Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3786

AGINDUA, 1997ko ekainaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak Batxilergoa, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta hauen tituluei buruzko irizpideak arautzen ditu eta, gutxienez araubide arruntean eskolatutako ikasleei dagokienez, Batxilergoaren ezarpena xedatzen du. Dekretu horren arabera Batxilergoa 1997/1998 ikasturtearen hasieran ezarri behar da eta, beraz, beharrezkoak diren arauak eman behar dira, Dekretuan bertan jasotako Agindu zehatzak betez eta azken xedapenetatik lehenengoak ondorio hauetarako ematen duen ahalmena erabiliz.

Lehenik, gaur arte indarrean egon den irakas-egutegia mantentzen da, sartzeko baldintzak arautzen dira eta aurreko planetatik datozenen iragaite-kasuak zehazten dira. Kasu hauetan ikasketa berrietan sartzea ahalbidetuko da; lehen edo bigarren kurtsoetan sartzeko aukera izango dute, aipatutako planetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren kurtsoaren baliokide zirenak gainditzen dituztenek bakarrik ez, baita horiek gainditzeko gehienez jakintzagai bat edo bi falta dituztenek ere. Honek barne hartuko du horri buruz Batxilergo Bateratu Balioanitzetik eta Lanbide Heziketatik datozen ikasleentzat Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 1992ko urriaren 30eko Aginduan xedatutakoa; araubide hori Irakaskuntza Ertainen Erreformatik datozen ikasleei hedatuko zaie. Eskolatze arruntari ez dagozkion araubideen kasuan, adibidez, eskolatu gabeko hezkuntzaren, urrutiko hezkuntzaren edo helduen hezkuntzaren araubideetan, gaueko batxilergo-ikasketak barne, kasu hauetarako bakarrik balio duen sarbide-sistema berri bat ezartzen da. Sistema honen arabera, Batxilergoan sartu ahal izango da baina kurtso osoen bidez ez, jakintzagaien edo jakintzagai-multzoen bidez baizik; horretarako bateraezintasunari eta lehenespenari buruzko arau egokiak ezartzen dira.

Aurrez izena emateari eta matrikulari dagokienez, arau arruntak izaten jarraitzen dute, baina, ikastetxe guztiek Batxilergoko modalitate guztiak irakatsiko ez dituztenez, onartutako ikasleen zerrendak modalitateen arabera banandurik aurreikusi behar dira. Gainera, gorago adierazitako 97/1997 Dekretuaren arabera, modalitatez aldatzeko aukera aurreikusten da, horretarako irizpide malguei jarraituz, ikasleek behar bezala hausnartu gabe hartutako erabakietan atzera egin ahal izan dezaten.

Ondoren, irakaskuntzak antolatzen dira, Ikastetxearen Curriculum Proiektuan eta bakoitzari dagokion programazioan oinarrituz eta indarrean dauden lege- eta arau-xedapenak betez. Modalitateko jakintzagaien eta aukerako jakintzagaien eskaintza eta dagozkien taldeen osaera arautzen da, unibertsitaterako sarbide-probei dagokienez ahalik eta aukera gehienak barne hartuko dituen jakintzagaien aukeraketa ahalbidetzen saiatuz eta, ahal den neurrian, ikasleek hartutako erabakiekiko errespetua bermatuz, batez ere unibertsitateko karrera jakin batzuetan sartzeko beharrezkoak diren jakintzagaiak aukeratzen dituztenean edo lanbide-heziketako ziklo jakin batzuetan sartzea erraztuko dieten jakintzagaiak aukeratzen dituztenean. Horretarako, ikasle-kopuru jakin bat dagoenean beharrezkoa izango da ikasle-taldeak antolatzea; gainera, orokorrean, ikastetxe publikoei aukerako jakintzagaietako talde-kopurua talde amankomunaren ehuneko berrogeita hamarrera arte handitzea baimentzen zaie, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan erabilitako irizpide berberari jarraituz. Gainera, Ikastetxeen Zuzendaritzak erabakitzen dituen egoera zehatzetan talde-kopuru handiagoa antolatzeko aukera izango da. Ebaluazioaren ondoren, 1992ko urriaren 30eko Aginduak ezarritako dokumentu berriak txertatu ondoren, ebaluazio horren emaitzak nola adieraziko diren erabakitzen da; horrekin batera objektibotasun-bermeak ezartzen dira, Sail honen 1996ko uztailaren 16ko Aginduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazioari buruzkoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako jadanik ezarri ziren bezala; horrez gain, ikasleek beren ebaluazioan esku hartzeko prozesuari hasiera ematen zaio. Azkenik, azken ebaluazioaren eta jakintzagai bateko helburuak gainditu ez dituzten ikasleentzat egiten den aparteko deialdiaren artean gutxieneko aldi bat finkatzeak deialdi hori aurreratzea ahalbidetuko die hala nahi duten ikastetxeei. Promoziorako irizpideei dagokienez, jadanik apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak ezarri zituenak zehazten dira.

Azkenik, Eskolatze arrunteko araubidean egoteko gehienez ere lau urteko epea ezartzen da eta berariazko araubideetako baldintzak adierazten dira, promoziorako baldintzei dagokienez gaueko batxilergoaren, urrutiko batxilergoaren eta eskolatu gabeko batxilergoaren tratamendua bateratuz.

Hori guztia Ikastetxearen autonomia errespetatuz egiten da. Hemen adierazitako alderdien zehazpena ikastetxeari igortzen zaio, orokorrean dagokion Aginte Organoaren ohar zehatzik gabe, beti ere Hezkuntza-eskubideari buruzko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Ikastetxeen Partehartzeari, Ebaluazioari eta Aginteari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak eta, ikastetxe publikoei dagokienez, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak ezarritako eskumen-sistema bete behar dela ulertuz.

Horren indarrez,

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATZEN DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. artikulua.– Eremua eta helburua.

Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko lurralde-eremuan edozein modalitateko Batxilergoa irakasten duten ikastetxeetan aplikatuko da.

Agindu honek Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzea du helburu.

2. artikulua.– Irakas-egutegia eta eskola-jarduna.

1.– Ikasturteak 175 irakastegun izango ditu. Ondorio horretarako irakastegun gisa hartuko dira eskolak emateko erabiltzen direnak eta Agindu honen 24. artikuluko 1. eta 4. ataletan adierazitako probak egiteko erabiltzen direnak.

2.– Jakintzagai bakoitzari dagokion asteko irakastordu-kopurua apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren Eranskinean ezarritakoa izango da. Kopuru horrek ikasleek astero jasotzen dituzten jakintzagai bakoitzeko eskola-orduak adierazten ditu.

3.– Helduen irakaskuntzarako arauetan ezartzen denari kalterik eragin gabe, eskolak, orokorrean, goizez eta arratsaldez emango dira.

4.– Ikastetxeak arratsaldeetan zabalik egongo dira, ikastetxeak onartutako planaren arabera, dagozkien eskolak emateko, eskolaz kanpoko ekintzak eta ekintza osagarriak burutzeko eta, hala dagokionean, jakintzagai gehigarrietan ikasleekin ekintza indargarriak edo lagungarriak burutzeko.

3. artikulua.– Batxilergoko lehen kurtsorako sarbidea.

1.– Batxilergoko edozein modalitateko 1. kurtsoan sartzeko, Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua eskuratuta izan beharko da, ondoren aipatzen diren artikulu honetako ataletan adierazitako salbuespenak salbu.

2.– Batxilergoko lehen kurtsoan sartzeko aukera izango dute, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legeak araututakoak ez diren ikasketak eginik, <FONT FACE="Garamond 3" BBB <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko lehen bi kurtsoak, I. Lanbide Heziketako bi kurtsoak edo Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen zikloko bi kurtsoak gaindituta dituzten ikasleek; era berean, aukera izango dute kurtso horiek amaitzeko jakintzagai bat edo bi gainditzear dituzten ikasleek.

3.– Era berean, arau bidez zehazten diren Batxilergo-ikasketetako modalitateetan sartzeko aukera izango dute, apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren 4.2 artikuluan adierazitako probaren bidez Heziketa Zikloren batean sartu ondoren, dagokien titulua lortu duten ikasleek.

4.– Batxilergoko lehen kurtsoan sartuko dira Batxilergo Bateratu Balioanitzeko hirugarren kurtsoa, II. Lanbide Heziketako lehen kurtsoa edo Irakaskuntza Ertainen Erreformako bigarren zikloko lehen kurtsoa errepikatu behar dituzten ikasleak.

5.– Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legeak ezarritako Batxilergoan sartzen diren ikasleak, Batxilergo Bateratu Balioanitzeko bigarren kurtsotik badatoz, Batxilergo Bateratu Balioanitzeko titulua jasotzeko eskubidea izango dute Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoak ezarritako Batxilergoko lehen kurtsoa gainditzen dutenean.

4. artikulua.– Batxilergoko bigarren kurtsorako sarbidea.

1.– Agindu honen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera lehen kurtsotik bigarren kurtsora igarotzen diren ikasleez gain, Batxilergoko bigarren kurtsoan sartzeko aukera izango dute Batxilergo Bateratu Balioanitzeko hirugarren kurtsoa, II. Lanbide Heziketako lehen kurtsoa edo Irakaskuntza Ertainen Erreformako bigarren zikloko lehen kurtsoa gaindituta duten ikasleek; horrez gain, aukera izango dute kurtso horiek amaitzeko jakintzagai bat edo bi gainditzear dituzten ikasleek.

2.– Batxilergoko bigarren kurtsoan sartuko dira Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, II. Lanbide Heziketako bigarren kurtsoa edo Irakaskuntza Ertainen Erreformako bigarren zikloko bigarren kurtsoa errepikatu behar dituzten ikasleak.

5. artikulua.– Kurtsoaz kanpoko jakintzagaien bidez egindako sarbidea.

Batxilergoa eskolatu gabeko araubidean, helduen eskolatze-araubidean, gaueko eskoletan edo urrutiko eskolen bidez ikasi nahi duten ikasleek jakintzagai solteen bidez egin ahal izango dute, beti ere ondorengo artikuluan ezartzen diren lehenespen-arauak betez.

6. artikulua.– Jakintzagai amankomunen eta modalitateko jakintzagaien arteko bateraezintasun- eta lehenespen-arauak.

1.– Batxilergoko bi kurtsoetan izen berarekin irakasten diren jakintzagaien kasuan, ikasleek ezin izango dira bigarren kurtsokoan matrikulatu lehen kurtsokoa gainditu gabe, bietan aldi berean matrikulatzen direnean izan ezik.

2.– Ezin izango dira bigarren kurtsoko Fisika, Kimika, Elektroteknia edo Mekanikako jakintzagaietan matrikulatu lehen kurtsoko Fisika eta Kimika gainditu gabe edo bi kurtsokoetan aldi berean matrikulatuta ez badaude; ezin izango dira bigarren kurtsoko Biologian edo Geologian matrikulatu lehen kurtsoko Biologia eta Geologia gainditu gabe edo bi kurtsokoetan aldi berean matrikulatuta ez badaude; eta ezin izango dira bigarren kurtsoko Ekonomia eta Enpresen administrazioan matrikulatu lehen kurtsoko Ekonomia gainditu gabe edo bi kurtsokoetan aldi berean matrikulatuta ez badaude.

3.– Adierazitako kasuetan, lehen kurtsoko jakintzagaien ebaluazio negatiboak hauek baldintzatzen dituzten bigarren kurtsoko jakintzagaiak ebaluatzea ezinezkoa izatea eragingo du.

7. artikulua.– Aukerako jakintzagaien arteko lehenespen- eta bateraezintasun-arauak.

1.– Aurreko artikuluan ezarritako arauak era berean baliozkoak izango dira aukerako jakintzagaien kasuan.

2.– Ezin izango dira matrikulatu Geologian edo Giza Fisiologia eta Anatomian lehen kurtsoko Biologia eta Geologia gainditu gabe edo bi kurtsokoetan aldi berean matrikulatuta ez badaude; ezin izango dira matrikulatu Ordenagailu bidezko Marrazketa eta Diseinuan edo Errepresentazio Sistemetan lehen kurtsoko Marrazketa Teknikoa gainditu gabe edo bietan aldi berean matrikulatuta ez badaude; eta ezin izango dira matrikulatu Sistema Automatikoetan Industria Teknologia I jakintzagaia gainditu gabe edo bietan aldi berean matrikulatuta ez badaude.

3.– Adierazitako kasuetan, lehen kurtsoko jakintzagaien ebaluazio negatiboak hauek baldintzatzen dituzten bigarren kurtsoko jakintzagaiak ebaluatzea ezinezkoa izatea eragingo du.

8. artikulua.– Ikasleen gehieneko ordutegi indibiduala.

Ez eskolatze-araubide arruntean, ez eta helduen eskolatzeari, urrutiko eskolatzeari edo eskolatu gabeko ikasketei dagozkien berariazko araubideetan ere, ikasleak ezin izango dira aldi berean matrikulatu, inolaz ere, lehen kurtsoan astean guztira 41 ordu baino gehiagoko ordutegia eta bigarren kurtsoan astean guztira 40 ordu baino gehiagoko ordutegia duten jakintzagaietan, hala dagokionean, lehen kurtsoan gainditzear izan daitezkeen jakintzagaiak barne.

9. artikulua.– Onarpenerako eta matrikularako epea eta baldintzak.

1.– Ikastetxean aurrez izena emateko eta matrikulatzeko epeak orokorrean ezartzen direnak izango dira.

2.– Eskabidea ikastetxeak eskainitakoen artean aukeratutako modalitate zehatz baterako egin beharko da. Halere, ikastetxeak eskaintzen dituen gainerako modalitateak eskatu ahal izango dira lehentasun-ordena adieraziz; ikasleak onartua izan den modalitatean egin beharko du matrikula.

3.– Ikastetxeak eskain ditzakeenak baino plaza gehiago eskatzen direnean, ikasleen onarpenari buruzko otsailaren 4ko 14/1997 Dekretuak ezarritako irizpideak aplikatuko dira, modalitate eta hizkuntza-eredu bakoitzean onartutako ikasleak zerrenda desberdinetan argitaratuz.

4.– Zuzendariak, ikastetxeak bere eskumen-eremuan hartutako irizpideen arabera, modalitate-aldaketak baimendu ahal izango ditu lehen hiruhilekoan, horretarako arrazoiak justifikatuta badaude eta taldeen antolamenduak aldaketa horiek ahalbidetzen baditu. Kasu horietan ez zaio kalterik eragingo eskatutako modalitatean sartzeko zain dauden beste ikasleek izan dezaketen eskubideari.

10. artikulua.– Modalitate-aldaketa.

1.– Lehen kurtsoa amaitu ondoren, nahi duten ikasleek aukeratutako modalitatera aldatzea eska dezakete. Ikastetxeek aldaketa hori baimendu eta ahalbidetuko dute, beti ere Agindu honetan xedatutakoa errespetatuz.

2.– Dituzten baliabideen arabera eta taldeen antolamenduak ahalbidetzen badu, ikastetxeek, bigarren kurtsoan, nahi duten ikasleak ikastetxeak eskaintzen duen beste jakintzagai gehigarri batean matrikulatzea eta ebaluatuak izatea ahalbidetuko du. Horretarako arrazoia izan daiteke jakintzagai horrek ikasleei modalitatez aldatzea erraztea, Goi mailako Heziketa Zikloren batean sartzeko meritu gisa baloratua izatea edo, Unibertsitatera sartzeko probetan, jakintzagai hori karrera jakin batzuetan sartzeko eskatzea.

3.– Era berean, ikastetxeak bertan irakasten diren modalitateko jakintzagaiak aukerako jakintzagai gisa aukeratu ahal izateko moduan antolatuko ditu taldeak eta ordutegiak, ahal den neurrian.

11. artikulua.– Modalitate-aldaketa lehen kurtsoa guztiz gainditu duten ikasleen kasuan.

1.– Utzi duten modalitateari dagozkion lehen kurtsoko jakintzagai guztiak gaindituta izanik, beren modalitate-aukera aldatzen duten ikasleek bigarren kurtsoan aukerako gisa ikasi ahal izango dituzte lehenengo kurtsoan ikasi ez dituzten modalitateko bi jakintzagai; gainera, beste jakintzagai bat ikasi ahal izango dute, beti ere, Agindu honetako 6. eta 7. artikuluetan ezarritako lehenespen-arauak errespetatuz.

