Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1994ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
2698

AGINDUA 1994ko uztailaren 11koa, Kultura sailburuarena, "Tandem Fundazioa" deritzona Suztapenerako eta Finantziaketarako Kultura Fundazio Pribatu gisa onartu, sailkatu eta inskribitzen duena.

«Tandem Fundazioa» Kultura Fundazio Pribatua, Kultura Fundazio Erakundeen Erroldan onartuta, sailkatuta eta izena emanda dagoela erakusten duen espedientea ikusita eta,

Hau honela dela: Honako hau bultzatzaile izanik, Jürgen Wolff Jn., beraren izenean, Iruñeko Kolegiokoa den José María Segura Zurbano Jn., Donostiako Notari Jaunaren aurrean hiri honetan egindako agiri publikoaren bidez, aipatu dugun Suztapenerako eta Finantziaketarako Kultura Fundazio Pribatua eratzen da, bere egoitza Donostian (Gipuzkoa), Avenida del Baztán Kaleko 3-3B, egonik. Agiri publikoari Estatutuak eransten zaizkio eta bertan azaltzen denez, hauxe da helburu nagusia: herri eta kulturek elkar ulertzea eta euren arteko hartu-emanak suspertzea.

Hau honela dela: Hasierako ondasuna, batetik, «Tandem» deritzon Markaz eta 41. motako grafikoaz eta, bestetik, «Tandem irakasle, ikasle eta antolatzaileentzako materiala» izeneko testuaren egile-eskubideez osatuta dago.

Hau honela dela: Sorrera Estatutoetan adierazten denez, gobernu erakundea, administrazio eta ordezkaria hauxe da: Patronatoa. Era berean, aipatutako Patronato hori osatzeko izendatutako guztiek beren karguak onartu dituzte, bere osakera hauxe izanik: Lehendakaria Manuela Estevez Coto And., Lehendakariordea Werner Riebe Jn., Idazkaria Priscilla Lynn Davies And., Diruzaina Silvano Ghisolfi Jn. eta Bokalak Marcelo Avalos Jn. eta Henning Prüss Jn.

Hau honela dela: Espediente honi, beste agiri batzuen artean, 1994 urterako aurrekontu ekonomikoa eransten zaiola.

Kontuan izanik: Espedientea, lege aldetik horretarako ahalmen osoa zeukan pertsona fisikoak bultzatu duela eta, aldi berean, beharrrezko iritzitako zehaztasun eta agiri guztiak eman direla, bereziki uztailaren 21eko 2930/1972 Dekretuaren 1. atalean adierazitako baldintzak betetzen direlarik, baita 6. eta 7. ataletan zehaztutakoak ere, eta 2. atalaren arabera suztapenerako eta finantziaketarako kultura erakunde izanik.

Ikusirik: Batetik, 1990eko urriaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Antolaketa Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta, bestetik, Estatutik Euskal Autonomia Elkartera zenbait zerbitzu Transferitzeko Batzorde Mistoaren erabakiaren argitalpena onartzen duen 1981eko martxoaren 23ko Dekretua, honako arlo hauek hartzen dituelarik: Kultura Fundazioak eta Elkarteak, Liburuak eta Bibliotekak, Zinemagintza, Musika eta Antzerkia, Gazteria eta Kultura-Gizarte Suztapena, Ondare Historiko-Artistikoaeta Kirolak. Hauez gainera, ekainaren 9ko 1762/1979 Errege Dekretuak eraldatzen duen uztailaren 21eko 2930/1972 Dekretua, ekainaren 11ko 367/1991 Dekretua, Kultura Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Errolda sortzen duen 1983ko urriaren 21eko Agindua eta gai honetan erabilgarri izan daitezkeen gainerako erabakiak,

Kultura sailburuak, Zerbitzu Juridikoak aurretiaz aldeko txostena eman ondoren,

ERABAKI DUT:

Lehena.- «Tandem Fundazioa» deritzona Suztapenerako eta Finantziaketarako Kultura Fundazio Pribatu gisa onartu eta inskribatzea.

Bigarrena.- Gobernua, administrazioa eta ordezkaritza, Patronatoari ematea, konposaketa aurrean esandakoa izanez.

Hirugarrena.- Lehen urterako aurrekontua onartzea.

Laugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezatela agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 11.

Kultura sailburua,

JOSEBA ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala