Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
3787

ERABAKIA, 1997ko ekainaren 23koa, Segurtasun sailburuordearena, Ertzaintzako Ikuskaritza Eskalako subofizialak izendatzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ertzaintzako Ikuskaritza Eskalako Herritarren Segurtasunerako 80 subofizial plaza betetzeko hautaketa-prozedurari dagokion behin betiko zerrenda azterturik (prozedura horretarako deia 1995eko abenduaren 4ko Erabakiz egin zen, abenduaren 22ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> ren 243 zk.); eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa finkatzen duen 108/1996 Dekretuaren 13 atalak Segurtasun sailburuordeari ematen dizkion eskumenen arabera hauxe,

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Ertzaintzako karrerako 80 funtzionario Ertzaintzako Ikuskaritza Eskalako subofizial izendatzea. Funtzionarion izenak erabaki honen eranskinean agertzen dira, kalifikazio gorenekotik beherenakora doan ordenaren arabera sailkaturik, hautaketa-prozedurako eskari-zenbakiarekin identifikatzen direlarik. Izendapenok 1997ko ekainaren 1etik harako eragina dute.

Bigarrena.– «Lanean praktikak» izeneko sistema erabili izan denez gero, ondoko hau kontsideratu behar da: izendatuak 1997ko ekainaren 1etik aurrera plazen jabeak direla.

Hirugarrena.– Jada aipatuak izan diren ertzainak, izendatuak izan eta plazaz jabetu direla-eta subofizial kategoriko egin direnak, egun zerbitzuan direneko unitateari atxikita geratuko dira, behin-behinean; harik eta, ezarritako sistema legalaz, lanpostu hutsetara adskriba daitezen arte.

Laugarrena.– Erabaki honekin ez da amaitzen bide administratiboa, eta beronen aurka interesatuek Herrizaingo sailburuari errekurtso arrunta aurkez dizaiokete, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik harako hilabeteko epearen barruan, beti ere Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 107 eta 114 ataletan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 23a.

Segurtasun sailburuordea,

JOSÉ MANUEL MARTIARENA LIZARAZU.

ERANSKINA / ANEXO

agindu eskari agindu eskari agindu eskari agindu eskari


Azterketa dokumentala