Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1994ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
2697

AGINDUA, 1994ko uztailaren 19koa, Osasun sailburuarena, osasunikerketara aplikatutako estatistikametodoen alorrean prestatzeko beketarako deia egiteko dena.

Medikuntza eta osasun publiko modernoaren praktikak irizpide egiaztagarri eta ebaluagarrietan du oinarri. Irizpide horiek etengabeko bilakaeran daude, honako eragile hauek bultzatuta: gaixotasun berrien agerpena, diagnostiko, prebentzio eta tratamendurako baliabide berrien garapena eta osasun-alorreko langileek eta, oro har, gizarteak aldaketa horiei ematen dieten erantzuna.

Prozesu horren guztiaren barruan, osasun-ikerketak funtsezko zeregina du osasuna eta osasun-zerbitzuak hobetzeko lanean.

Ikerketaren Sustapen eta Koordinazio Orokorrari buruzko apirilaren 14ko 13/1986 legeak, bai eta apirilaren 25eko 14/1986 legeak (Osasuneko Lege Nagusia) ere, ikerketako egitekoak dituzten erakunde publikoentzako baterako erreferentzia-esparrua eskaintzen dute. Erakunde horien iharduera integratuago eta eraginkorragoa izateko baldintzak ezartzen ditu, izan ere.

Arau horietan, Osasun-Ikerketako Fondoari (FIS) egozten zaio osasun alorreko ekintza-egitaraua garatzea. Egitarau horren barruan, Ikerketa-Unitateen Sarearen (REUNI) eratzea dago.

Euskal Herriko Autonomi Elkartean FISak onartutako bost Osasun-Ikerketako Unitate daude. Horietan, epidemiologia-ikerketa ohizko iharduera da, alde klinikotik nahiz komunitariotik; baina duten garrantzi kuantitatiboa, beren gizarte- eta osasun-garapenari dagokiona baino txikiagoa da. Gainera, eraginkortasuna txikiagotzen dieten hutsak dituzte.

Unitate horietan estatistikaz puntako ezagupenak dituzten langilerik ez izateak eta ikertzaile prestatuen masa kritikoa ez egoteak, zehazki esanda, ahaleginaren errentagarritasuna nabarmen mugatzen dute, eta ikerketa-ahalmena balaztatzen. osasun-zerbitzuen gaineko ikerketa, bestalde, azpigaratua dago oraindik.

Horiek horrela izanik, Osasun Sailak lankidetza eta prestakuntzako egitarau hau bultzatzen du, osasun-ikerketari eragingo dioten giza baliabideak garatzeko bitarteko gisa. Osasuna eta osasun-zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko prozesuan, ezinbesteko elementu dinamizatzailea baita osasun-ikerketa.

Ondorioz, lege-xedapenek emandako eskuduntzei jarraiki, hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- Osasun-ikerketara aplikatutako estatistika-metodoen alorrean prestatzeko lau beketarako deia egitea, agindu honen eraskin gisa ageri diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 19.

Osasun sailburua,

JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.- Betekizunak.

Bizilekua Euskal Autonomia Elkartean izan eta honako betekizun hauek betetzen dituztenei zuzenduak daude bekak:

a) Matematikan edo zientzietako atal egokian lizentziatua izatea, edota Informatikan lizentziatua.

b) Estatistikaz puntako ezagupenak izatea.

c) Ikasketak 1991ko ekainean edo geroztik burutu izatea.

d) Egiaztatzea, hala badagokio, zerbitzu militarra nahiz ordezko gizarte-zerbitzua betetzeak ez diola oztopatuko prestakuntza-egitaraua egiteko aukeran izan dadin.

2.- Zenbatekoa eta iraupena.

Prestakuntza-egitaraua 1994/95 ikasturtean gauzatuko da.

Hileko 125.000 (ehun eta hogeita bost mila) pezetako hornidura izango du bekak, 12 hilabetez. Hila bukatuta ordainduko da kopuru hori.

Egitaraua egiten deneko zentruen arteko bidea talde-garraio publikoan egiteak dakartzan gastuak, orobat, bere baitan hartuko ditu bekak, joan-etorriak, egunean, 100 km baino gehiagokoak direnean. Zenbatekoak, jatorrizko fakturak aurkeztu eta gero ordainduko dira

Beka bateraezina izango da lansari truk edozein lan egitearekin, eta beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin.

3.- Egitarauaren edukia.

Prestakuntza-egitarauak iharduera hauek hartzen ditu bere baitan:

a) Osasun-Ikerketako Fondoak onartutako ikerketa-unitate batean, Euskal Herriko Unibertsitateko departamentu batean edo Eusko Jaurlaritzako ikerketa-zerbitzu batean (Jarraipen Batzordearen erabakiaren arabera), ikerketa-proiektu edo -lanetan parte hartzea.

b) Egitarautzen diren ikastaro, mintegi eta iharduera guztietara joatea eta horietan parte hartze eginkorra izatea.

4.- Eskabideak.

Aukeratze-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabide egokia aurkeztu beharko dute, 20 asteguneko epean, oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Oinarri hauen II. eraskin gisa ageri den eredu ofizialaren arabera egin beharko da eskabidea.

Osasun Saileko Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketako Zuzendaritzara zuzenduko dira eskabideak, eta Osasun Sailaren egoitza hauetako erregistroetan aurkez daitezke:

- Zerbitzu Zentralak (Araba kalea 5, 01006 Vitoria/Gasteiz)

- Gipuzkoako Ordezkaritza (Nafarroa hiribidea 4, 20013 Donostia/San Sebastián).

- Bizkaiko Ordezkaritza (Mª Díaz de Haro kalea 60, 48010 Bilbao).

- Arabako Ordezkaritza (Santiago kalea 11, 01004 Vitoria/Gasteiz).

Orobat, Herri-Administrazioen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio-prozedura Arruntaren 30/1992 legearen, urriaren 26koaren, 38.4 atalean azaldutakobeste moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

5.- Agiriak.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) N.A.N.en fotokopia.

b) Erroldaratze-ziurtagiria.

c) Curriculum vitae-a, tituluaren eta ikasketa-espedientearen kopia eta guzti.

d) Prestakuntza-Egitarauan duen interesa aazaltzen duen txostena (4 orrialde gehienera)

e) Hizkuntzak jakitearen, ikastaroen eta lanbide-esperientziarekin zerikusia duten beste ihardueren egiaztagiria.

f) Lansaridun lanik egiten ez duela eta beste laguntza edo bekarik ez duela dioen aitorpen ardurapekoa. Aitorpen horretan adierazi egin beharko du, halaber, zerbitzu militarra nahiz ordezko gizarte-zerbitzua betetzeak ez diola oztopatuko prestakuntza-egitaraua egiteko aukeran izan dadin. Ardurapeko aitorpen hori II. eraskineko ereduaren arabera egin beharko da.

g) Bankuaren datuak (III. eraskinean datorren hirugarrenen altako agiriaren bitartez).

6.- Jarraipen batzordea.

Jarraipen Batzordea eratzen da, honako hauek osatua:

Batzordeburua: Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketako Zuzendaria, edo hark ordezko izendatutakoa.

Batzordekideak:

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate Zuzendaritzako teknikari bat.

- Ikerketa-unitate bateko koordinatzaile bat.

- Egitarauaren zentro laguntzaile bateko tutore bat.

- Osasun Saileko ikerketa-arduraduna. Idazkari-lana egingo du.

Egitarauaren koordinatzailea, orobat, batzordearen bileretara joango da, hizpidea izanik baina botua ematerik ez duela.

Jarraipen Batzordea zeinek osatua dagoen, izenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasun Sailburuordearen Erabakiaz. Bertan, batzordeko titularrak eta ordezkoak zein diren azalduko da.

7.- Egitarauaren koordinatzailea.

Ihardueren funtzionamendu egokia bermatzeko, Osasun Sailburuordeak, Jarraipen Batzordearen proposamenez, egitarauaren koordinatzailea izendatuko du.

Osasun-Ikerketako Fondoak onartutako ikerketa-unitate bateko arduradunak edo lankide batek, Euskal Herriko Unibertsitateko departamendu bateko irakasle batek edo Eusko Jaurlaritzako ikerketa-zerbitzu bateko arduradunak jasoko du koordinatzaile izendapen hori.

Koordinatzaileak irakaskuntza-egitarauko edukia eta irakasleak proposatuko dizkio Jarraipen Batzordeari, bai eta egitarauaren zentro laguntzaile bakoitzean bekadunaren ardura izango duen tutorea zein izango den ere.

8.- Aukeratzeko irizpideak.

Eskabideen balioespena ondorengo baremo hau kontuan izanik egingo da:

- Curriculum vitae-a (ikasketa-espedientea, eta estatistika-metodoetan nahiz estatistikako software-an duen prestakuntza eta esperientzia): 40 puntu bitarte.

- Txostenaren edukia: 5 puntu bitarte.

- Hizkuntza hauek jakitea:

- ingelesa: 25 puntu bitarte.

- euskara: 10 puntu bitarte.

Hizkuntz jakintza Jarraipen Batzordeak horretarako erabaki ditzan proben bitartez balioetsiko da.

Irizpide horien arabera puntu gehien lortzen duten 10 izangaiei, aukeraketako bigarren fasera joateko deia egingo zaie. Bigarren fasean hainbat proba objetibo egingo dira; bai eta, egoki bada, bekaren gaiari buruz dituzten ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak neurtzeko aurrez aurreko elkarrizketa ere.

Proba objetiboaren eta -egiten bada- aurrez aurreko elkarrizketaren emaitzak, 0 eta 20 puntu bitarte balioetsiko dira.

Jarraipen Batzordearen iritziz izangaiak behar besteko mailara iristen ez badira, beka horiek hutsik utzi ahal izango dira.

9.- Erabakia.

Jarraipen Batzordearen proposamenez erabakiko ditu eskabideak Osasun Sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako erabaki bidez.

Osasun Sailburuordearen erabakiaren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun Sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita (aipatutako 30/1992 legeko 114 atalarekin eta ondorengoekin bat).

Eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak atzera ere hartzeko epea, laguntza hau ukatu zaionean, hiru hilabetekoa izango da, Osasun Sailburuordearen erabakia argitaratzen denetik hasita.

1994ko azaroaren 30a igaro eta oraindik Osasun Sailburuaren berariazko erabakirik izan ez bada, erabaki gabeko eskabideak aintzat hartu ez direla jo daiteke, 30/1992 legeko 43. atalean ezarritako ondorioetarako. Beti ere, lege horrek administrazioari jartzen dion berariaz erabakitzeko betebeharraren mende.

10.- Bekadunen betebeharrak.

Egitarautzen zaizkien ikastaro, mintegi eta irakaskuntza-iharduera guztietara probetxua ateraz bertaratzera, ematen zaizkien proiektu eta lanetan elkarlanean aritzera eta prestakuntza-egitarauaren koordinatzaileak adierazten dizkien artezpideak jarraitzera behartzen dituzte beren buruak bekadunek.

Bekadunek bekari uko egiteak, legozkiekeen eskubide guztiak galtzea izango du ondorio, bai eta dagoeneko jaso dituzten dirutzak itzuli beharra ere.

Egitaraututako ihardueretara justifikatu gabe ez joateak, bai eta egitarauaren arduradunei ez laguntzeak edo beka hauek emateko baldintzak beste edonola ez betetzeak ere, beka ezeztatzea izan dezakete ondoriotzat, aurrez interesatuari entzunda, izan daitezkeen beste erantzukizunak eskatzearen kaltetan gabe. Hori guztiori, Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzultzeen erregimen orokorra arautzeko eta beren kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizun, erregimen eta betebeharrak ezartzeko den 698/1991 dekretuan ezarritakoarekin bat.

11.- Asegurua.

Osasun Sailak aseguratu egingo ditu bekadunak istripu, ezintasun eta heriotz arriskuen aurka, bai eta egitarauan bekadunek duten iharduerak sor dezakeen ardura zibilagatik ere.

12.- Prestakuntza jarraitzea.

Prestakuntza aldi hori amaitutakoan, ateratako probetxuaren eta bereizitasunaren arabera, bekadunek prestakuntza osatzeko aukera izango dute, Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) herrialde bateko osasun- nahiz ikasketazentro batean egonaldia eginaz. Horretarako, ikasketak areagotzeko beka egokia emango litzateke, bere garaian egingo den deialdiaren arabera.

I. ERASKINA

ESKABIDEA

(Ikus .PDF)

II. ERASKINA

ARDURAPEKO AITORPENA

(Ikus .PDF)

III. ERASKINA/ANEXO III

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS

DATUEN ALTA/ALTA DE DATOS

HIRUGARREN INTERESATUA/TERCERO INTERESADO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala