Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1994ko ekainaren 9a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia
2085

AGINDUA, 1994ko maiatzaren 5ekoa, Zuzentza sailburuarena, giza eskubideen aldezpena eta babesa hedatu, gauzatu eta susta ditzaten iharduketak burutzeko dirulaguntzetarako deia egiten duena.

Jaurlaritzaren egitarauak, bakean bizitzeko oinarri gisa, giza eskubideak hedatzeko, babesteko eta horiei laguntza emateko egitarauak gauzatzea eta giza eskubideekin lotura zuzena duten pertsona fisiko edo erakundeek ager ditzaten ekimenei laguntza eskaintzea ditu lehentasunezko helburu.

Zuzentza Saila ere jabetuta dago gai horretaz, eta

Euskal Autonomi Elkartearen 1993rako Aurrekontu

Nagusiak onartzeari buruzko abenduaren 22ko 9/1993

Legearekin bat eginik, Giza Eskubideen Aldarrikapen

Unibertsalean eta Erromako Hitzarmenean ezarritako baloreen aldezpena eta babesa Euskal Autonomi Elkartearen eremuan hedatu, gauzatu eta susta ditzaten iharduketak diruz laguntzera bideraturiko laguntzetarako deia egin du.

Horiek horrela, eta indarrean dauden legeek ematen dizkidaten alhalmenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Helburua.

Agindu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Zuzentza

Sailaren bidez 1994ko urtealdian eta Euskal Autonomi

Elkartearen eremuan edo, Elkartearentzat interesa dutenean, giza eskubideak hedatu, gauzatu, sustatu, aldeztu edo babesteko egin daitezen iharduketak diruz laguntzea arautzen da.

2. atala.- Diru hornidura.

1.- Dirulaguntzetarako egitarau honek gehienez

17.000.000 ptako zenbatekoa jasoko du eta diru hori horretarako eratutako Epaimahaiak aukeratutako eskabideen artean banatuko da.

2.- Hautaketa egiteko eta dirulaguntzen zenbatekoa finkatzeko irizpideak honako hauek izango dira:

- Iharduketak hartzen dituen biztanleak eta lurraldea. - Iharduketaren gai den biztanlegoaren garrantzia kuantitatiboa eta kualitatiboa. - Giza eskubideen aldezpenean eta babesean orain arte izandako jokabidea eta esperientzia egiaztatua. - Lehendik diruz lagundutako proiektuak zehazki bete eta zuritu izana. - Bere esku dituen giza eta gauzazko baliabideak bai eta antolakuntza maila ere.

3.- Edozein kasutan eta eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkeztearen kaltetan gabe, iharduketabakar baterako ez da bi milioi pezetatik (2.000.000) gorako dirulaguntzarik emango.

3. atala.- Eskatzaileak.

Iharduteko gaitasun osoa duten pertsona fisiko eta legearen arabera eratu diren, irabazte xederik ez duten eta Euskal Autonomi Elkartean egoitza duten pertsona juridiko pribatuek eskatu ahal izango dituzte Agindu honen gai diren dirulaguntzak.

4. atala.- Eskabideak aurkeztu eta gauzatzea

1.- Deialdi honetan eskuhartu nahi dutenek behar bezala beteta aurkeztu behar izango dituzte beren eskabideak, agindu honen I. eraskinean agertzen den ereduari jarraituz. Eusko Jaurlaritzako Zuzentza Sailean aurkeztu dira (Wellingtongo Dukea kalea, 2, VitoriaGasteiz), artez nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legearen

38.4 atalean onartutako bideetako edozein erabiliz,

Agindu honek indarra hartu eta hogeita hamar eguneko epean.

2.- Eske-idazkiarekin batera honako hauek bidaliko dira:

1) Eskeidazkia izenpetzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

2) Erakunde eskatzailean eskuduntza duen organuak emandako egiaztagiria, izenpetzaileak erakundearen izenean bere burua behartu dezakeela egiaztatzen duena.

3) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskalerako

Kodearen fotokopia.

4) Eratze agiriaren eta Estatutuen kopia eta, hala badagokio, dagokion erregistroan sartuta dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

5) Proiektuaren memoria, bertan honako hauek zehaztu beharko dira: xedea, gutxi gora behera zenbat eskuhartzaile izango diren eta burutu beharreko iharduketen norainokoa eta kopurua.

6) Proiektua burutzeak sortzen duen aurrekontua, bertan xehetasun guztiak adieraziko direla.

7) Dirulaguntzaren gai diren proiektuetan beste diru iturririk dagoenentz adierazten duen zinpeko agiria bai eta erabakiaren zai dauden eskabideena ere. Beste iturririk egotekotan diru-zenbatekoa adierazi beharko da.

8) 1993. urteari dagozkion diru-sarrera eta gastuen laburpena, beste erakunde publiko edo pribatuetatik jasotako dirulaguntzak egonez gero berarizko aipamena egin behar izango da.

9) Proiektua burutzeko erakundeak dituen baliabide materialen eta giza baliabideen zehaztapena.

10) Zerga ordainbeharrak egin dituela egiaztatzen duen agiria. Nolanahi ere, dagokion Foru Ogasuntzak emandako egiaztagiria aurkeztu ahal izango da lehen aipatutako agiriaren ordez.

11) Agindu honen II. eraskin gisa agertzen den agiriaren bi ale, jatorrizkoak, dagokion diruetxeak eta elkarteak behar bezala izenpetuta eta zigilua emanda.

3.- Zuzentza Sailak, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez, espedientea osatzeko beharrezko eritzitako agiriak eta argibideak eskatu ahal izango dizkio eskegileari, bai eta eskegileak emandako datuei buruzko egiaztapenak ere.

5. atala.- Eskabideko akatsen zuzenketa.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak eskatzaileek aurkeztutako agiri-sorta osatu gabe dagoela ikusten badu, hamar eguneko epea emango die akats horiek zuzentzeko.

Eskatzaileei honako hau jakinaraziko zaie: emandako epean eskatutakoa egiten ez badute, atzera egiten dutela ulertuko da eta, ondorioz, espedientea besterik gabe artxibatu eta eskatzaileari agiri-sorta itzuliko zaio,

Administrazioak ez duela berarizko erabakirik hartu behar, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta

Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 ataletan ohartemandakoaren arabera.

6. atala.- Eskabideen aukeraketa.

Jasotako eskabideen aukeraketa, ondoren zehazten diren lagunek osatutako epaimahaiak egingo du:

Lehendakaria:

- Giza Eskubideen zuzendari andere txit argia edo honek izendatutakoa, ebazpen botoa izango du.

Kideak:

- Euskal Autonomi Elkarteko Justizi Auzitegi

Nagusiko lehendakari jaun txit gorena, edo honek izendatutakoa. - Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakari jaun txit argia edo honek izendatutakoa. - Zuzentza Saileko Kabinete Teknikoaren Zuzendaria edo honek izendatutakoa.

Zuzentza Saileko teknikari batek egingo ditu idazkari lanak.

7. atala.- Ebazpena.

1.- Agindu honen 4.1 atalean ohartemandako epea bukatzen denetik gehienez hiru hilabeteko epean, dirulaguntzen izendapenei buruzko erabakia hartuko du

Zuzentza sailburuordeak. Erabaki hori EHAAn argitaratuko da.

2.- Erabakia hartzeko zehaztutako epean halakorik eman ez bada, ekabideei uko egin zaiela ulertuko da.

8. atala.- Onuradunen betebeharrak.

1.- Dirulaguntza horiek eskura ditzatenek Agindu honetan ezarritako arauak bete beharko dituzte, halanola abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako konpromezuzko berme eta diru itzulerari buruzko jaurbidea.

2.- Dirulaguntza horiek eskura ditzatenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Dirulaguntzak eman dituen Administrazioaren aurrean dirulaguntza emateko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu eta diruz lagundutako proiektua bete ezina egin dezan edozein agiangoren berri emantea.

b) Jasotako zenbatekoak diruz lagundutako proiektua burutzeko izango delako konpromezuaren erantzunkizuna.

c) Agindu honetan ezarritakoari jarraituz dirulaguntza eskatu eta, halaber, proiektu horientzat berentzat beste bide batetik eskatu baldin bada, dirulaguntza jaso edo ukatu zaion jakinarazi beharko dio administrazioari.

d) Dirulaguntzak ematen dituen Administrazioak egin dezan egiaztapen ihardunak eta Autonomi Elkarteko

Administrazio orokorreko atal ikuskatzaileak egin ditzan kontrolak erraztea.

e) Diruz lagundutako iharduketen hedapen, zabalpen edo argitalpenetan Zuzentza Sailak emandako babesa berariz azaltzea.

9. atala.- Ordaintzeko era

Bi zatitan ordainduko dira izendatutako dirulaguntzak:

a) %75a, emateko erabakia EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean.

b) Gainerako %25a, aurrekontu-urtealdi hau bukatu baino lehenago, aurreko atalkian aipatutako dirulaguntzaren zenbatekoari dagozkion gastuen jatorrizko edo kopia konpultsatuen ordainagiriak, Giza Eskubideen

Zuzendaritzan aurkeztu ondoren.

10. atala.- Dirulaguntzaren azken zuriketa.

Iharduketa bukatu eta bi hilabeteko epean, eta beti ere 1995eko otsailaren 28a baino lehen, dirulaguntza horiek eskura ditzatenek emandako dirua zertan erabili duten dioen zuriztagiria aurkeztu beharko dute eta dirulaguntzaren bigarren zatian jasotako dirua kopuruari dagozkion gastuen jatorrizko edo kopia konpultsatuen ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte Giza

Eskubideen Zuzendaritzaren aurrean.

11. atala.- Emateko eskakizunak ez betetzea.

1.- Ez betetze ustezkozkoak izango dira ondoren zehazten direnak:

a) Jasotako dirulaguntza bere egunean onartutako proiektuari ez dagokion bestelako iharduketa batetarako erabiltzea .

b) Aukeratutako proiektuan aldaketak sartzea.

Zuzentza Sailak horretarako baimena eman ahal izango du baldin eta aldaketak funtsezkoak ez badira.

c) Emandako dirulaguntzak ez zuritzea.

d) Aurkeztutako eskabide edo agiri-sortako datuetan faltsukeria egitea.

2.- Dirulaguntza horiek eskura ditzatenek, emate ebazpenean edo Agindu honetan ezarritako edozein baldintza betetzen ez badute, dirulaguntza jasotzeko eskubideagalduko dute. Horrelakoetan, jasotako zenbatekoa, legezko interesekin batera, itzuli beharko dira

Euskal Dirutzaintza Nagusiara, abenduaren 17ko

698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

12. atala.- Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Beste edozein erakunde publiko edo pribatuak eman ditzan dirulaguntzak lortzearekin bateragarriak dira dirulaguntza hauen ematea. Helburu bererako eskuratutako dirulaguntzen zenbateko guztia aurrekontua baino gehiago bada, Agindu honen bidez emandako dirulaguntzaren zenbatekoari gehiegizko zenbatekoa kenduko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko maiatzak 5.

Zuzentza sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.


Azterketa dokumentala