109. zk., 1994ko ekainaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia
2086
ERABAKIA, 1994ko maiatzaren 30ekoa, Zuzentza Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan Justizi Administrazioko langilegoaren prestakuntza ihardunetan aritzeko hizlarizerrenda sortzeko eskaeren aurkezpen epea zabaltzen duena.
Botere Judizialeko Lege Organikoak Ikastegi Judiziala du Juastizi Administrazioko Langilegoaren aukeraketa, prestaketa eta trebaketarako erakunde kolaboratzaile.
Ikastegi eta Autonomi Elkarteen konpetentzizko organoekin behin-betiko harremanak aurrekusten direlarik.
Hildo honetan, 1989tik Eusko Jaurlaritzaren
Zuzentza Sailak eta Ikastegi Judizialak elkarlanean dihardute prestaketa eta trebaketa lanetan, 1992. urtetik erakunde biren artean Lankidetza Hitzarmena dagoelarik.
Autonomi Elkarteko Organo Judizialetako Magistratu, epaile, Idazkari eta Ofizial esperientzidunak eta beren gaietan adituak izaten dira gehienetan prestaketa ihardun espezifikoak ematen dituztenak.
Prestaketa ikastaro hauetan aritzen direnen kopurua zabaldu nahi du Zuzendaritza honek, hizlarizerrenda sortuz.
Zuzentza Administrazioarekiko Harremanetarako
Zuzendaritzak izendatu ondoren, hizlaria izango da dagokion ikastaroa emango duena, Justizi Administrazioko langileentzako urteko prestakuntza egitarauaren barruan.
Hizlarien ordain sariak eta ikastaroen prestaketa eta ematerakoan sortutako bidai gastuak Ikastegi Judizialak
Ordainduko ditu bere tarifen arabera eta Zuzentza
Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak izapidatuko ditu.
Horiek horrela
ERABAKI DUT:
Zuzentza Administrazioarekiko Harremanetarako
Zuzendaritzaren hizlarizerrenda osatzeko izenemate epea zabaltzea, honako oinarrien arauera
1. Izangaien betebeharrekoak:
Izangaiak Epailaritza edo Fiskal Karreretako kideak izan behar dute edota Justizi Administrazioko langile:
Epaitegiko Sendagileak, Epai Idazkariak, Ofizialak,
Laguntzaileak eta Agenteak.
2. Eskaeren aurkezpena:
Eskaerak Zuzentza Administraziorekiko Harremanetarako
Zuzendariari igorriko zaizkio, atxekitzen den ereduaren araura eta 1994ko ekainaren 30a bitartean.
Eskaerarekin batera Lan Curriculuma eta hizlarizerrendan sartzen lagun desaketen agiriak igorriko dira.
Eskaerak honako helbidera igorriko dira: Zuzentza
Saila, Zuzentza Administrazioarekiko Harremanetarako
Zuzendaritza, Duque de Wellington 2, 01011 Vitoria-Gasteiz edota:
- Arabako EAT, Fueros K., 2-3a 01004 VitoriaGasteiz. - Bizkaiko EAT, Lesundi k., 20-6a 48009 Bilbao - Gipuzkoako EAT, San Martin k., 41, 4a 20007
Donostia-San Sebastián.
3. Hizlarizerrendaren osatzea:
Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Zuzentza
Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak
Justizi Administrazioko langileen prestaketa ikastaroak emateko hizlarigaien zerrenda osatuko du.
Prestaketa egitarauaren barnean, Zuzentza administrazio-arekiko
Harremanetarako zuzendaritzak hizlareintzako ihardun espezifikoak antola ditzake.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko maiatzak 30.
Zuzentza Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria,
VICTOR GARCIA HIDALGO.