2.– Utzi duten modalitateko lehen kurtsoan jadanik modalitate berriko jakintzagai bat ikasi badu, ez da beharrezkoa izango bigarren kurtsoan jakintzagai gehigarri bat ikastea.

3.– Ikasleek modalitate berriko aukerako jakintzagai gisa hala ikasi ez dutenik aukeratzen ez badute, modalitateko derrigorrezko sei jakintzagaiak osatzeko falta zaizkienak errekuperatu beharko dituzte, baina ez zaizkie gainditzeko dituzten jakintzagai moduan konputatuko Agindu honetako 28. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

12. artikulua.– Negatiboki ebaluatutako lehen kurtsoko jakintzagaiak dituzten ikasleentzako modalitate-aldaketak.

1.– Lehen kurtsoko bi jakintzagai baino gehiago negatiboki ebaluatuak izanik, beren modalitate-aukera aldatzen duten ikasleek kurtso osoa errepikatu beharko dute, aukeratutako modalitate berriaren arabera. Negatiboki ebaluatutako jakintzagai bat edo bi bakarrik izanik beren aukera aldatzen dutenak modalitate berriko bigarren kurtsora pasatuko dira; baina lehen kurtsoan gainditzear utzi dituzten jakintzagaiak ere ikasi beharko dituzte, hauek amankomunak badira; modalitate berriko beste jakintzagai bat edo bi ikasi beharko dituzte, negatiboki ebaluatutako jakintzagaiak era horretakoak baziren; edo aukerako jakintzagai bera edo berberak ikasi beharko dituzte modalitate berriarekiko bateragarria baldin badira.

2.– Bigarren kurtsoan aukeratutako jakintzagaiak Agindu honen 6. eta 7. artikuluetan ezarritako lehenespen-arauek baldintzatzen dituztenean, ikasleak derrigorrez ikasi beharko ditu utzitako modalitatean gainditu gabe geratu direnak aldatzea baldintzatzen duten lehen kurtsoko jakintzagaia edo jakintzagaiak.Bestelako kasuetan aukera librea izango da, beti ere, aukeratutako modalitate berrian.

3.– Modalitate-aldaketaren emaitza ez da inolaz ere Batxilergo-titulua lortzea izango, Batxilergoko jakintzagai amankomun guztiez gain, modalitateko sei jakintzagai eta aukerako hiru gainditu gabe, apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren, hirugarren xedapen gehigarriak Musikako edo Dantzako Irakaskuntza Arautuetako Erdiko maila gaindituta duten ikasleentzako aurreikusitako kasuetan salbu.

13. artikulua.– Ikastetxearen Curriculum Proiektua eta Ikastetxeetako programazioak.

1.– Ikastetxeetan irakaskuntza-programazioa Curriculum Proiektuan zehaztuko da; honek hezkuntza-proiektuarekiko koherentzia gordez, ondoko puntuak barne hartuko ditu gutxienez:

• Irakaskuntza-alderdi guztiei dagokienez, ikasleen premiei egokitutako irakaskuntza-helburuak eta -edukiak, Ikastetxean indarrean dauden irakasteredu elebidunen aplikazioarekin lotutakoak barne.

• Irakaskuntza-edukien banaketa.

• Ikastetxeko irakasle desberdinen zereginaren jarraipena ziurtatutako duten irizpide didaktiko eta pedagogikoen zehazpena. Irizpide horien artean ez dira faltako ikasteko prozesuan hizkuntzen erabilerari, modalitateko jakintzagaien antolamenduari eta aukerako jakintzagaien eskaintzari buruzkoak.

• Metodologia didaktikoko eta curriculum-materialeko aukerak.

• Hezkuntza-premia berezien tratamendua.

• Ikasleen ikaskuntzari dagokionez, ebaluazio-irizpideen zehazpena eta osaketa.

• Orientabide-plana.

• Curriculum-garapenaren eta irakas-praktikaren ebaluazio-irizpideak.

• Jarraipen- eta balorazio-mekanismoak.

2.– Beti ere ikastetxearen aukera orokorrak errespetatuz, jakintzagai bakoitzak jakintzagai hori irakatsi behar duten irakasleek erabakitako programazio orokorra bete beharko du. Irakasleek programazio hori mintegian edo didaktika-departamentuan nahiz ikastetxeak aurreikusitako irakasleen espezialitateen araberako beste edozein antolamendutan hitzartuko dute. Programazio horrek, kasu guztietan, ikasgelarako programaziotik hurbil dagoen zehazpen-maila batean, barne hartu beharko ditu ondoko guztiak: dagokion jakintzagaiaren helburuak; jakintzagai horri dagozkion edukien banaketa, garapena eta sekuentziazioa, helburuak lortzeko beharrezkotzat hartzen direnak adieraziz; izaera orokorreko printzipio metodologikoak; ebaluazio-prozesuari buruzko irizpideak, edukien lorpen-maila eta menperatze-maila neurtzeko prozedurak barne, adibidez, eska daitezkeen gutxienekoak, kalifikazio-baremoak, ariketa-ereduak, lan pertsonalei edo talde-lanei eman dakiekeen balioa, etab.; eta irakasleak erabili behar dituen ikasmaterialak eta ikasleak erabili behar dituenak.

3.– Ikastetxe publikoek Ikastetxearen Curriculum Proiektua aurkeztuko diote Lurralde Ordezkaritzari honek, Hezkuntza Ikuskaritzaren txostena jaso ondoren, onar dezan. Txosten horretan Hezkuntza Ikuskaritzak apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuko 15. artikuluan eta Agindu honetan xedatutakoa betetzen den ala ez adieraziko du eta, gainera, proiektu horren kalitate orokorrari buruzko iritzia emango du. Iritzi hori emateko orduan, kontuan izango dira dagozkien ikuskatzaile espezialistek irakasleen espezialitate bakoitzari esleitutako jakintzagaien programazioari buruz banan bana emandako txostenak. Txosten hauek guztiak horretan interesa duten ikastetxe, mintegi eta didaktika-departamentuen eskura izango dira. Ikastetxe pribatuek Ikastetxearen Curriculum Proiektua mantenduko dute eta jakintzagai desberdinen programazioak Hezkuntza Ikuskaritzaren eskura izango dituzte.

4.– Ikastetxearen Curriculum Proiektua ikastetxeak berak ebaluatuko du, bertan ezarritako jarraipen- eta balorazio-mekanismoak kontuan hartuz, emaitza positiboak sustatzeko eta antzeman daitezkeen hutsuneak konpontzeko. Barne-ebaluazio hau kontuan hartuko da ikastetxeen ebaluazioari buruz arau bidez ezarriko den prozeduran. Ebaluaziorako prozedura hori azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoan, Ikastetxeen Partehartzeari, Ebaluazioari eta Aginteari buruzkoan, eta otsailaren 19ko 1/1993 Legean, Euskal Eskola Publikoari buruzkoan, aurreikusita dago.

14. artikulua.– Ikastetxe publikoetako irakasleei jakintzagaiak esleitzea.

1.– Batxilergoa, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta hauen tituluei buruzko irizpideak arautzen dituen eta hauen ezarpena xedatzen duen apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuko 2. xedapen gehigarrian xedatutakoa betez, ikastetxe publikoetako irakasleei jakintzagaiak esleituko zaizkie, irakasle bakoitza titularra den espezialitateari dagozkion jakintzagaien arabera, Agindu honetako II. Eranskinean jasota dagoen bezala.

2.– Aurreko irizpidea aplikatzean beren dedikazioa guztiz bete gabe geratzen zaien irakasleek, gainera, III. eta IV. Eranskinetan jasota dauden jakintzagaiak irakatsi ahal izango dituzte, baldin eta Eranskin horietako 1. puntuan jakintzagai bakoitzarentzat adierazitako titulazioa badute.

