3.- Ordenamendu juridikoaren esanera, Hezkuntza

Administrazioak eta bere Zerbitzuek dituzten informaziorako beharrei erantzutearen kaltetan izan gabe eta ikaslearekiko tratu txarra edo adin txikikoen babeserako legeek ezartzen dituzten egin beharretako beste edozein ez-betetzeak bere baitan daukaten inguruabar guztiak eskuduntza duen agintariari jakinarazi beharraren kaltetan izan gabe, ikasleen inguruabar pertsonal eta familiarrei buruz izan dezaten infomazio guztia barruan gordetzeko obligazioa dute ikastetxeek.

10. atala.- 1.- Beren gaitasun, ezagutza eta ahalmenen arabera, beren erabakiaskatasuna ziurtatuko duen eskola-, bokazio- eta lanbideorientabidea hartzeko eskubidea dute ikasleek. Horretarako, Euskal Eskola

Publikoari buruzko Legearen 4 f) atalak ezartzen duen esparruan, bere inguruko enpresa publiko eta pribatuekin harremanetan jarri ahal izango dute ikastetxeek, ikasleei lanmundua ezagutzea eta bertara heldu ahal izateko hartu beharko duten lanbideprestakuntza errazteko, enpresa jakin batean, publikoan zein pribatuan, egindako lanpraktikak, ikasleek hartzen dituzten ikasketekin bat etor daitezen bermatuz.

2.- Aurreko idazati horretan aurrikusten diren ondorioetarako, dagozkien bixita eta heziketajardunak programatuko dituzte ikastetxeek.

BIGARREN SEKZIOA

ESKOLA BERDINTZAILE BATERAKO ESKUBIDEA

11. atala.- 1.- Hezkuntzako maila desberdinetara heltzeko aukera beretarako eskubidea dute ikasle guztiek.

Derrigorrezkoak ez diren mailetan, aprobetxamendu nahikoatik edo ikasketarako bere gaitasunetatik sortzen diren mugak bakarrik izango dituzte.

2.- Aukera-berdintasunerako honako hauek erabiliko dira:

a) Jaiotza, arraza, hizkuntza, sexua, ekonomiamaila, gizartemaila, politika-, moral- edo erligiomailako uste sendoak direla bide bereizkeriarik ez egotea, ez eta urritasun fisiko edo psikikoengatik ere edo beste edozein egoera pertsonal edo sozialagatik ere.

b) Aukeren benetakoa eta efektiboa den berdintasuna bermatuko duten neurri positiboak jartzea.

c) Integraziorako hezkuntzapolitikak gauzatzea eta hezkuntza-behar berezientzako erantzunak.

12. atala.- 1.- Aukeren benetako berdintasuna bermatuko duten baldintza egokiak sortzeko, familia, ekonomia, gizarte eta kultura mailako urritasunak konpentsatzeko beharrezko izan daitezen laguntzak hartzeko eskubidea dute ikasleek.

2.- Eskubide hori bermatu egingo du HezkuntzaAdministrazioak, ikasleen beharrei egokitutako politika bat ezarriz eta integraziorako eta laguntzarako hezkuntzabeharberezietarako hezkuntzapolitikak ezarriz.

3.- Gizarte, kultura eta ekonomikoki bereziki behartsua den ikaslegoaren beharrei erantzuteko, Euskal

Eskola Publikoari buruzko Legearen 10. eta 68. ataletan finkatutako mugen barruan, beste zerbitzu publiko eta komunitarioekin harremanak eduki ahal izango dituzte ikastetxeek.

13. atala.- 1.- Familiako zorigaitzaren edo istripuaren kasuetan, Gizarte Segurantzaren gaietan legedian agindutako mugen barruan, babes sozialerako eskubidea daukate ikasleek.

2.- Familiaezbeharra, istripua edo eritasun luze bat jasaten duten ikasleek, egiten ari diren ikasketetan jarraitzea edo bukatzea ezinezko gerta ez dakien, agintari publikoek ezarriko dituzte dagozkien baldintza akademiko edo ekonomikoak. Derrigorrezko ikasketen mailak egiten ari diren ikasleek, kasu horietan, beren eskolaemankortasuna ziurtatzeko beharrezko izan dadin laguntza hartzeko eskubidea dute.

3.- Agintari publikoek, gizarte babesaren beharra duten ikasleak jasotzen dituzten familiei laguntzak ematea sustatu egingo dute .

4.- Mediku eta ospitale sorospena familia barruan beteta ez daukaten ikasleek, indarrean dagoen legegintzak agintzen dituen moduetan, osasunbideonura izango dute.

14. atala. 1.- Istripu edo gaixotasun luze bat gertatzen bazaie, beren ikastetxearen bitartez edo urrutiko hezkuntzako ikastetxe ofizialen bitartez, istripu edo gaixotasun hori oztopo gerta ez dakion beren eskolaerrendimenduari, beharrezko laguntzarako eskubidea izango dute derrigorrezko ikasketak egiten ari diren ikasleek.

2.- Ikasketen jarraipena soldadutza edo ordezkatzeko zerbitzu sozialarekin batera egin ahal izateko, dagozkion neurriak eratuko ditu Hezkuntza Administrazioak, zerbitzu horiek uzten duten neurrian. Klasetara joatea ezinezkoa gertatzen bada, matrikula Urrutiko

Hezkuntzako ikastetxe batera aldatzeko posibilitatera bideratuko da ikaslea.

HIRUGARREN SEKZIOA

PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

15. atala.- 1.- Ikasleek, Hezkuntzarako eskubidea

Arautzeko den uztailaren 3ko 8/1985 L.O.an, lege hori erabiltzeko araugintzan eta otsailaren 18ko Euskal

Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legean agindutako moduetan, ikastetxeen funtzionamenduan eta bizitzan, horien eskolajardunean eta kudeaketan parte hartzeko eskubidea dute.

2.- Ikasleek, Euskal Eskola Publikoari buruzko

1/1993 Legean, uztailaren 6ko 201/1993 Dekretuan eta ikastetxe bakoitzeko antolakuntza eta funtzionamendurako araudian ezarritakoarekin bat eginez, ikastetxe publikoetako organo gorenetan parte hartzeko eskubidea dute.

Halaber, Hezkuntzarako Eskubidea arautzeko den uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta ikastetxe bakoitzaren barne erregimenaren araudian agindutakoaren arabera, itunpeko ikastetxeetako ikasleek eskola kontseiluetan parte hartzeko eskubidea izango dute.

3.- Ikastetxe (publiko edo itunpeko pribatua) bakoitzak, bere antolamendurako eta jardunerako araudian edo barne araubidean ezar dezan partizipazioorgano espezifikoko kideak, bigarren mailako edo baliokideko irakaskuntza egiten ari direneko ikastetxean matrikulatutako ikasle guztien artean, zuzeneko eta ixilpeko sufragioan hautetsiak izan beharko dute.

Lehen mailako ikaslegoa duten ikastetxeetan, antolamendurako eta jardunerako arautegiak ezarri ahal izango ditu ikasleen adinerako egokientzat jo ditzan parte hartzeko mekanismoak.

4.- Ikastetxe (publiko edo itunpeko pribatua) bakoitzak, bere antolamendurako eta jardunerako araudian edo barne araubidean ezar dezan partizipazioorgano espezifikoaren osaeran, beti ere, ikastetxean egon daitekeen aniztasuna ete bereberea duen operatibitatea errespetatu egin beharko dira.

5.- Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 39. atalean agindutakoarekin bat eginik, ikastetxe bakoitzeko antolamendurako eta jardunerako arautegiak ikasleek parte hartzeko organo espezifikoari jartzen dizkion egitekoen artean, ondorengo hauek sar daitezke:

a) Goreneko organoan egongo diren ikasleen ordezkariei aholkularitza laguntza ematea, odezkatzen dituzten ikasturte, maila, espezialitate edo lanbidefamilia bakoitzaren problematika hel araziko zaizkiela.

b) Bere iniziatibaz edo aipatutako taldeko organoak eskatuta, ordezkatzeorgano gorenerako proposamenak prestatzea.

c) Bereordezkatzeeremuetan tratatuak izan daitezen, hedakuntza emateko, ikastetxeko organo gorenaren bileretako gai zerrendari buruz informatuak izatea, halaber, hartu diren erabakiei buruz ere.

d) Ikastetxeko ikasle guztiei beren jardunei buruzko informazioa ematea.

e) Enpresetan praktikak egiteko hitzarmenei buruz informatuak izatea eta horien jarraipenean parte hartzea.

16. atala.- Ikastetxearenak diren arazoei buruz eta, oro har, hezkuntza sistemari dagozkienei buruz, parte hartzeko beren organo espezifikoko kideengandik eta ordezkatzeko organo goreneko edo Eskola Kontseiluko beren ordezkariengandik informazioa jasotzeko eskubidea dute ikastetxeetako ikasleek.

17. atala.- Elkarteak, federazioak eta konfederazioak sortuz, elkartzeko eskubidea dute ikasleek eta elkarte horiek Euskal Eskola Publikoaren Legeko 44. atalak aipatzen dituen laguntza- neurriak jaso ahal izango dituzte eta, halaber, kooperatiben gaietan legeetan adierazten diren moduetan, hezkuntzakooperatibak eratzeko eskubidea ere badute.

18. atala.- 1.- Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko den uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 8. atalean adierazitako moduan eta praktika horiek izan dezaketen hezkuntza balioa kontutan izanik, eskolako edo eskolaz kanpoko jardunetarako bildu ahal izango dira ikasleek ikastetxeetan, halaber, hezkuntza edo heziketa helburu bat eman dakiekeen beste batzuetarako ere.

2.- Bileretako eskubideaz baliatzeko, ikastetxeen antolamendu eta funtzionamendurako edo barne araubiderako araudiek arautuko dituzte: era, ordutegia (irakastordu eta irakatsi gabeko orduen posibilitateari begiratuz), bilerak egin daitezeneko gune eta tokiak (irakaskuntza/ikaskuntza jardun normalean izan dezaketen eragina kontuan hartuz) instituzioak merezi duten errespetua eta Eskola-elkarteko kide guztiek ere bai.

3.- Ikastetxeek, antolamendurako eta funtzionamendurako beren arautegietan finkatutakoaren arabera, ikasleen elkarteenak diren jardunetarako lokal egokiak eskainiko dituzte azpiegiturak ezartzen dituen mugen barruan eta jardun akademikoaren nahasketarik ez dagoen bitartean.

Ikastetxeko Zuzendaritzak, ahal daitekeenaren neurrian, beharren egokiketa bermatuko du eta eskainitako lokalen erabilpen zuzena, iraunkorki elkarteen erabilpenerako direnena eta kasuan kasuko erabiltzen direnena ere.

19. atala.-1.- Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu

Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren

1.3 atalean adierazitako moduetan, Espainiako Konstituzioaren

20.1.a) atalaren esanera eta elkarbizitzarako demokrazi printzipioen barruan, adierazpen askatasunerako eskubidea dute ikasleek eta beti ere, horretaz baliatzeak, gertakizun akademiko, kultural edo sozialen aurrean ezadostasunaren adierazpena hartzen du bere baitaneroO.

2.- Idatzizko adierazpenaskatasunaz baliatu ahal izateko, antolamendurako eta funtzinamendurako arautegiek edo barne araubidekoak arautuko dute eskubide horretaz baliatu ahal direneko era, guneak eta tokiak, beti ere, kontutan hartuko dela instituzioek eta eskolaelkarteko edozein kidek merezi duten errespetua.

3.- Bigarren mailako irakaskuntzaren alorrean, klasera ez joateko proposamen batez adierazten bada ezadostasuna, ondorengo baldintza hauek bete beharko dira:

a) Beti ere, ikasleen parte hartze espezifikoa artikulatzen duen organoak egin beharko du klasera ez joateko proposamena, bere iniziatibaz edo ikastetxean matrikulatutako ikasleen %5ek gutxienez edo legez eratutako ikasleen antolakuntzen, elkarteen, federakundeen edo konfederakundeen ordezkariek eskatuta.

b) Klasera ez joateko proposamena, behar bezala arrazoinatua, idatziz egingo da, deia egiten dutenek aurrikusitako eguna baino bi astegun lehenago gutxienez, nork konbokatzen duen, eguna, ordua eta programatutako ekintzak adieraziz. Salbuespenez, aste egun bat lehenago egin ahal izango da eta proposatzaileak behar bezala justifikatu beharko ditu presaren arrazoinak.

c) Ikasleen parte hartze espezifikoa egituratzen duen organoak, Zuzendaritzari eta ikastetxeko ikasleei berehala emango die proposamenaren berri.

d) Beren delegatu eta ordezkariek aurretik informatu ondoren klasera ez joateko proposamenaren edukieraz, ixilpeko botazioan eta erabateko gehiengoz ikasleek onartze edo ezestea.

e) Egindako botuketen aktak jaso egingo dira eta ikasleen parte hartzea egituratzen duen organoko kide batek izenpetuko ditu eta akta horietan hauek adieraziko dira:

- Bilera non egin den. - Zein ordutan hasi den. - Ikasleen kopurua, bileran egon direnena, baiezko botoak, ezezkoak, abstenzioak. - Botazioaren emaitza, klasera ez joateko proposamena onartzen den edo ezesten den adieraziz. - Zein ordutan bukatu den.

f) Ikasleen parte-hartze espezifikoa egituratzen duen organoaren lehendakariak, akta horiek berehala bidaliko ditu ikastetxeko Zuzendaritzara, ahal bada, hogeita lau ordu aurretik eta presatasun kasuan, hamabira murriztu ahal izango da.

g) Ikastetxeko Zuzendaritzak, jardunbide guztiaren berri emango dio ordezkatzeko organo gorenari edo ikastetxeko Eskola Kontseiluari eta, ondorengo idazati hauetan adierazitako ondorioetarako, organo hori izango da jardunbide hori beteko denaren bermatzaile.

4.- Klasera ez joateak, aurreko idazatian ezarritako eginkizunak betetzen direnean, disziplinaondorioetarako ez dira kontatuko baina, ikasleak adin txikikoak direnean, beren guraso edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie antolamendu eta funtzinamendu araudietan edo ikastetxeen barne araupidean jarritako bideetatik.

5.- Nola nahi ere, klasera ez joateko deiari erantzun nahi ez diotenei, dagokion irakaslegoak behar bezala zainduta, ikasgaietakoak diren lanak eginez ikasgelan egoteko eskubidea bermatuko die ikastetxeak.

6.- 3. idazatiak ikasleei aitortzen dien eskubideaz ikasle horiek baliatzeak, klasera ez joatearen eragina jasan duen programaren zatiaren azalpena errepikatu beharrik ez die ekarriko irakasleei.

III. ATALBURUA

IKASLEEN BETEBEHARRAK

20. atala.- Eskola-elkarteko gainerako kideek eskubide eta askatasunez baliatu ahal izatea errespetatu beharra dute ikasleek. Betebehar hori ondorengo eginkizunetan zehazten da:

a) Eskola-elkarteko kide guztien kontzientzilibertatea eta ideologi, erligio, moral eta etika mailako uste sendoak errespetatzea, halaber duintasuna, integritatea eta intimitatea ere.

b) Jaiotza, arraza, sexua, ideologia, hizkuntza, kultura, erligioa edo eritzia edo beste edozein zirkunstantzia pertsonal edo sozial dela bide, Eskola-elkarteko kiderik ez bereiztea.

c) Ikastetxeko hezkuntza-proiektua errespetatzea edo, egon badagoenean, bertako idearioa, indarrean dauden legeen arabera.

d) Ikastetxeko antolakuntzarako eta funtzionamendurako araudia edo barne jardunbiderako araudia betetzea.

e) Ikastetxeko ondasun higikaitzak eta instalazioak errespetatzea eta zuzenki erabiltzea.

f) Ikastetxeko irakaskuntzaren, eskolanorabidearen eta elkarbizitzaren garapenik onenari laguntza emateko asmoz, Eskola-elkarteko gainerako kideekin batera, parte hartzea eta aktiboki laguntzea.

g) Ikasle guztiek eta bakoitzak klasera joateko duen banakako eskubidea errespetatzea.

21. atala.- Ikastea ikasleen oinarrizko eginbeharra da eta horrek, bere gaitasun pertsonalen probetxamendua eta bere garapen pertsonal onena eta prestakuntza intelektual eta frofesionala lortzeko eman daitezen ezagutzen aprobetxamendua ere badakar. Egiteko orokor hori, ondorengo egiteko hauetan zehazten da:

a) Klasera joatea, eskolaegutegian erabakitako ekintzetan parte hartzea eta jarritako ordutegiak errespetatzea.

b) Ikasgelan irakaslearen azalpenei jaramon egitea eta proposatzen dituen ikasketalanak egitea.

c) Antolamendurako eta Funtzionamendurako Araudian edo ikastetxeen Barne Araubidean finkatutako erizpideekin bat eginik, irakasleek beren irakastelanean agindutako lanak egitea.

d) Ikaskideen lanerako beren jarduna errespetatzea.

IV. ATALBURUA

DISZIPLINAARAUBIDEA

LEHENENGO SEKZIOA

PRINTZIPIO OROKORRAK

22. atala.- 1.- Dekretu honen 27.4 atalean xedatutakoaren kaltetan izan gabe, dekretu honetan falta bezala tipifikatzen direnetakoak ez diren jokabide edo jarrerengatik ezingo dira zigortu ikasleak.

2.- Hezkuntzako beren eskubidean jardutea ezin galeraziko zaie ikasleei eta, derrigorrezko hezkuntza denean, beren eskolaketaeskubidea ez zaie galeraziko.

Horretarako, ikastetxeek elkarlana egingo dute Hezkuntza

Administrazioarekin eta administrazio horrek hartuko du ardura eskubide horiek gauzatzeko beharrezko diren baliabideak eskaintzeko ikasle zigortuari.

3.- Ikaslen integritate fisikoaren edo pertsonaduintasunaren aurkako zigorrik inoiz ere ez da ezarriko edo bere oinarrizko eskubideen aurka doanik ere.

4.- Dekretu honetan adierazitako zigorrak ematea, egindako falten heinekoa izan beharko du eta ikasleen hezkuntzajardunbidea hobetzeari laguntzea izango du azken helburutzat.

5.- Espedientea izapidetzeko edo zigorrak jartzeko eskuduntzadun organoek, espediente hori izapidetzerakoan edo, hala dagokionean, zigorra neurtzerakoan, ikasleen adina kontutan hartu beharko dute eta daukaten eskolamaila eta inguruabar pertsonalak, familiakoak eta gizartekoak. Halaber, inguruabar horiek ikaslearen jarrera erabakitzen dutela diruditenean, beroiek aldatzera bideratutako neurriak har ditzatela eskatu ahal izango zaie ikaslearen guraso edo tutorei edo eskuduntzadun instantzia publikoei.

6.- Eman diren zigorrak benetan eta emandako moduan bete daitezenaren ardurai kastetxe publikoetako ordezkatzeorgano gorenek edo itunpeko ikastetxeen

Eskola Kontseiluek arduratuko dira.

7.- Eskola-elkarteko kideek orokorrean eta bereziki irakasleek, ikasleen gurasoekin edo legezko ordezkariekin zuzeneko eta etengabeko harremanak izanez eta elkarlanean, dekretu honetan adierazitako faltei aurrea hartzeko ardura berezia izango dute.

BIGARREN SEKZIOA

ARAUHAUSTEAK

23. atala. 1.- Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izango dira.

2.- Hauek dira hutsegite arinak:

a) Justifikatu gabeko puntualtasunfalta errepikatu gabeak.

b) Klasera ez joatea justifikaziorik gabe eta errepikatu gabe.

c) Ikastetxeko dependentzien, materialaren edo eskolaelkartekogainerako kideenak diren gauzen hondatze ez larria, intentzio osoz egina.

d) Disziplina ezako ekintzak, Eskola-elkarteko kideen aurkako irain edo laido ez larriak.

e) Eskola-elkarteko gainerako kideen aurkako eraso fisikoak, izaera larria ez dutenak.

f) Ikastetxeko jardunen garapena arinki aldatzen duen bakarkako edo taldekako edozein ekintza.

3.- Hauek dira hutsegite larriak:

a) Disziplina ezako ekintza, Eskola-elkarteko kideen aurkako irain edo laido larriak.

b) Eskola-elkarteko gainerako kideen aurkako eraso fisikoak, izaera larria dutenak.

c) Irakaskuntza bizitzako ekintzetan nortasunsuplantazioa eta agiri akademikoak faltsifikatzea edo substraitzea.

d) Ikastetxeko lokaletan, materialean edo agirietan edo Eskola-elkarteko gainerako kideenak diren gauzetan bidegabeko erabileragatik kalte larriak eragitea.

e) Ikastetxeko ekintzen arauzko garapena larriki aldatzen duten bakarkako edo taldekako jardun justifikaziorik gabekoak.

f) Ikasturte berean bost hutsegite arin egitea.

g) Ikastetxeetako ordezkatzeorgano gorenak edo eskola kontseiluak balio osoz hartutako erabakiak ez betetzea.

4.- Hutsegite oso larriak hauek dira:

a) Disziplina ezako ekintza, Eskola-elkarteko kideen aurkako irain edo laido oso larriak.

b) Eskola-elkarteko gainerako kideen aurkako eraso fisiko oso larria.

c) Ikastetxeko Eskola-elkarteko kideen osasun eta integritate pertsonalerako oso kaltegarriak diren ekintzetara zirikatzea.

d) Ikastetxeko lokaletan, materialetan edo agirietan kalte larriak egitea intentzio osoz edo eskolaelkarteko gainerako kideenak diren gauzetan.

e) Larritzat tipifikatutako hutsegiteak, berariazko taldekotasun eta/edo publizitatezirkunstantziak egoten badira.

f) Ikasturte berean hiru Arau-hauste larri egitea.

HIRUGAREN SEKZIOA

ZIGORRAK

24. atala.- Ondorengo zigor hauek jarri ahal izango dira aurreko atalean adierazitako hutsegiteengatik:

1.- Huts txikiengatik:

- Ahozko zentzarazpen pribatua.

2.- Hutsegite handiengatik:

a) Ohartarazpena, bertan tutorearen zehaztutako informe bat sartuko da eta, hala izan dadinean, irakasgaiko irakaslearena.

b) Ikaslea taldetik edo ikasgelatik aldatzea.

c) Ikastetxeko jardunen hobekuntza eta garapena lagunduko duten lanak egitera edo, hala badagokio, sortutako kalte materialak konpontzera. Lan horiek hiru hilabetetik gora iraungo ez duen aldi batean egingo dira.

3.- Hutsegite oso handiengatik:

a) Ikastetxeko jardunen hobekuntza eta garapena lagunduko duten lanak egitera edo, hala badagokio, sortutako kalte materialak konpontzera. Lan horiek sei hilabetetik gora iraungo ez duen aldi batean egingo dira.

b) Irakastegun batetik zazpira bitarteko aldi batean, ikastetxera joateko eskubidea kentzea; horrek ordea ez du esan nahi etengabeko ebaluazioaren galera dakarreniketa ikasleak etxean egin beharreko etxeko lan edo beste lanen kaltetan izan gabe.

4.- Eskolaziklo berean hiru hutsegite oso handi edo gehiagogatik zigortu duenean batzordeak ikaslea eta, zigor horiek deuseztatu ez direnean, ondorengo zigor hauetakoren bat erabiltzea aukeratu ahal izango du agintedun organoak:

a) Dagokion ikasturteko amaiera arteraino geratzen zaion aldia baino luzeagoa ez den aldi batean zehar, ikastetxean ikasketak egiteko desgaitzea, beti ere, ikasturteko guztizko ebaluazioa bermatuz.

b) Derrigorrezko eskolatzeko adina (16 urte) bete ondoren, ikastetxean jarraitzeko debekua.

c) Hutsegitea egin zeneko ikastetxean ikasketak egiteko behin-betiko desgaiketa

Aurreko idazatietan adierazitako ikasketak egiteko desgaiketa kasuetan, beste ikastetxe batean eskola postu bat eskainiko die Hezkuntza Administrazioak zigortutako ikasleei edo, ikasposturik ez badago, urrutiko hezkuntzako modalitatean, derrigorrezkoak ez diren ikasketak ari badira egiten.

25. atala.- zigorra neurtzearen ondorioetarako:

1.- Inguruabar aringarritzat hauek joko dira:

a) Besterik gabe berez aitortzea hutsegitea.

b) Lehenagotik zigortua ez izatea.

c) Materialari edo ondasun higikor edo higikaitzei kalteak egin zaizkienean, espedienteari ebazpena eman aurretik kalte horiek konpontzea ikastorduetatik kanpo.

d) Irainen, laidoen eta ikastetxeko jardunen garapenaren aldaketaren kasuan, publikoki barkamena eskatzea.

e) Sortutakoa bezain handia den gaitz, min edo kalterik sortzea nahi ez izatea.

2.- Inguruabar astungarritzat hauek joko dira:

a) Adin txikiagokoaren, baliourritasunaren edo ikastetxera duela gutxi sartu denaren egoeran daudenen aurka egiten denean, lapurketa, erasoa, iraina edo laidoa.

b) Berariaz izan denean.

c) Premeditazioa, edo aurreakordioa egon denean.

d) Taldeko hutsegitera bultzatu edo laguntzea.

e) Eskolaeremuko ordezkatze kargutaz gehiegi baliatzea arauhausterako.

3.- Zigorraren maila igotzeko edo gutxitzeko ondorioetarako, inguruabar aringarri edo astungarri bat edo gehiago batera egotea kontutan hartuko da espedienteari ebazpena ematerakoan eta, hala bada, hutsegitearen kalifikazioa gutxitzekoan.

4.- Eskatu ondoren eta zigorra sortu duen hutsegitea egin duen ikaslearen jarreran aldaketa baikor bat egiaztatu ondoren, ikastetxe publikoetako ordezkatzeorgano gorenek eta itunpeko ikastetxetan eskola kontseiluek, zigorraren iraupena gutxitzea edo desegitea ere erabaki ahal izango dute.

26. atala.- Ikastetxeak programatutako ekintza osagarri eta eskolaz kanpokoen garaian edo jantokiko edo garraioko zerbitzuan gauzatzen bada Arau-haustea, hutsegite hori eskolaesparrutik kanpo egitea ez da eragozpen izango dekretu hau erabiltzeko. Halaber, eskolajardunarekinkausa/efektua erlaziorik badagoela nabarmentzen bada, dekretu hau erabilgarri izango da.

LAUGARREN SEKZIOA

JARDUNBIDEBERMEAK

27. atala.- 1.- Derrigorezko jardunbidea izapidetu gabe, inoiz ere ezingo da zigorrik jarri.

2.- Aurretik espedientearen instrukzioa egin gabe ezingo da Arau-hauste astun edo oso astunagatiko zigorrik jarri.

3.- Entzuteizapideketa salbu, aurretiko instrukzioa ez da beharrezkoa izango hutsegite arinegatiko zigorrak jartzeko.

4.- Arau-hausteak ez diren ikasleen arauz kanpoko jokaerak, dagozkien irakasleek zuzendu beharko dituzte, nola nahi ere, eginkorrak, hezkuntzamailakoak izango diren eta oinarrizko eskubideak kendu edo kaltetzeko modukoak izango ez diren metodo egokiak erabiliko dira. Beti ere, zuzenketa horiek, dekretu honetan tipifikatutako zigorrak baino astuntasun gutxiago izango dute.

28. atala.- 1.- Huts arinak, dagokion irakasleak zigortuko ditu edo tutoreak, huts horien izaerak horrela eskatzen badu.

2.- Ikastetxe publikoko ordezkatzeorgano gorenak eta itunpeko ikastetxeko ESKOLA-KONTSEILUAK emango dituzte egin diren hutsegite larri eta oso larrien zigorrak.

3.- Adin txikiko ikasleak badira, beren guraso edo tutoreei jakinaraziko zaie egin den Arau-haustea eta, hala izan bada, ezarri den zigorra.

29. atala.- 1.- Arau-hauste larria edo oso larria izan daitezkeen ekintzentzentzako disziplinaespedientea, behar den informazioa jaso ondoren, bere iniziatibaz edo ordezkatzeko organo gorenaren edo eskolakontseiluaren proposamenez, ikastetxeko zuzendariak instruituko du.

2.- Hori aholkatzen duten inguruabarrik badagoenean, ordezkatzeko organo gorenak edo eskola kontseiluak espedientea artxibatzea erabaki dezake.

3.- Ekintza batzuk Arau-hauste arina direla uste bada, horrelako hutsegiteak zigortzeko eskuduntza duenari jakinarazioko zaizkio.

30. atala.- 1.- Ikastetxeko ordezkatzeko organo gorenak edo eskola kontseiluak izendatutako instruktore batek gauzatuko du espedientearen instrukzioa.

2.- Bere jokaera edo adierazpenetatik atera daitekenean espedientea instruitzekoan objektibitaterik eza, ikasleek edo bere guraso edo tutoreek ezetsi ahal izango dute instruktorea.

3.- Ahalik eta eperik laburrenean erabaki beharko da espedientearen instrukzioa, nola nahi ere, dekretu honetan hutsegite zigorgarritzat tipifikatutako ekintzen ezagutza izan zenetik aurrera hamar egun baino luzeagoa ez da izango.

4.- Espedientea instruitu ondoren, ikasleari eta, bera adin txikikoa bada, bere gurasoei edo tutoreei, egozten zaizkion hutsegiteak eta ordezkatzeorgano gorenari edo eskola kontseiluari bidaltzen zaion zigorproposamena jakinarazten zaizkionean gutxienez, hitz egiteko aukera emango zaio.

5.- Zazpi egun ditu gainditu behar espedientea instruitzeko epeak.

31. atala.- Dekretu honetako 28. 2 atalean agindutakoaren kaltetan izan gabe, 29. et 30. atalek ikastetxe publikoetako Ordezkatzeorgano gorenari zigor izapideketan ematen dizkioten egitekoak, horretarako ikastetxe bakoitzeko antolamendu eta funtzinamendurako araudiak ondorio horietarako ezar dezanarekin bat eginik, horrela denean, bere baitan era dadin disziplinarako edo elkarbizitzarako araubiderako batzordeak gauzatu ahal izango ditu.

32. atala.- Ikastetxeko jardunak normalki gauzatzea bermatzeko beharrezkoak izan daitezenean eta espedientea hutsegite oso larriak izan daitezkeen joerengatik hasi denean, Behin-behineko neurriak hartzeko eskatu ahal izango dio instruktoreak ordezkatzeko organo gorenari edo eskola-kontseiluari eta, horien artean, ikastetxera joateko eskubidea aldibaterako etetea edo ikaslearen Behin-behineko taldealdaketa.

33. atala.- 1.- Hasiera egunetik aurrera, hilabete bateko gehienerako epean gauzatu beharko da espedientearen ebazpena.

2.- Ebazpenak hauek jaso beharko ditu: beti ere arrazoiak emanez egina izan beharko du, ikasleari egozten zaizkion gertakizunak, zigorezarketa oinarritzen deneko oinarri juridikoak, hala denean inguruabar astungarri eta aringarriak, zigorraren edukiera, zigor hori ondorioak ematen hasten deneko eguna adierazita, ezarritako zigorraren aurka zein organori aurkeztu ahal zaion murtziloa eta murtzilo hori jartzeko epea.

3.- Interesatuari edo legezko bere ordezkariei erabakiaren berri emango zaie modu fedemailean eta erabaki hori Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikora eta Hezkuntzako dagokion Lurralde Ordezaritzara igorriko da.

4.- Zigorraren jakinarazpena hartu zen egunetik aurrera kontatuko diren hamar asteguneko epe batean zehar, Hezkuntzako dagokion Lurralde Ordezkaritzari murtziloa aurkeztu ahal izango dio interesatuak erabaki horren aurka.

5.- Murtziloa ezestearen aurka, bere jakinarazpenetikaurrera kontatuko den hilabete bateko epe baten barruan, ohizko administrazioerrekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesatuak Euskal Autonomi Elkarteko

Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Saileko Ikastetxeen zuzendariari.

BOSGARREN SEKZIOA

PRESKRIPZIOA ETA INDARGABETZEA

34. atala.- 1.- Arau-hauste oso larriak sei hilabetera indargabetuko dira, larriak hiru hilabetera eta arinak hilabete batera.

Arau-hauste oso larriengatik jarritako zigorrak sei hilabetera indargabetuko dira, larriengatik jarritakoak hiru hilabetera eta arinengatik jarritakoak hilabete batera.

2.- Arauhausteen preskripzioepea, arauhaustea egin zen egunetik hasiko da kontatzen. Zigortzeizapideketa, interesatuak horren berri baduela, hasteak, eten egingo du preskripzioa eta, ustezko errudunari leporatu ezin zaion arrazoiren batengatik izapideketa hori geldirik badago hilabete bat baino gehiago, preskripzioepe hori aurrera bidera itzuliko da.

3.- Zigorren preskripzioepea, zigorra ezartzen duen erabakiak indarra hartzen duen egunaren biharamunetik aurrera hasiko da kontatzen. Gauzatzeizapideketa hasteak, interesatuak badakiela, preskripzioa eten egingo du. Ustezko errudunari leporatu ezin zaion arrazoiren batengatik izapideketa hori geldirik badago hilabete bat baino gehiago, preskripzioepe hori aurrera joaten hasiko da berriro.

35. atala.- Ikasle bakoitzaren espediente akademikoan, hutsegite larri edo oso larriengatik batzorde horrek ezarritako zigorren konstantzia bat geldituko da.

36. atala.- 1.- Ikasleak edo bere ordezkoek eta tutoreirakasleakeskatuta, zigorrei buruz espediente akademikoan dauden anotazioak kentzerik badago.

2.- Ondorengo eginbehar hauek betetzea nahitaezkoa izango da beti ere kantzelazioa lortzeko:

a) Ikasleak, jarri zaion zigorra beterik edukitzea.

b) Ikasleak, jarri zitzaion zigorra bete zuenetik sei hilabeteko epea pasatua izatea hutsegite larrietan eta urtebetekoa oso larrietan.

c) Aurreko idazatian aipatutako epeetan zehar, ikasle horrek Arau-hauste den hutsegite berri bat ez egitea.

3.- Kanzelazio eskabidea, idatziz egingo da Hezkuntzako dagokion Lurralde Ordezkaritzan eta erakunde horrek, aurreko idazatian adierazitako baldintzak bete direnetz informe bat eskatuko dio Hezkuntzako

Ikuskaritza Teknikoari. Informe hori jaso ondoren eta erabaki bat eman aurretik, intersatuari hitz aukera emango zaio.

4.- Hezkuntzako dagokion Lurralde ordezkariak eman dezan erabakia, kantzelazioa eskatu zeneko egunetik aurrera kontatutako hilabete bateko gehienerako epearen barruan eman behar dela hori, interesatuari jakinaraziko zaio eta ikastetxeko Zuzendaritzari bidaliko zaio.

5.- Erabaki horren aurka, horren jakinarazpena egin zenetik aurrera kontatuko den hilabete bateko epe batean zehar, Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzaren

Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa Saileko Ikastetxeen zuzendariari, ohizko administrazio errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesatuak.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Euskal Eskola Publikoaren Legearen

29.2.b) atalean agindutakaorekin bat eginik, jardun akademikoen garapen egokia, Eskola-elkarteko kide guztien arteko errespetua eta ikastetxeko dependentzia eta instalakuntza guztien erabilpen egokia bermatuko duten elkarbizitzarako arauak ezarriko dituzte antolakuntzarako eta funtzionamendurako beren araudietan.

Bigarrena.- 1.- Itunpeko ikastetxe pribatuek, barne araubiderako beren araudietan, jardun akademikoen garapen egokia, Eskola-elkarteko kide guztien arteko errespetua eta ikastetxeko dependentzia eta instalakuntza guztien erabilpen egokia bermatuko duten elkarbizitzarako arauak ezarri ahal izango dituzte.

2.- Ikasleek parte hartuaz eta eskolakontseiluak onartuz egingo dira barne araubiderako araudiak.

3.- Elkarbizitzarako arauak beteko direla zaintzeko ardura hartuko duen batzorde bat jarri ahal izango du

ESKOLA-KONTSEILUAK bere barruan eta bertan gurasoak, irakasleak eta ikasleak ordezkaturik egongo dira.

Hirugarrena.- Antolakuntzarako eta funtzionamendurako araudiek eta barne araubiderakoak ere, zigorgarri diren jarrerak ezingo dituztela tipifikatu ez eta zigorbide izapideketak, ez eta zigorrak ezarri ere, dekretu hau bete egingo dela bermatzeko beharrezko diren aginduak edukiko dituzte.

Laugarrena.- Diszplinaaraubideari buruz dekretu honen IV. atalburuan dauden arauak izango dira erabilpenesparruorokorra itundu gabeko ikastetxe pribatuentzat eta, ikastetxe horiek, Hezkuntzarako Eskubidea

Arautzeko den urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren

25. atalean xedatutakoaren arabera, autonomi onura izango dute elkarbizitzarako beren arauak ezartzeko eta zigortzeeskuduntzak zein organori dagozkion erabakitzeko.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Dekretu honen indarhartzea baino lehenagokoak diren gertakariak izan eta, ikasleen eskubide eta eginbeharrei buruzko urriaren 28ko

1543/1988 Errege Dekretuaren arabera arauhaustetzat hartu zirenak, bertan ezarritakoarekin bat eginez tipifikatu eta sanzionatuko dira, dekretu honetako arauak ikaslearen alderakoiagoak direnean izan ezik.

Bigarrena.- Dekretu honen indarhartzea baino lehenago hasitako zigortzejardunbideak, bertan ezarritako arauen arabera jarraituko diote beren izapideketari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Dekretu honetan agindutakoa betearazteko eta garatzeko xedapenak emateko baimena luzatzen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.

Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko apirilak 19.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

FERNANDO BUESA BLANCO.


Azterketa dokumentala