Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3789

1046/1997 ERABAKIA, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Osakidetzako osasun-erakundeetako zerbitzu hierarkizatuetan bete gabe gadoen atalburuen lanpostu bat betetzeko dei egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Osakidetzako osasun erakundeetan lanpostuak betetzeko sistema arautzen duen apirilaren 3ko 95/1990 Dekretuan agindutakoaren arabera, zerbitzu hierarkizatuetan atalburu-lanpostu bat betetzeari ekin behar zaionez, lehiaketa-sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten behar da.

Horrenbestez, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuak eta lanpostuak betetzeko sistema arautzen duen apirilaren 3ko 95/1990 Dekretuak, eta, orobat, ezargarri diren gainontzeko xedapenek ezarritakoaren babespean, hau

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Osakidetzako zerbitzu hierarkizatuetan bete gabe dagoen atalburuen lanpostu bat betetzeko lehiaketarako dei egitea, oinarri hauen arabera.

<FONT FACE="Garamond 3"

DEIALDIAREN OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1.– Arau orokorrak.

1.1.– Deialdiak eta haren oinarriek hauek hartuko dituzte beren menpe: deialdia egiten duen Administrazioa, lehiaketarako epaimahaiak eta lehiaketan parte hartzen dutenak.

Oinarri hauek arautzen ez duten guztia, deialdiari ezargarri zaizkion xedapenen bidez arautuko da.

1.2.– Enplegu-erlazioaren izaera juridikoa.

Deialdiko lanpostuak betetzeak ez du pertsonalaren enplegu-erlazioaren izaera juridikoan aldaketarik eragingo, erlazioa estatutarioa nahiz funtzionariala nahiz lan-kontratukoa delarik ere.

1.3.– Enplegu-baldintzak.

Lehiaketa honen bidez lanpostua betetzen duenari Osakidetzako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa aplikatuko zaio; halaber, destinoko osasun-erakundean indarrean dauden enplegu-baldintzak ere aplikatuko zaizkio, eta ondorioz, dagozkion ordainketak jasoko ditu, bete duen lanpostuaren kategoriarako Akordioan aurreikusitakoaren arabera hain justu.

1.4.– Deialdiko lanpostuak.

Deialdiko lanpostua, zerbitzu hierarkizatuetako atalburuei dagokiena, erabaki honen I. eranskinean agertzen da, eta bertan zehazki jasotzen da destino-zentroa zein den.

2.– Izangaien betekizunak:

2.1.– Jardunean dagoen edo lanpostua gordeta duen langileek, atalburu izateko, Osakidetzako osasun-erakundeetako zerbitzu hierarkizatuei atxikirik egon behar dute, lanpostu-jabedun estatutarioak direla, karrerako funtzionarioak direla, lan-kontratu mugagabekoa dutela, barrutiko fakultatibo espezialistak direla, edo, kasuan kasuko espezialitatearen adjuntua dela. Halaber, atalburu-lanpostuaz jabe daitezke Gizarte Segurantzako osasun-erakundeetako eta autonomietako osasun–zerbitzuetako langile estatutarioak ere, baina aipatutako betekizunak betez gero (lanpostu jabedun izatea eta aipatu kategorietakoa).

Jardunean ez beste egoera batean dagoen langileak, lanpostua gordeta ez badauka, eskabideak aurkezteko eman den epeko azken egunerako beteta izan beharko ditu jardunera itzultzeko ezargarri zaion legeriaren arabera bete beharreko baldintzak, baina ez da beharrezkoa izango jardunera itzultzeko baimena eskatuta eta lortuta edukitzea.

2.2.– Izangaia ez da jarduera profesionalerako edota funtzio publikorako gaitasungabetuta egongo, ezta Administrazio Publikoko edota Gizarte Segurantzako zerbitzutik diziplina-espediente bidez aldaratuta ere.

2.3.– Izangaiak gutxienez hiru urteko jardunaldia burututa izan behar du kasuan kasuko espezialitateko lanpostu batean, lanpostu-jabe izanik eta ondoren agertzen diren egoera hauetakoren batean:

Osakidetzari atxikitako osasun erakundeetako zerbitzu hierarkizatu batean.

Gizarte Segurantzako osasun erakundeetako zerbitzu hierarkizatu batean.

Kasuan kasuko espezialitateko batzorde nazionalak irakaskuntza-programa kreditatua duen ospitaleren batean.

Kasuan kasuko espezialitatean graduondoko irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean.

Zerbitzu eta ospitale ezberdinetako lanpostu-jardunaldiak batuko dira, hala badagokio, atal honetan aipatzen diren aldiak neurtzeko.

Halaber, lantoki baten baino gehiagotan baina aldi berean jardun badu, aldi bat bakar bailitzan zenbatuko da.

2.4.– Lanpostuaren jabe izan behar du eskabideak aurkezteko epea bukatu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

2.5.– Prozesuan parte hartzeko, izangaiek baldintzak beteta izan behar dituzte eskabideak aurkezteko eman den epeko azken egunerako, 3.3 oinarrian aurreikusita dagoenaren arabera. Eta baldintzak beteta izan beharko ditu lanpostuaz jabetzen den unea arte.

3.– Eskabideak.

3.1.– Eredu ofiziala.

Lehiaketa honetan parte hartzeko erabili behar den eskabide-orria erabaki honen II. eranskinean agertzen den eredura egokituko da. Eskabide-orria Osakidetzaren bulego hauetan banatuko da:

– Araba Barrutiko Zuzendaritzan (Diputazioa, 13, 01001 Vitoria-Gasteiz)

– Gipuzkoako Barrutiko Zuzendaritzan (Antso Jakituna, 35 20010 Donostia-San Sebastián)

– Bizkaiko Barrutiko Zuzendaritzan (Gran Vía 62 eta 81, 1., 48011 - Bilbo)

– Deba Garaiko ospitalean (Zaldibar z/g, 25500 Arrasate)

– Txagorritxuko ospitalean (Jose Antxotegi z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz)

– Santiago ospitalean (Olagibel 27, 01004 Vitoria-Gasteiz) – Gipuzkoako ospitalean (Zorroaga z/g, 20014 Donostia-San Sebastián)

– Arantzazuko ospitalean (Zorroaga z/g, 20014 Donostia-San Sebastián)

– Zumarragako ospitalean (Argixao auzoa z/g, 20700 Zumarraga)

– Bidasoako ospitalean (Zubieta finka, Mendola auzoa 20280 Hondarribia)

– Mendaroko ospitalean (Mendarozabal auzoa z/g, 20850 Mendaro)

– Galdakaoko ospitalean (Labeaga auzoa z/g, 48960 Galdakao) – San Eloy ospitalean (Antonio Miranda hiribidea 1, 48902 Barakaldo)

– Gurutzetako ospitalean (Gurutzetako plaza z/g, 48903 Barakaldo)

– Basurtuko ospitalean (Montevideoko hirib. z/g, 48011 Bilbao)

3.2.– Aurkezteko lekua eta modua.

Eskabide-orriak Osakidetzako zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio. 3.1 oinarrian aipaturiko egoitzetako erregistroetan aurkez daitezke, edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen 38.4 atalean ezarritako bideak erabiliz. 3.3.– Epeak.

Izangaiek hilabeteko epea izango dute 3.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskabide-orriak aurkezteko; epea erabaki hau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.

Epe hori bukatu ondoren, eskabide-orrian eta dokumentuetan ez da aldaketarik onartuko.

3.4.– Datuen zehaztasuna.

Osakidetzako zuzendari nagusiak, bere kabuz edo epaimahaiaren lehendakariaren proposamez, izangaiek egindako zehazgabetasunen edo faltsukerien berri emango die aginpidedun organoei, dagozkien ondorioak izan ditzaten.

Jakinarazpenak eskabide-orrietan emandako helbidera bidaliko dira, alegia, helbide hori izango da kontutan hartuko den bakarra. Hori horrela, izangaiak berak izango du helbidea ematean egindako akats guztien erantzukizun osoa, eta, era berean, zeinahi helbide-aldaketa Osakidetzari jakinaraztearena. 3.5.– Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar diren dokumentuak.

Izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, eskabide-orriarekin batera, eta 3.3 oinarrian aurreikusitako epearen barruan: a) <FONT FACE="Garamond 3" NAN <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, pasaporte edo gida-baimenaren fotokopia.

b) Kategoriako lanpostua jabetasunez betetzeko langile funtzionario edo estatutario-izendapenaren fotokopia konpultsatua; edo hala dagokionean, lan-kontratuko langile finkoa dela ziurtatzen duen dokumentua.

c) Lizentziatu- eta espezialista-tituluaren fotokopia konpultsatua.

d) Egindako zerbitzuei buruzko jatorrizko ziurtagiri gaurkotua; bertan jaso beharko da <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n deialdia argitaratu den egunean izangaiak duen kategoria. Ziurtagiriak kasuan kasuko osasun erakundeko zuzendaritzak edo Gizarte Segurantzako aginpidedun organoek emana izan beharko du.

e) Eszedenzian dagoen izangaiek eszedentzia onartzeko hartu zen erabakiaren fotokopia aurkeztuko du.

f) Baloragarriak izan daitezkeen merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuen fotokopia konpultsatua.

Epaimahaiak garaiz eta behar bezala aurkeztutako dokumentuen arabera hartuko ditu erabakiak; orobat, izangaiei zeinahi eratako argibideak eskatzeko eskubidea izango du.

4.– Onartutakoen eta baztertuen zerrenda.

Eskabide-orriak aurkezteko epea bukatu ondoren, Osakidetzako zuzendari nagusiak, izangaiek eskatutako lanpostuak eta aurkeztutako meritoak kontutan hartuta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzeko erabakia emango du —baztertutakoak, egonez gero, zergatik baztertzeko arrazoiak azalduz—, baita <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzeko agindu ere. Izangairik baztertzen ez bada, behin betiko izaera izango du zerrendak.

Izangaiek hamabost eguneko epea izango dute, argitaratzearen egunetik kontatzen hasita, behin-behineko erabakiaren aurkako erreklamazioak egiteko.

Erreklamaziook zuzendari nagusiaren behin betiko erabakiaren bidez izango dira onartuak edo baztertuak; behin betiko erabakia <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratuko da.

Behin betiko erabakiaren aurka ere errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da, 8. oinarrian xedatutakoarekin bat.

5.– Lehiaketaren garapena.

5.1.– Lehiaketak bi aldi izango ditu: erabaki honetako III. eranskinean agertzen den baremoaren arabera merezimenduak baloratzea bata, azterketa praktikoa bestea.

5.1.1.– Azterketa praktikoa.

Azterketa praktikoak bi zati izango ditu: epaimahai aurreko azalpena eta ariketa praktikoa.

Epaimahai aurreko azalpena honelakoa izango da: kasuan kasuko asistentzia-unitatearen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko azalpenezko-txosten bat irakurtzea, eta ondoren, izangaiak aurkeztu duen curriculumari buruzko jendaurreko elkarrizketa.

Ariketa praktikoa, berriz, azterketa idatzia izango da, eta osasun gestioaren kontzeptu orokorrak edo/eta praktika klinikoa hartuko ditu langai, IV. eranskineko ikasgai-zerrendaren arabera.

Epaimahaiak 48 orduko aurrerapenarekin deituko du azalpenezko nahiz idatzizko azterketa praktikora, 3. oinarrian jaso diren egoitzetako ohartegietan ezagutzera emanez.

5.1.2.– Merezimenduen balorazioa.

Epaimahaiak interesdunek behar den garaian eta moduan aurkeztutako dokumentuen arabera baloratuko ditu merezimenduak, eta zeinahi eratako argibideak eskatu ahal izango ditu.

Aurkeztu ez diren merezimenduak ezin izango dira inolaz ere baloratu, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala arrazoitu eta egiaztatu ez direnak ere.

Baremoa erabaki honen III. eranskinaren bidez onartzen da. Aipatutako baremoaren arabera, lanpostuaz jabetzeko gutxiengo puntuazioa 30ekoa izango da.

5.2.– Euskara-azterketa.

4. oinarriak aipatzen dituen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duen erabakian bertan deituko zaie izangaiei euskararen ezagutza egiaztatzeko azterketara, horretarako eguna, lekua eta ordua adieraziz.

Deialdi hori Osakidetzako barrutiko zuzendaritzetan eta zerbitzu zentraletako ohartegietan jarriko da jendeaurrean.

Behin betiko erabakian onartutako eta baztertutakoen zerrendan onarturik agertzen diren izangaiak bakarrik aurkeztu ahal izango dira euskara-azterketara. Halaber, nahiz eta bazterturik izan, garaiz eta legezko eran errekurtsoa aurkeztu dutenak ere aurkeztu ahal izango dira, baina errekurtsoari buruz hartzen den erabaki irmoak ezarritakoaren baldintzapean.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Behin-behineko destinoa noiz eman dizuten Eguna Hila Urtea

Fecha de concesión destino provisional Día Mes Año

<FONT FACE="Garamond 3" AGIRIAK <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> (X batez markatu) / <FONT FACE="Garamond 3" DOCUMENTACIÓN APORTADA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> (Marque con una X)

<FONT FACE="Garamond 3" NAN <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>aren, pasaportearen edo gidatzeko baimenaren fotokopia / Fotocopia<FONT FACE="Garamond 3" D.N.I. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, pasaporte o permiso de conducir

Izendapenaren/lan-kontratuaren fotokopia / Fotocopia nombramiento / Contrato de trabajo

Azken lanpostu-jabetzaren fotokopia / Fotocopia última toma de posesión

Eszedentzia emateko erabakiaren fotokopia / Fotocopia resolución concesión excedencia

Behin-behineko itzultzearen fotokopia / Fotocopia reingreso provisional

Aurretik egindako zerbitzuen ziurtagiria / Certificado servicios previos

Euskararen ziurtagiria / Certificado de euskera Bestelako dokumentuak (Zehaztu): / Otros documentos (Indíquese):

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1.– Esperientzia profesionala (gehienez 11,5 puntu).

Kasuan kasuko espezialitateko laguntzaile gisa edo barrutiko fakultatibo espezialisten kategorian egindako hilabete bakoitzeko: 0,050 puntu. Kasuan kasuko espezialitateko atalburu/kliniko-eginkizunetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

Kasuan kasuko espezialitateko zerbitzuburu-eginkizunetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,100 puntu.

Ospitaleko zuzendari gerente, zuzendari edo zuzendariorde mediko gisa egindako hilabete bakoitzeko: 0,125 puntu.

Egun naturaletan oinarrituriko guztizko zenbaketatik hilabete baino txikiagoak diren hondarrak kenduko dira. Kasurako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa joko da.

2.– Unibertsitate-hezkuntza (Gehienez 4 puntu)

I.– Lizenziaturako ikastaldian lortutako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (erlijioa, hezkuntza politikoa, soinketa edo hizkuntza ez dira baloratuak izango): 0,1 puntu

II. – Lizenziatura-graduan lortutako sari berezia edo bikaina: 1 puntu.

III.– Doktoretzako ikastaro monografikoetan lortutako bikain bakoitzeko edo ohorezko matrikularengatik: 0,1 puntu.

IV.– Doktore-gradua: 3 puntu (Bikain edo cum laude izanez gero, puntu bat gehiago).

Doktore-graduak III. eranskineko zenbaketa bazter uztea eragiten du.

3.– Bestelako jarduerak: (Gehienez 11,5 puntu).

I.– Gestio-prestakuntza: gehienez 2,5 puntu.

Osasun-gestioarekin zer ikusirik duten ikastaroetan parte hartzeagatik, kurtso bakoitzeko:

20-30 ordukoa: 0,20 puntu.

31-50 ordukoa: 0,30 puntu.

51-100 ordukoa: 0,40 puntu.

101-200 ordukoa: 0,50 puntu.

Berrehun ordu baino gehiagokoa: 1,25 puntu.

II.– Espezialitateko hezkuntza iraunkorra: gehienez 2,5 puntu.

Kasuan kasuko espezialitatearekin erlazionaturiko ikastaro, stages eta horrelakoetan parte hartzeagatik, kurtso bakoitzeko:

20-30 ordukoa: 0,20 puntu.

31-50 ordukoa: 0,30 puntu.

51-100 ordukoa: 0,40 puntu.

101-200 ordukoa: 0,50 puntu.

Berrehun ordu baino gehiagokoa: 1,25 puntu.

III.– Jarduera zientifikoa: gehienez 3,5 puntu.

Lanpostuko espezialitatearekin erlazionaturiko lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, hitzaldiak emateagatik, mahainguruetan parte hartzeagatik: 3,5 puntu gehienez ere.

IV.– Irakaskuntza: 3 puntu gehienez:

– Kasuan kasuko espezialitateko Medikuntzako edo Farmazia Fakultateko katedraduna: 3 puntu.

– Kasuan kasuko espezialitateko Medikuntzako edo Farmazia Fakultateko irakasle titularra: 2 puntu.

– Kasuan kasuko espezialitateko Medikuntzako edo Farmazia Fakultateko irakasle laguntzailea: 0,5 puntu.

4.– Euskara: (Gehienez 3 puntu).

<FONT FACE="Garamond 3"

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>IV. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" OSASUN GESTIOAREN UNITATEKO MEDIKUAREN IKASGAI-ZERRENDA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1.– Pazienteen gestioa.

1.1.– Pazienteen Harrerako Unitatea. Kontzeptua, eginkizunak, prozesuak.

2.– Dokumentu klinikoak.

2.1.– Historia klinikoa eta bere dokumentuak. Historia kliniko motak.

3.– Kalitatea.

3.1.– Funtsezko kontzeptuak.

4.– Atentzioa pazienteari.

4.1.– Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

4.2.– Adostasun informatua.

5.– Informazio sanitarioaren sistemak.

5.1.– Pazienteak sailkatzeko sistemak. Case Mix.

5.2.– Itemak eta asistentzia-jardunaren indikatzaileak. Definizioa. Kontzeptuak.

6.– Oro hartzekoak.

6.1.– Ospitalearen antolamendua. Zuzendaritza organoak. Funtzioak.

6.2.– Helburuen araberako gestio partehartzailea. Ebaluazioa.

6.3.– Ekonomia eta gestioa: efikazia, efizientzia, efektibitatea.


Azterketa dokumentala