3.– 14. artikulu honetako 1. eta 2. ataletan adierazitako irizpideak aplikatu ondoren beren ordutegia guztiz bete gabe geratu zaien irakasleek, gainera, III. eta IV. Eranskinetan jasota dauden jakintzagaiak irakatsi ahal izango dituzte, baldin eta Eranskin horietako 2. eta 3. puntuetan jakintzagai bakoitzarentzat adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute.

4.– Ikastetxe publikoetako zuzendaritza-taldeek eta ikasketa-buruek artikulu honetan adierazitakoa bete beharko dute Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 36.2.f) eta 41.c) artikuluek esleitzen dizkieten eskuduntzetan aritzean.

15. artikulua.– Ikastetxe pribatuetako irakasleei jakintzagaiak esleitzea.

Ikastetxe pribatuetan taldeak eta jakintzagaiak esleituko dira 1995eko uztailaren 24ko Aginduan (1995eko abuztuaren 4ko <FONT FACE="Garamond 3" BOE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) agertzen diren lehenespenen arabera. Dena den, jakintzagai bat irakasteko beharrezkoa den prestakuntza Hezkuntza Ikuskaritzak ikuskatu behar du, jakintzagai hori esleitu aurretik.

16. artikulua.– Modalitateko jakintzagaien eskaintza eta taldeen antolamendua.

1.– Ikastetxeek irakasten dituzten modalitateei dagozkien jakintzagai guztiak eskainiko dituzte, salbuespenik gabe, eta Unibertsitaterako sarbide-probetan karrera jakin batzuetarako derrigorrezkoak diren jakintzagai guztietan taldeak antolatu behar dituzte, hamabost ikaslek edo gehiagok eskatzen badute.

2.– Ikastetxe publikoek Batxilergoko kurtso bakoitzean, gehienez ere, talde amankomunen kopurua ehuneko berrogeita hamarrean handitu eta ateratzen diren modalitateko jakintzagai-taldeen kopurua antolatu ahal izango du, hala dagokionean aurreko zenbaki osoa biribilduz; horretarako ikasle-kopuruak gutxienez hamabostekoa izan behar du.

3.– Taldeen antolamenduak ahalbidetzen badu, ikasleek edozein kurtsotan modalitateko jakintzagaiak aukerako jakintzagai gisa edo modalitateko gisa ikasi ahal izango dituzte, beti ere Agindu honen 6. eta 7. artikuluetan ezarritako lehenespen-arauak errespetatuz.

4.– Ikastetxeen Zuzendaritzak ikastetxe publikoetan ikasle-kopuru txikiagoko taldeak antolatzea baimendu ahal izango du kokapen-baldintzen eta ikasle-kopuru osoaren arabera.

17. artikulua.– Aukerako jakintzagaien eskaintza.

1.– Ikastetxeek gutxienez bi jakintzagai eskainiko dituzte lehen kurtsoan eta lau bigarrenean, apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren Eranskina betez; jakintzagai horien zerrenda Agindu honen I. Eranskinean argitaratuko da. Ahal den guztietan jakintzagai horien artean bigarren hizkuntza modernoa eskaini beharko da.

2.– Aurreko atalaren arabera eskainitako aukerako jakintzagaiak edozein izanik ere, ikasleek aukerako jakintzagai gisa aukeratu ahal izango dituzte modalitateko jakintzagai izanik modalitateko jakintzagai gisa ikasi ez dituztenak eta ikastetxean irakasten diren beste modalitate batzuetakoak. Ikastetxean irakasten ez diren modalitateetako jakintzagaiak aukerako gisa eskaintzeko Hezkuntza sailburuordearen baimena lortu beharko da; baimen hori kasu berezietan bakarrik emango da, horren aldeko txostenak jaso ondoren.

3.– Salbuespen gisa bakarrik, Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzak aukerako jakintzagaien eskaintzan ikastetxeek proposatutako jakintzagaiak sartzea baimendu dezake, egokitzat hartzen dituen horren aldeko txostenak jaso ondoren.

18. artikulua.– Ikasleek aukerako jakintzagaiak aukeratzea.

1.– Ikasleek ikastetxeak eskaintzen dituen aukerako jakintzagaien artean libreki aukeratuko dituzte nahi dituztenak, matrikulatzeko unean. Aukerako jakintzagai jakin baterako eskabideak horretarako aurreikusitako taldeen kopurua baino gehiago direnean, plazak ikastetxeak ezarri dituen eta aldez aurretik argitara eman dituen baremoen arabera emango dira; baremo horietan derrigorrez kontuan hartu beharko dira irakasle-taldeak eman ditzakeen orientabideak.

2.– Aukerako jakintzagai gisa beren modalitateko jakintzagai bat aukeratzen duten ikasleek hori ikasteko lehentasuna izango dute beste modalitateetako ikasleekiko.

19. artikulua.– Aukerako jakintzagaietako taldeen osaketa.

1.– Aukerako jakintzagaietako taldeak antolatzeko, ikastetxeek Agindu honen 16. artikuluan modalitateko jakintzagaietako taldeen osaketari buruz xedatutakoa bete beharko dute.

2.– Aukerako jakintzagai gisa modalitateko jakintzagai izanik modalitateko jakintzagai gisa ikasi ez dituztenak edo ikastetxean irakasten diren beste modalitateetako jakintzagaiak aukeratu dituzten ikasleak, dagozkien taldeetan sartuko dira horiek ikasteko, baina talde bakoitzak arau bidez ezarritako ikasle-kopurua izango du gehienez ere.

20. artikulua.– Erlijioaren ordezko ikasketa-jarduerak.

Erlijioaren ordezko ikasketa-jarduerak, erlijioaren ordutegi bera izango dutenak, abenduaren 16ko 2438/1994 <FONT FACE="Garamond 3" ED<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ak (1995eko urtarrilaren 26ko <FONT FACE="Garamond 3" BOE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) xedatutakoaren arabera, erlijio desberdinen adierazpen idatzi, plastiko eta musikalei buruzkoak izango dira, gertakari, pertsonaia eta sinbolo garrantzitsuenak ezagutzeko eta horiek garai desberdinetako ikuskera filosofikoetan eta kulturan izan duten eragina ezagutzeko.

21. artikulua.– Hezkuntza-laguntzako jarduerak.

1.– Jakintzagairen batean ebaluazio negatiboa izanik lehen kurtsotik bigarren kurtsora pasatzen diren ikasle guztientzat, ikastetxeek hezkuntza-laguntzako jarduerak antolatu ahal izango dituzte jakintzagai horietan. Mintegien edo didaktika-departamentuen programazioak jarduera horiek aurreikusi ahal izango ditu Ikastetxearen Curriculum Proiektuan jasotako irizpideen arabera. Jarduera horiek barne- eta kanpo-ebaluazioa izango dute, Ikastetxearen ebaluazioari eta irakas-praktikari buruz arau bidez zehazten denaren arabera.

2.– Ikastetxeak ezarritakoaren arabera, horrela ezarritako hezkuntza-laguntzako jarduerak lehen kurtsoko ikasleek burutuko dituzte, ebaluazio-bilkuraren batean jakintzagai bati buruzko ebaluazio negatiboa izan badute. Era berean, jarduera lagungarriak antolatu ahal izango dira edozein ebaluazio-bilkuretan jakintzagai bati buruzko ebaluazio negatiboa jaso duten bigarren kurtsoko ikasleentzat.

3.– Hezkuntza-laguntzako jarduerekin batera, beste jarduera batzuk antolatu ahal izango dira, Agindu honen 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, jakintzagai gehigarri batean matrikulatzea eta ebaluatuak izatea aukeratu duten ikasleak prestatzeko.

22. artikulua.– Ebaluazioaren ezaugarriak.

1.– Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren 19. artikuluan (1997ko maiatzaren 7ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) xedatutakoa betez, Batxilergoko ikasleen ikaskuntza-ebaluazioa etengabea eta jakintzagaien araberakoa izango da.

2.– Horretarako erreferentzia jakintzagai bakoitzarentzat ezarritako ebaluazio-irizpideak izango dira, Ikastetxearen Curriculum Proiektuari gehitutako programazioan duten zehazpenaren arabera. Zein neurritan betetzen diren neurtzeko, Batxilergoaren helburuak eta ikasleak ondorengo ikasketetan izan ditzakeen aurrerapen-aukerak hartuko dira kontuan.

3.– Ebaluazioa prozesu osoan zehar banatutako bileretan egingo da; bilkura bakoitzean ikasle-talde bakoitzaren irakasle-taldea bilduko da, tutoreak koordinaturik eta, hala dagokionean, ikastetxeak dituen orientabide-zerbitzuen aholkularitzarekin. Bilkura bakoitzean taldeari irakatsitako jakintzagai guztiak aztertuko dira.

4.– Irakasle bakoitzaren erantzukizun zuzena, berak irakasten duen jakintzagaian ikasleek duten ikaskuntza-mailaren balorazioari dagokionez, erreklamazioak egiteko ezartzen den barne-prozeduraren arabera mintegiak edo didaktika-departamentuak kalifikazioak ikuskatzeko duen gaitasunari kalterik eragin gabe ulertuko da.

23. artikulua.– Ebaluazio-prozesua.

1.– Ikastetxearen Curriculum Proiektuak zehaztuko ditu ebaluazio-bilkuren kopurua eta edukia; bilkuren buru irakasle tutorea izango da eta , gutxienez, hiruhilero egingo dira. Bilkura-aktetan denbora eta tokia, bertaratutako irakasleak eta falta direnak, aztertutako gaiak, hartutako erabakiak eta, halakorik izanez gero, aurkako iritziak adieraziko dira. Prozesua hasierako ebaluazio batekin hasiko da; irakasleek, derrigorrez, ebaluazio horren emaitza hartu beharko dute abiapuntu gisa curriculuma ikasleen premiei egokitzeko.

2.– Jakintzagai batzuen kasuan, beren izaeraren eta edukiaren ondorioz, Ikastetxearen Curriculum Proiektuak ebaluazio-irizpideen artean espreski beste prozedura bat aurreikus dezake. Kasu horietan izan ezik,

etengabeko ebaluazioarekin bat etorriz, jakintzagai bakoitzari dagokionez ikasturtearen hasieratik bilkura egiten den arte helburuak zein neurritan lortzen diren baloratuko da bilkura bakoitzean. Ikasle bakoitzaren kasuan, dagokion aldian ikasitako jakintzagaiaz gain, aurreko bileretan negatiboki baloratuak izan direnak ere baloratuko dira.

3.– Irakasle desberdinek emandako kalifikazio eta txostenez baliatuz, tutoreak, irakasle-taldeari entzun ondoren, txosten bat landuko du. Bilkura bakoitza amaitu ondoren txosten hori ikasleei eta gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko die. Txostenean adieraziko dira, jakintzagai bakoitzeko

kalifikazioez gain, Batxilergoko helburu orokorren lorpen-mailari buruz irakasle-taldeak duen iritzia, hala dagokionean har daitezkeen laguntza-neurriak eta kasu bakoitzeko promozio-iguripenak.

4.– Ikastetxeek ikasleek beren ebaluazioan parte hartzea aurreikusi behar dute; horretarako bideak izan daitezke bilkura bakoitzaren aurretik ikasleei entzutea, autoebaluazio-prozedurak erabiltzea edo egokitzat hartzen den beste edozein prozedura erabiltzea.

24. artikulua.– Azken ebaluazioa.

1.– Ikasturte bakoitzeko irakastaldia amaitzen denean, azken ebaluazio-bilkura egin aurretik, ikastetxe bakoitzak bere Ikastetxearen Curriculum Proiektuan xedatutakoaren arabera, mintegiek eta didaktika-departamentuek proba gehigarri bat antolatu ahal izango dute irakasten duten jakintzagaian negatiboki baloratuak izan diren ikasleentzat. Ikasleentzat borondatezkoa izango den proba hori antolatzen bada, zati bat jakintzagaiaren curriculumak dagokion kurtsorako ezarri dituen gutxieneko edukiei eta helburuei buruzkoa izango da esklusiboki, mintegiaren edo didaktika-departamentuaren programazioan ezarritako gutxieneko maila kontuan hartuz; zati hori gainditzen bada, gutxieneko kalifikazio positiboa lortuko da, baina probako beste zati batzuk ere gainditzen badira, maila handiagoko kalifikazioak lortu ahal izango dira.

2.– Azken ebaluazio-bilkuran kurtsoko jakintzagai guztien azken kalifikazioa emango da, Agindu honen 22.2 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz.

3.– Balorazioen emaitza Agindu honen ondorengo artikuluetan zehazten diren dokumentuetan adieraziko da, 1etik 10erako zenbaki-eskala erabiliz, hamarrenik gabe; 5a edo zenbaki handiagoa lortzen duten kalifikazioak positibotzat hartuko dira eta zenbaki txikiagoak lortzen dituztenak, aldiz, negatibotzat. Batezbesteko nota adierazteko, eskala bera erabiliko da zifra hamartar bakarrarekin.

4.– Jakintzagairen batean balorazio positiborik lortu ez duten ikasleek aparteko deialdi baterako eskubidea izango dute. Deialdi hori azken ebaluazioa egin eta, gutxienez, hilabete beranduago egingo da.

25. artikulua.– Etengabeko ebaluaziorako baldintzak.

Etengabeko ebaluazioak normalean klaseetara joatea eskatzen du. Hutsegiteek jakintzagai batean etengabeko ebaluazio-sistema aplikatzea saihesten dutenean, ikastetxeak ezarritako irizpideen arabera, mintegiak edo didaktika-departamentuak ebaluazio-sistema desberdinak aplikatu ahal izango ditu, ikasleari proba baten bidez jakintzagai horretako helburuak gainditu dituela egiaztatzeko aukera kendu gabe.

26. artikulua.– Emaitzen dokumentazioa, erregistroa eta jakinarazpena.

1.– Irakasleek prozesu osoan zehar formatu librearekin edo ikastetxeak zehaztutakoarekin erabil ditzaketen dokumentuak edonolakoak izanik ere, azken ebaluazioaren emaitzak irakastaldiaren amaieran nahiz aparteko deialdiaren ondoren ebaluazio-aktetan, Batxilergoko kalifikazio-liburuan eta ikasketa-espedientean adierazi beharko dira eta hauek arau bidez ezarritako formatua izan beharko dute.

2.– Ikasketa-espedientea eta ebaluazio-aktak ikastetxean geratuko dira idazkariaren zaintzapean. Hezkuntza Ikuskaritzari ebaluazio-akten kopia bat igorriko zaio eta, ikastetxe pribatuen kasuan, adskribatuta dauden ikastetxe publikoari kopia bat igorriko zaio. Batxilergoko kalifikazio-liburua titularrari edo honen lege-ordezkariei emango zaie batxilergo-titulua lortu ondoren.

3.– Kalifikazio-liburuaren bidez ebaluazioaren emaitzak jakinarazteaz gain, irakastaldia amaitzean eta hala badagokio aparteko deialdiaren ondoren, banan banako ebaluazio-txosten bat emango zaie ikasleei edo beren lege-ordezkariei. Honek formatu librea izango du eta, gutxienez, ondoko alderdiak jasoko ditu espreski:

– Batxilergoaren eta ikasitako jakintzagaien helburuen lorpen-mailari buruzko irizpena.

– Jakintzagai desberdinen edukien asimilazio-mailari buruzko irizpena.

– Ikaskuntzaren kalifikazio partzialak edo balorazioak.

– Hala badagokio, hezkuntza-laguntzako neurrien aplikazioa. 4.– Era berean, kalifikazio-liburuarekin batera banan banako ebaluazio-txosten bat emango da; hau ikasturtean zehar gertatutako edozein ikastetxe-aldaketa dela-eta adierazitako alderdietara mugatuko da.

27. artikulua.– Ikasleek duten ikasketa-errendimenduaren ebaluazio objektiborako eskubidea bermatzea.

Agindu honen 23.4 artikuluan xedatutakoa betez ikastetxeak ezartzen dituen prozeduren bitartez ikasleei beren ebaluazio-prozesuan esku hartzeko aukera emateaz gain, ikastetxeek probak, ariketak eta erreklamazioak argitaratu, jakinarazi eta ikuskatzeko prozedurak ezarriko dituzte, bai eta kalifikazioak justifikatzen dituzten dokumentuak gordetzeko ere. Zentzu horretan aplikagarria izango da Derrigorrezko Bigarren Irakaskuntzako ikasleen ebaluazioari buruz 1996ko uztailaren 16ko Aginduaren V. kapituluan, erabateko objektibotasun-irizpideen arabera, eskola-errendimenduaren ebaluazioa bermatzeari buruz xedatutako guztia.

28. artikulua.– Beste kurtso batera pasatzea. 1.– Zehazki pertsona helduentzako edo urrutitik irakasteko antolatuta dauden irakaskuntzen kasuan izan ezik, bigarren kurtsora pasatzeko beharrezkoa izango da lehen kurtsoko jakintzagai guztiak gaindituta izatea edo, gehienez ere, negatiboki ebaluatutako jakintzagai bat edo bi bakarrik izatea; bi jakintzagai baino gehiagotan ebaluazio negatiboa izan duten ikasleek lehen kurtsoa osorik errepikatu beharko dute. Honen salbuespenak izango dira espedientea Urrutiko Batxilergorako Euskal Institutura lekualdatzea eskatzen duten ikasleak edo, hemezortzi urte beteta izanik, zehazki pertsona helduei zuzendutako irakaskuntzetan, gaueko batxilergoa barne, matrikulatzen diren ikasleak.

2.– Bigarren kurtsoa amaituta izanik, Batxilergoko lehen edo bigarren kurtsoko jakintzagai bat, bi edo hiru ebaluazio negatiboarekin dituzten ikasleek, jakintzagai horiek bakarrik ikasi beharko dituzte. Ebaluazio negatiboarekin hiru jakintzagai baino gehiago dituzten ikasleek bigarren kurtsoa osorik errepikatu beharko dute, artikulu honen 1. atalean adierazitako salbuespen berberekin.

3.– Ondorio hauetarako, lehen eta bigarren kurtsoan izen berarekin ikasten diren jakintzagaiak jakintzagai bakar gisa hartuko dira.

29. artikulua.– Eskolatze-epea.

1.– Urrutiko irakaskuntzei edo pertsona helduentzako nahiz eskolatu gabeko berariazko eskolatze-araubideei dagozkien kasuetan izan ezik, ikasleek ezin dute Batxilergoan eskolatuta egon lau urte baino epe luzeagoan. Lau urte igaro ondoren, ikasleek beren ikasketak urrutiko irakaskuntzan edo pertsona helduentzako berariazko araubidean, gaueko batxilergoa barne, jarraitu ahal izango dituzte.

2.– Ikasle orok libreki eska dezake matrikula deuseztatzea lehen hiruhilekoan; kasu horretan kurtsoa ez zaio konputatuko artikulu honen 1. atalean adierazitako ondorioetarako.

3.– Bigarren hiruhilekotik aurrera, gaixotasuna, lana, soldadutza edo antzeko beste arrazoi justifikatuak direla-eta, ikasle bat klaseetara normalean joaten ez denean, era berean matrikula deuseztatzea eska dezake; kasu honetan ere kurtsoa ez zaio konputatuko gorago adierazitako ondorio horietarako.

30. artikulua.– Gaueko eta urrutiko ikasketak. 1.– Gaueko ikasketak lehen aldiz eskaintzen dituzten ikastetxeek apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak ezarritako Batxilergoaren arabera egin beharko dute hasieratik.

2.– Gaueko Batxilergoko edo Urrutiko Batxilergoko irakaskuntzak Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoa baino lehenagoko planen arabera irakasten dituzten ikastetxeek, ikasketa horiek jadanik araubide horretan hasi dituzten ikasleei modu horretan irakasten jarraitu ahal izango dute.

3.– Aurreko plan horiek indarrean egoteari behin-betiko uzten dioten unean Batxilergoko ikasketak amaitu ez dituzten ikasleak, plan berrian sartuko dira ezarritako baliokidetasun-araubidearen arabera eta, hala badagokio, arau bidez ezartzen diren baliozkotzeak aplikatuko dira.

4.– Batxilergoa pertsona helduentzako berariazko araubidean, gaueko batxilergoa barne, urrutiko batxilergoaren araubidean edo eskolatu gabeko beste araubide batean ikasten duten ikasleek ez dituzte bete behar kurtsoz pasatzeari buruz Agindu honen 28. artikuluan ezarritako arauak. Beraz, inolaz ere ez dituzte berriz ikasiko jadanik gaindituta dituzten jakintzagaiak, Agindu honen 6. eta 7. artikuluetan xedatutako lehenespen-arauek zehaztutako bateraezintasun-kasuetan salbu. Artikulu horien arabera, lehen kurtsoko jakintzagaiek baldintzatzen dituzten bigarren kurtsoko jakintzagaiak ezin izango dira ebaluatu hauek baldintzatzen dituzten lehen kurtsoko jakintzagai horiek gainditzen ez diren bitartean.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Ikastetxeei buruz egindako aipamenak, indarrean dauden legeen arabera eskudunak diren Aginte Organoei buruzkoak direla ulertuko da.

Bigarrena.– Ikastetxeen Zuzendaritzari, Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzari eta Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzari baimena ematen zaie, dagozkien eskuduntzetan, Agindu hau interpretatu, aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" AUKERAKO JAKINTZAGAIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1. Modalitate guztietan amankomunak diren aukerakoak:

• Bigarren atzerriko hizkuntza

• Informatika

• Musika

• Gorputz-, aisia- eta osasun-ekintzak (2.)

• Literatura garaikidea

2. Modalitate jakin bakoitzari lotutako aukerakoak

<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="JUSTIFY">GIZA ETA GIZARTE-ZIENTZIAK NATUR ETA OSASUN-ZIENTZIAK TEKNOLOGIKOA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> • Zuzenbidea • Giza fisiologia eta anatomia (2.) • Ordenagailu bidezko

• Administrazio- • Laborategi-teknikak marrazketa eta diseinua (2.)

eta kudeaketa-prozesuak • Geologia (2.) • Elektronika

• Psikologia eta Soziologia • Industria-teknologia I • Sistema automatikoak (2.)

• Gizarte-antropologia • Ordenagailu biezko marrazketa • Fabrikazio mekanikoko

• Zientzia, teknologia eta eta diseinua (2.) teknikak

gizartea • Zientzia, teknologia eta gizartea • Errepresentazio-sistemak (2.)

Mekanika (2.) • Zientzia, teknologia

eta gizartea

II. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO KARRERAKO FUNTZIONARIOEI EGINDAKO BATXILERGOKO JAKINTZAGAI AMANKOMUNEN ETA MODALITATEKO JAKINTZAGAIEN ESLEIPENA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>(Azaroaren 29ko 1701/1991 eta urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuen arabera)

<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="JUSTIFY">BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN BATXILERGOKO JAKINTZAGAIAK

KIDEGOKO ESPEZIALITATEAK

ALEMANIERA ALEMANIERA

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA BIOLOGIA, GEOLOGIA, BIOLOGIA ETA GEOLOGIA, LUR- ETA INGURUGIRO-ZIENTZIAK.

MARRAZKETA MARRAZKETA ARTISTIKOA, MARRAZKETA

TEKNIKOA ETA ADIERAZPEN GRAFIKO ETA PLASTIKOAREN TEKNIKAK

EKONOMIA EKONOMIA, EKONOMIA ETA ENPRESA-ANTOLAKETA

GORPUTZ-HEZKUNTZA GORPUTZ-HEZKUNTZA

FILOSOFIA FILOSOFIA, FILOSOFIAREN HISTORIA

FISIKA ETA KIMIKA FISIKA, KIMIKA, FISIKA ETA KIMIKA FRANTSESA FRANTSESA

GEOGRAFIA ETA HISTORIA HISTORIA, MUNDU GARAIKIDEAREN HISTORIA, ARTEAREN HISTORIA

GREKOA GREKOA ETA LATINA

INGELESA INGELESA

LATINA LATINA

GAZTELANIA ETA LITERATURA GAZTELANIA ETA LITERATURA MATEMATIKA MATEMATIKA

TEKNOLOGIA INDUSTRIA-TEKNOLOGIA

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA EKONOMIA

EKONOMIA ETA ENPRESA-ANTOLAKETA

ANALISIA ETA INDUSTRIA-KIMIKA KIMIKA

ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAK MARRAZKETA TEKNIKOA

MERKATARITZA-ANTOLAMENDUA ETA -KUDEAKETA EKONOMIA

EKONOMIA ETA ENPRESA-ANTOLAKETA

IBILGAILUEN MANTENIMENDUAREN INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

ANTOLAMENDUA ETA PROZESUAK MEKANIKA

FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAMENDUA INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

ETA PROIEKTUAK MEKANIKA

ENERGIA-SISTEMETAKO INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

PROIEKTUEN ANTOLAMENDUA

MEKANIKA ELEKTROTEKNIA

AKUIKULTURA-HAZTEGIETAKO PROZESUAK BIOLOGIA

ORTOPROTESIKAKO DIAGNOSI BIOLOGIA

KLINIKOETAKO PROZESUAK

OSASUN-PROZESUAK BIOLOGIA

KOMUNIKABIDEAK ETA PROZESUAK IRUDIA

ZUR- ETA ALTZARI-INDUSTRIAKO PROZESUAK MARRAZKETA TEKNIKOA

ETA PRODUKTUAK

SISTEMA ELEKTROMEKANIKOAK ETA AUTOMATIKOAK INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

ELEKTROTEKNIA

SISTEMA ELEKTRONIKOAK INDUSTRIA-TEKNOLOGIA I eta II

ELEKTROTEKNIA

LAN-PRESTAKUNTZA- ETA -ORIENTABIDEA (1) EKONOMIA

EKONOMIA ETA ENPRESA-ANTOLAKETA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="CENTER">III. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO BITARTEKO IRAKASLEEI EGINDAKO BATXILERGOKO JAKINTZAGAI

AMANKOMUNEN ETA MODALITATEKO JAKINTZAGAIEN ESLEIPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Batxilergoko modalitateei dagozkien jakintzagai amankomunak irakasteko titulazioak.

<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="JUSTIFY"> JAKINTZAGAIAK TITULAZIOAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Geografia eta Historia 1. Filosofia eta Letretan (Geografia eta Historiako atalean), Geografian, Geografia eta Historian, Historian eta Giza Zientzietan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Mundu garaikidearen historia 1. Filosofia eta Letretan (Geografia eta Historiako atalean), Geografia eta Historian, Historian, Giza Zientzietan eta Soziologian eta Politika-zientzietan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Artearen historia 1. Filosofia eta Letretan (Geografia eta Historiako atalean), Geografia eta Historian, Historian, Giza Zientzietan, Artearen historian eta Arte Ederretan lizentziatua.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Filosofia, Filosofiaren historia 1. Filosofia eta Letretan (Filosofiako atalean), Filosofia eta Hezkuntza-zientzietan (Filosofiako atalean), Filosofian eta Giza Zientzietan lizentziatua.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Latina, Grekoa 1. Filosofia eta Letretan (Filologia Klasikoko atala) lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Gaztelania eta Literatura 1. Filosofia eta Letretan (Filologia hispanikoko edo Filologia erromanikoko ataletan), Filologia hispanikoan, Filologia erromanikoan, Hizkuntzalaritzan (Espainiera eta literatura ikasi izana egiaztatuz), Literaturaren teorian eta Literatura konparatuan (Espainiera eta literatura ikasi izana egiaztatuz) lizentziatuak. 2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

<FONT FACE="Garamond 3" JAKINTZAGAIAK TITULAZIOAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Euskara 1. Euskal filologian, Filologian*, Filosofia eta Letretan (Filosofiako atalean)*, Literatura konparatuaren teorian*, Itzulpengintzan eta Interpretaritzan* eta Hizkuntzalaritzan* lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

* Lehen hizkuntza gisa euskara ikasi izana edo <FONT FACE="Garamond 3" HEO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren gaitasun-agiria izatea egiaztatuz.

Atzerriko hizkuntzak 1. Dagokion hizkuntzaren espezialitateko Filologian, Filologian*, Filosofia eta Letretan (Filologiako atalean)*, Literatura konparatuaren teorian, Itzulpengintzan eta Interpretaritzan* eta Hizkuntzalaritzan* lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

* Dagokion hizkuntza lehen hizkuntza gisa ikasi izana edo <FONT FACE="Garamond 3" HEO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren gaitasun-agiria izatea egiaztatuz.

Gorputz-hezkuntza 1. Gorputz eta Kirol-ekintzen zientzietan eta Gorputz-hezkuntzan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Medikuntzan lizentziatuak, Kirol-medikuntzako Espezialista diploma izatea egiaztatuz.

Biologia eta Geologia, Lur- eta 1. Biologian, Biologia-zientzietan, Geologia-zientzietan, Zientzietan (Geologiako atalean

Ingurugiro-zientziak. edo Biologiako atalean), Itsas-zientzietan, Natur zientzietan, Farmazian eta Geolgian lizentziatuak; Nekazaritza-injineruak, Meatze-injineruak eta Mendi-injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Biologia 1. Biologian, Biologia-zientzietan, Zientzietan (Biologiako atalean), Itsas-zientzietan, Farmazian, Medikuntzan eta Albaiterotzan lizentziatuak; Nekazaritza-injineruak, Meatze-injineruak eta Mendi-injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Geologia 1. Geologia-zientzietan, Geologian, Zientzietan (Geologiako atalean) eta Itsas-zientzietan lizentziatuak; Nekazaritza-injineruak, Meatze-injineruak eta Mendi-injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

<FONT FACE="Garamond 3" JAKINTZAGAIAK TITULAZIOAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Fisika eta Kimika 1. Biokimikan, Zientzia fisikoetan, Zientzia kimikoetan eta Zientzietan (Fisikako atalean edo Kimikako atalean) lizentziatuak; Aeronautika-injineruak, Portu, ubide eta bideetako injineruak, Industria-injineruak (Kimika), Untzigintza-injineruak, Kimika-injineruak eta Telekomunikabide-injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Fisika 1. Zientzia fisikoetan, Zientzietan (Fisikako atalean) eta Fisikan lizentziatuak; Aeronautika-injineruak, Portu, ubide eta bideetako injineruak, Industria-injineruak, Untzigitza-injineruak, Kimika-injineruak eta Telekomunikabide-injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Kimika 1. Biokimikan, Zientzia kimikoetan, Zientzietan (Kimikako atalean), Farmazian eta Kimikan lizentziatuak; Industria-injineruak (Kimika) eta Kimika-injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein

titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Matematika, Gizarte-zientziei aplikatutako 1. Ekonomia-zientzietan, Zientzia fisikoetan, Zientzia matematikoetan, Zientzietan

matematika (Fisikako atalean), Zientzietan (Matematikako atalean), Ekonomian, Fisikan, Informatikan eta Matematikan lizentziatuak; Arkitektuak eta Injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Marrazketa artistikoa. 1. Arte Ederretan lizentziatuak eta Arkitektuak.

2. Arkitektuak, Injineruak eta unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagaian behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Marrazketa teknikoa.Adierazpen 1. Arte Ederretan lizentziatuak, Arkitektuak eta Injineruak.

grafiko-plastikoetako teknikak. 2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak

Diseinuaren oinarriak. Bolumena. lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Irudia 1. Arte Ederretan, Informazio-zientzietan (Irudi bisual eta auditoreko atala eta Publizitateko eta Harreman publikoetako atala), Ikus-entzunezko komunikazioan, Publizitatean eta Harreman publikoetan lizentziatuak; Arkitektuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

<FONT FACE="Garamond 3" JAKINTZAGAIAK TITULAZIOAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Elektronika. Mekanika. 1. Injineruak.

Industria-teknologia. 2. Zientzia fisikoetan, Zientzietan (Fisikako atala), Fisikan, Untzi-makinetan, Nautikan eta Itsas-garraioan eta Untzietako irrati elektronikoetan lizentziatuak.

3. Irakaskuntza teknikoen arloko ziklo laburreko edo ziklo luzeko unibertsitateko edozein titulazio izatea, jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza izatea egiaztatuz.

Ekonomia. Ekonomia eta enpresa-antolaketa. 1. Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan, Zientzia aktuarialetan eta finantzarioetan, Ekonomia-zientzietan, Ekonomian, Zuzenbidean, Merkatu-ikerketa eta -zientzietan, Enpresa-zientzietan eta Soziologian eta Politika-zientzietan lizentziatuak eta Industria-antolamenduko injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Oharra: Dagokion jakintzagaian behar adinako prestakuntza ondoko prozedura alternatibo baten bidez egiaztatu beharko da: 1) Egiaztatzen den prestakuntzari dagokion jakintzagaia ikasi izana adierazten duen ikasketen ziurtagiri pertsonala. 2) Dagokion jakintzagaian gutxienez bi ikasturteko irakaskuntza-esperientzia izatea. 3) Jakintzagai horrekin lotutako irakaslegoaren prestakuntza-jarduerak burutu izana; hauek gutxienez ehun orduko iraupena izango dute eta dagokion Hezkuntza-administrazioak egiaztatu behar ditu.

IV. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3"

AUKERAKO JAKINTZAGAIEN ESLEIPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="CENTER">Batxilergoan aukerako jakintzagaiak irakasteko espezialitateak eta titulazioak

<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="JUSTIFY"> JAKINTZAGAIAK ESPEZIALITATEAK ETA TITULAZIOAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Bigarren atzerriko hizkuntza Aurreko tauletan izaera orokorrarekin dago esleituta.

(Ikus «Atzerriko hizkuntzak»).

Musika 1. Musikako goi-mailako titulua (urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 42.3 artikulua).

2. Musikako goi-mailako tituluaren baliokide izendatutako titulazioak, uztailaren 8ko 1542/1994 Errege Dekretuaren arabera. 3. Musikaren historian eta zientzietan lizentziatuak. Gorputz-, aisia- eta osasun-ekintzak «Gorputz-hezkuntza» irakastea ahalbidetzen duten espezialitate eta titulazioak.

Geologia Aurreko tauletan izaera orokorrarekin dago esleituta.

(Ikus «Biologia eta Geologia» eta «Biologia, Geologia eta Lur- eta Ingurugiro-zientziak»).

Industria-teknologia I Aurreko tauletan izaera orokorrarekin dago esleituta.

(Ikus «Teknologia» eta «Industria-teknologia»). Literatura garaikidea 1. Filosofia eta Letretan (Filologiako atala), edozein Filologia modernotan, Literaturaren teorian eta Literatura konparatuan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Giza fisiologia eta anatomia 1. Biologian, Biologia-zientzietan, Zientzietan (Biologiako atala), Natur zientzietan, Medikuntzan eta Farmazian lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Laborategi-teknikak Fisika, Kimika, Fisika eta Kimika, Biologia, Geologia, Biologia eta Geologia eta Lur- eta Ingurugiro-zientziak irakastea ahalbidetzen duten titulazio guztiak, bakoitzarentzat adierazitako lehentasunarekin.

Zuzenbidea 1. Zuzenbidean lizentziatuak.

2. Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan, Zientzia aktuarialetan eta finantzarioetan, Ekonomia-zientzietan, Ekonomian, Merkatu-ikerketa eta -zientzietan, Enpresa-zientzietan, Soziologia eta politika-zientzietan lizentziatuak edo unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio eta aurreko puntuetako tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat (hiru urte) ikasi izana egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

<FONT FACE="Garamond 3" JAKINTZAGAIAK ESPEZIALITATEAK ETA TITULAZIOAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Psikologia eta Soziologia 1. Psikologian, Soziologia eta politika-zientzietan, Filosofia eta Letretan (Filosofiako atala), Filosofia eta Hezkuntza-zientzietan (Filosofiako atala), Filosofian, Giza zientzietan, Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan, Zientzia aktuarial eta finantzarioetan, Ekonomia-zientzietan, Ekonomian, Merkatu-ikerketa eta -zientzietan eta Enpresa-zientzietan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat ikasi izana egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Gizarte-antropologia 1. Filosofia eta Letretan (Filosofiako atala), Filosofia eta Hezkuntza-zientzietan (Filosofiako atala), Filosofian, Giza zientzietan eta Soziologia eta Politika-zientzietan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat ikasi izana egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Zientzia, teknologia eta gizartea 1. Filosofia eta Letretan (Filosofiako atala), Filosofia eta Hezkuntza-zientzietan (Filosofiako atala), Filosofian, Giza zientzietan eta Soziologia eta Politika-zientzietan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat ikasi izana egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Administrazio- eta kudeaketa-prozesuak 1. Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan, Zientzia aktuarial eta finantzarioetan, Ekonomia-zientzietan, Ekonomian, Zuzenbidean, Merkatu-ikerketa eta -zientzietan, Enpresa-zientzietan eta Soziologia eta Politika-zientzietan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat ikasi izana egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Administrazio- eta komunikazio-prozesuak 1. Enpresen administrazioan eta zuzendaritzan, Zientzia aktuarial eta finantzarioetan, Ekonomia-zientzietan, Ekonomian, Zuzenbidean, Merkatu-ikerketa eta -zientzietan, Enpresa-zientzietan eta Soziologia eta Politika-zientzietan lizentziatuak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat ikasi izana egiaztatzea.

3. Giza zientzien arloko edo Gizarte-zientzien edo Zientzia juridikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Informatika 1. Informatikan lizentziatuak eta Softwareko injineruak.

2. Unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio izatea eta aurreko puntuko tituluak lortzera bideratutako ikasketen ziklo bat burututa izatea egiaztatzea.

3. Zientzia esperimentalen eta Osasun-zientziaren arloko edo Irakaskuntza Teknikoen arloko unibertsitateko goi-mailako edozein titulazio eta jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatzea.

Ordenadore bidezko marrazketa «Marrazketa artistikoa» eta «Marrazketa teknikoa» irakastea ahalbidetzen duten

eta diseinua espezialitateak eta titulazioak.

<FONT FACE="Garamond 3" JAKINTZAGAIAK ESPEZIALITATEAK ETA TITULAZIOAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Elektronika 1. Injineruak.

2. Zientzia fisikoetan, Zientzietan (Fisikako atala), Fisikan, Untzi-makinetan, Nautikan eta Itsas-garraioan eta Untzietako irrati elektronikoetan lizentziatuak.

3. Irakaskuntza teknikoen arloko ziklo laburreko nahiz ziklo luzeko unibertsitateko edozein titulazio izatea, jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatuz.

Sistema automatikoak 1. Injineruak.

2. Zientzia fisikoetan, Zientzietan (Fisikako atala), Fisikan, Untzi-makinetan, Nautikan eta Itsas-garraioan eta Untzietako irrati elektronikoetan lizentziatuak.

3. Irakaskuntza teknikoen arloko ziklo laburreko nahiz ziklo luzeko unibertsitateko edozein titulazio izatea, jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatuz.

Fabrikazio mekanikoko teknikak 1. Injineruak.

2. Zientzia fisikoetan, Zientzietan (Fisikako atala), Fisikan, Untzi-makinetan, Nautikan eta Itsas-garraioan eta Untzietako irrati elektronikoetan lizentziatuak.

3. Irakaskuntza teknikoen arloko ziklo laburreko nahiz ziklo luzeko unibertsitateko edozein titulazio izatea, jakintzagai horretan behar adinako prestakuntza egiaztatuz.

Errepresentazio-sistemak «Marrazketa teknikoa» irakastea ahalbidetzen duten espezialitateak eta titulazioak.

Oharrak:

I. II. Eranskinean agertzen den izena ez izan arren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoaren espezialitate baten eremuan sartuta dauden jakintzagaiak, espezialitate horietako irakasle numerarioek irakatsiko dituzte eta titulazioaren araberako esleipenak lehentasuna izango du.

II. Dagokion jakintzagaian behar adinako prestakuntza ondoko prozedura alternatibo baten bidez egiaztatu beharko da:

1) Egiaztatzen den prestakuntzari dagokion jakintzagaia ikasi izana adierazten duen ikasketen ziurtagiri pertsonala. 2) Dagokion jakintzagaian gutxienez bi ikasturteko irakaskuntza-esperientzia izatea.

3) Jakintzagai horrekin lotutako irakaslegoaren prestakuntza-jarduerak burutu izana; hauek gutxienez ehun orduko iraupena izango dute eta dagokion Hezkuntza-administrazioak egiaztatu behar ditu.


Azterketa dokumentala