Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3788

979/1997 ERABAKIA, ekainaren 16koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Margarita M.ª Hernanz Manrique andreak Arabako Osasun Barrutiko Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari medikoaren kargua utzi duela deklaratzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 1392/1995 Erabakiaren bidez deialdi publikoa egin zen Arabako Osasun Barrutiko Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari medikoaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko. Horren ostean, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 225/1996 Erabakiaren bidez, Margarita M.ª Hernanz Manrique andrea Arabako Osasun Barrutiko Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari mediko izendatu zen.

Maiatzaren 19ko 10/1983 Legea, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu ondoren, zuzendaritza nagusi honek hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Berak eskatuta, Margarita M.ª Hernanz Manrique andreak Arabako Osasun Barrutiko Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari medikoaren kargua utzi duela deklaratzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 1997ko ekainaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Erabaki hau interesatuari, Arabako Osasun Barrutiari, Osasun Laguntzarako Zuzendaritzari eta Arabako Ospitale Psikiatrikoari jakinaraztea.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazioko Kontseiluari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 16a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala